Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» 'Euskaraz' atari berria
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen Nazioarteko Egunean "eitb.com":http://www.eitb.com/eu/ webguneak "Euskaraz":http://www.eitb.com/euskaraz/ ataria jarri du abian, euskararekin lotutako eduki interesgarriekin. Atari berriaren barruan, besteak beste, HIKEA aplikazioa kokatu da. HIKEA, EITB Taldearen hizkuntza-ezagutza kudeatzeko aplikazioa da, eta hemendik aurrera edonork kontsulta dezake *eitb.com*-i esker. > Hilabetez probak egiten jardun ondoren, <i>Euskaraz</i> ataria guztiz erabilgarri dago. Orain arte, atariaren sei ataletatik "Euskara ikasi":http://www.eitb.com/euskaraz/euskara-ikasi/ -Internet bidezko euskara ikastaro bat eskaintzen duena- izan da bisitatuena, baina euskaldunentzat askoz interesgarriago dira besteak. "Albisteak":http://www.eitb.com/euskaraz/albisteak/ atalean, esate baterako, bilduma gisa eskura daitezke <i>eitb.com</i> webguneko beste atarietan euskarari buruz argitaratzen diren albiste guztiak. > > <i>Gehiago</i> atalean "pastoralen gunea":http://www.eitb.com/euskaraz/pastoralak/ kokatu da, ETBk 2001etik hona emititu dituen pastoral guztien testuekin. Testuak bertsio bikoitzean datoz, zubereraz eta batuaz, eta pastoral bakoitza aurkezpen labur batekin hornitu da. Horrez gainera, eranskin jakingarri bi jarri dira gunearen eskuinaldean. Lehena txosten bat da, "Pastorala egungo ikus-entzunezkoetan":http://www.eitb.com/euskaraz/pastoralak/jakingarriak/pastoralak-egungo-ikus-entzunezkoetan/, pastoralak zer diren, historian zer eboluzio izan duten, eta egun Euskal Telebistan eta <i>eitb.com</i> webgunean zer leku egin zaien kontatuaz. Bigarrena, "Zubereraren ezaugarriak":http://www.eitb.com/euskaraz/pastoralak/jakingarriak/zubereraren-ezaugarriak/, eskuliburu labur-labur bat da, pastoralen testuak hobeto ulertu nahi dituztenei laguntzeko. > > "HIKEA aplikazioa":http://www.eitb.com/euskaraz/kontsultak/ <i>Kontsultak</i> atalean dago. HIKEA "erabiltzeko argibideak":http://www.eitb.com/multimedia/documentos/2009/12/01/208751/090601_HIKEA_eskuliburua.pdf eta aplikazioaren aurkezpena gune horren eskuinaldean jarri dira. > > HIKEA (Hizkuntza Kontsultak Egiteko Aplikazioa), esan bezala, EiTBren hizkuntza-ezagutza kudeatzeko aplikazioa da. Lau atal ditu. > > 1. <u>Hiztegi bilaketa</u>: hiztegi orokorra, hedabideetan ageri eta erabiltzen diren hitzak, terminologia > > 2. <u>Argibideen bilaketa</u>: hedabideetako hizkeraren gramatika, eskuliburu gisa aurkeztuta > > 3. <u>Esapideen hiztegia</u>: esaerak, esaldi eginak, lokuzioak > > 4. <u>Pastoralen hiztegia</u>: pastoraletan ageri diren hitzak > > Era honetako baliabideetara ohituta dauden erabiltzaileek ez dute inolako arazorik izango HIKEAn kontsultak egiteko. Horregatik, interesgarriago deritzogu edukiaren gaineko azalpen labur batzuk emateari. > > Hiztegi-bilaketako datu-basean 25.000 fitxatik gora daude, hogei gaitan banatuta. Filmen, musika-piezen, margolanen eta abarren izenak <u>Artelanak</u> gaian kontsulta daitezke. Hor aurki daitezke ETBk eta beste batzuek bikoiztu dituzten filmen euskarazko izenburuak. Lagunarteko hitz eta esamoldeak kontsultatu nahi izanez gero, <u>Hizkera kolokiala</u> gaia badago, 1.200 fitxarekin baino gehiagorekin. Euskal Herriko eta mundu osoko hiri, mendi, ibai eta beste leku-izen asko eta asko <u>Geografia</u> gaian daude. > > Argibideen bilaketan EITBk 2007an argitaratu zuen "Euskarazko albistegietarako esku-liburua":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1196350156 kontsulta daiteke oso-osorik. Hiru bide daude horretarako: bilaketa-laukian kontsultatu nahi den hitza jartzea, aurkibide kontzeptualaz baliatzea, edo aurkibide gramatikalera jotzea. > > > <br> > **(NATXO VELEZ GORDOBIL, Eitb.com-eko Kanal Tematikoen lan-taldeko kidea; eta ASIER LARRINAGA LARRAZABAL, EITBko Euskara Zerbitzuko burua)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1196350156/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com