Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» 'Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa' aurkeztu dute
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Elhuyar Fundazioak eta EHUk *Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa* argitaratu dute, euskarazko lehendabizikoa. Zientzia eta teknologiaren alor guztiak jasotzen ditu 200 aditu baino gehiagoren artean egindako hiztegi entziklopediko honek. > *Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa* aurkeztu zuten joan den 2009-10-29an Hernaniko Chillida-Lekun egindako ekitaldi batean. Euskarazko zientzia eta teknologiaren lehen hiztegi entziklopedikoa da, hain zuzen ere. Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskadiko Kutxaren babesarekin, argitaratu duten hiztegi entziklopediko honek zientzia eta teknologiaren 50 alorretako informazioa jasotzen du eta 200 aditu baino gehiagoren artean egin da. Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak, Iņaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak, Antton Gurrutxaga hiztegiaren zuzendariak eta Elias Atutxa Euskadiko Kutxako zuzendari nagusiak aurkeztu zuten argitalpen berria. > > Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa osatzeko, lau urte luzez ibili da lanean lan taldea. 200 aditu baino gehiago aritu dira lanean. Horien artean daude Euskal Herriko unibertsitateetako zenbait irakasle eta doktore, eta zientzia eta teknologiaren alorrean diharduten enpresetako zenbait aditu. Hiztegi entziklopedikoaren zuzendari Antton Gurrutxagak adierazi duenez, "proiektu honetan 200 adituk baino gehiagok parte hartzea oso pozgarria eta aberasgarria izan da". > > **Zientzia eta teknologiari buruzko informazio orokor eta eguneratua** > > > Zientzia eta teknologiari buruzko informazio orokor eta eguneratua behar duen ororentzat da obra interesgarri hau: DBHko, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, unibertsitateko ikasle eta irakasle, kazetari, guraso eta, oro har, zientzia eta teknologiaren inguruan interesa duen edonorentzat. > > Obra honek zientzia eta teknologiako 50 alorretako informazioa eskaintzen du, honako alor nagusi hauetan multzokatuta: > > - zientzia zehatzak > > - materiaren eta energiaren zientziak > > - lurraren zientziak > > - biziaren eta osasunaren zientziak > > - teknologia eta gai orokorrak > > Hiztegi entziklopediko berriak 23.000 kontzeptu biltzen ditu, definizioekin eta dagozkien erdal terminoekin (ingelesezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak); erdara-euskara termino-zerrendak eskaintzen ditu: ingelesa-euskara, gaztelania-euskara eta frantsesa-euskara; 607 artikulu entziklopediko ditu, eta 1.500 irudi. CD-ROM euskarria banatzen da liburuarekin batera. > > <i>Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa</i>ren lagina "Elhuyar-en webgunean":http://www.elhuyar.org/edizioak/ dago ikusgai. > > > <br> > **(RAKEL LOPEZ VIŅA Elhuyar Fundazioko marketin saileko kidea da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1256902573/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com