Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Euskara ikasleentzako diru-laguntzak handituko ditu Eusko Jaurlaritzak

Euskara ikasleentzako diru-laguntzak handituko ditu Eusko Jaurlaritzak

2009-07-10 / 08:40 / Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Eusko Jaurlaritzak 1.850.000 euro erabiliko ditu, 2008-2009 ikasturtean HABEn edo zentro homologatuetan euskara-maila egiaztatzeko azterketak gainditu dituzten ikasleei laguntzeko. Laguntza horiei esker, 3.900 ikasleren ikasketa-kostuaren % 75 ordaindu nahi da.

Aurtengo urterako aurrekontuaren negoziaketaren ondorioz, euskara-maila egiaztatu duten ikasleentzako diru-kopuruak gora egingo du, eta 1.850.000 euro izango dira, lehengo 1.300.000 euroen aldean.

Laguntza handiagotze honek bi helburu bete nahi ditu. Batetik, aurre egitea euskara-maila egiaztatuko duten ikasle-kopuruaren hazkundeari (3.900 inguru, aurreikusitakoaren arabera), eta, bestetik, ikasle bakoitzak euskara ikasten batez beste gastatutakoaren % 75 berreskuratzea.




20082009
Deialdiko kopurua1.300.0001.850
Eskatzaileak3.1003.900
Laguntza kostuarekiko% 59% 75
1 mailagatiko laguntza750870
2 mailagatiko laguntza550630
3 mailagatiko laguntza450460
4 mailagatiko laguntza400400

Eskaera epea

Diru-laguntza 2009ko irailaren 8tik urriaren 7ra bitartean eska daiteke, ohi den bezala, Internet bidez. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da emandako laguntza guztiak 2009. urtea amaitu aurretik ordaintzea.

2008ko apirilaren 8tik 2009ko abuztuaren 31 bitartean euskaltegiren batean matrikulatuta egon diren ikasle guztiek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek, baldin eta HABEren euskara-maila edo beraien baliokideak egiaztatzen badituzte 2008ko irailaren 1etik 2009ko abuztuaren 31ra arteko epean. Horretaz gainera, matrikula-gastuak ikasleek berek ordainduak izan behar dira, laguntzak jaso ahal izateko.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com