Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Yuri Zytsar ohorezko euskaltzaina hil da
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Yuri Zytsar ohorezko euskaltzain eta hizkuntzalari errusiarra hil zen herenegun, 2009ko ekainaren 24an, 81 urte zituela. Gaur, edo datozen egunotan, lurra emango diote bere jaioterrian, Kuybishev-en. > Yuri Vladimirovich Zytsar Kuybishev-en, Volga ibaiaren ondoan, jaio zen, 1928. urtean. Ohorezko euskaltzaina zen, 1992ko otsailaren 1ean izendatua. > > Gaztea zela linguistikan aritu zen, eta frantsesa, alemana eta ingelesa ikasi zituen. Ezkondu eta gero sobietar gobernuak Vietnam-era bidali zuen, frantses hizkuntza irakasteko. Vietnamgo Akademiak ohorezko kide bezala onartu zuen. > > Bere jaioterrian Institutuko zuzendaria izan zen, hainbat urtetan. Siberiako leinuek erabiltzen zituzten zenbaki-sistemak aztertzen aritu zen. Gero euskararen berri izan zuen, eta ikasteari ekin zion. Hain zuzen ere, euskarari buruz egin zuen tesia 1955ean, Leningradon. > > Euskararekiko bere interesa ikusita, Tbilisira bidali zuten, euskararen ikasketak sendotzeko eta berpizteko. Garai hartan Georgiako Errepublika Sobietarreko Hizkuntza Akademiak bazeukan euskarari emandako atala. Gabriel Arestiren <i>Nire aitaren etxea</i> garai hartan itzuli zuen errusierara eta bere ikasleek Kaukasoko hainbat hizkuntzatan itzuli zuten poema bera. Tamara Makharoblidzek, adibidez, georgieraz jarri zuen bertsioa. > > Koldo Mitxelenarekin gutun bidezko harreman luze eta emankorra izan zuen. Mitxelenaren bitartez, hain zuzen hasi zen <i>Euskera</i> eta <i>Fontes Linguae Vasconum</i> aldizkarietan artikuluak argitaratzen. > > 1982an Eusko Ikaskuntzan antolatu zuten Biltzarrera gonbidatu zuten, Shota Dzidziguri-rekin batera, Zytsar, biltzar horretan, Sobiet Batasuneko ordezkaria izan zelarik. > > 1990ean, Georgian gerra zela eta, alde egin zuen eta Petersburgora aldatu zen; bertako Tekhnichiski Universitet-en irakasle izan zen, besteak beste euskara irakatsi eta ikasleak euskararen harira bideratzen zituen, doktorego tesia alor honetan egin zezaten. Jubilatu arte (1995ean) jarraitu zuen postu honetan. > > Ukrainako Akademiak ere ohorezko kide izendatu zuen. Azken urtean gaixotasun luze baten ondorioz ezin izan du lanik egin, eta ehunka proiektu geratu zaizkio amaitu gabe. > > <i>Euskera</i> Euskaltzaindiaren agerkari ofizialean Zytsarren honako artikuluak irakur daitezke: > > - Euskal deklinabidea > > - Escalera de compuestos de tipo mujer-criatura en el vasco > > - Quelques comparaisons kharthvélo-basques du domaine du lexique de l'élevage > > - Reconstrucciones en el dominio del culto a la luna y a las animas (para la etimología del vasco "argizagi") > > - Sobre el pasivo vasco > > - Sobre el rema del vasco > > - Sobre los geminados semánticos de A. Tovar. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1245912164/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com