Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Ikasleen %57,1ek euskaraz egingo dute unibertsitaterako hautaproba EAEn
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azken urteetako joerari eutsiz, 2008-2009 ikasturtean ere gora egin du EHUn unibertsitaterako hautaprobak euskaraz egingo dituztenen kopuruak. Gaur hasiko dira hautaprobak EAEn eta 7.923 ikaslek eman dute, guztira, azterketetarako izena. > Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 7.923 ikaslek gaur, ekainak 10, hasiko dute hautaprobetako azterketa Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). EHUk emandako datuen arabera, horietariko 4.523k (% 57,1) egingo dute proba euskaraz eta gainontzeko 3.455ek (% 42,9) gaztelaniaz. Sexuen aldetik 3.135 gizonezko (% 41,1) eta 4.428 emakumezko (% 58,9) aurkeztuko dira hautaprobetara. Azterketak hiru egunetan egingo dituzte, ostiralera arte. > > Hona hemen Hautaprobetan matrikulatutako ikasleen datuak, hizkuntzaren eta lurraldearen arabera: > > > <center><table class="taula" border="3"><tr><td><br></td><th>Euskaraz</th><th>Gaztelaniaz</th><th>Guztira</th></tr><tr><th>Araba</th><td align="center">498</td><td align="center">588</td><td align="center">1.086</td></tr><tr><th>Bizkaia</th><td align="center">1.935</td><td align="center">2.022</td><td align="center">3.957</td></tr><tr><th>Gipuzkoa</th><td align="center">2.090</td><td align="center">790</td><td align="center">2.880</td></tr><tr><th>GUZTIRA</th><th>4.523</th><th>3.400</th><th>7.923</th></tr></table></center> > > > **Pixkanaka gora** > > > Datuek erakusten duten moduan, Gipuzkoako lurraldean bakarrik dira gehiago -nabarmen, gainera: % 72,56- unibertsitaterako sarrerako azterketak euskaraz egingo dituztenak. Araban (% 45,85 euskaraz) eta Bizkaian (% 48,9) oraindik gaztelania da ikasleen artean nagusitzen dena, kopuruak nahikoa parekatuta egon arren. Hala ere, azken hamarkadan hautaprobak euskaraz egiten dituzten ikasleen kopurua beti joan da igotzen EAEn, pixkanaka. > > Azken hamar urteotan asko hazi da hautaprobak edo selektibitatea euskaraz egin dutenen kopurua: 1997-1998 ikasturtean unibertsitatean sartzeko azterketak euskaraz egin zituztenak % 30,9 izan baziren, 2006-2007 ikasturtean % 51,8 izan ziren; 2007-2008 ikasturtean, berriz, % 54,58ra igo zen batez bestekoa, eta aurten berriro egin du gorako koska. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1244615493/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com