Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Nr jntziko znuke? Nr erntzi? Zrgatik?

Nr jntziko znuke? Nr erntzi? Zrgatik?

2009-05-14 / 09:23 / Amaia Ugalde - UEU   BESTELAKOAK

Aurtengo UEUko Udako Ikastaroen leloa Jantzi da. Izan ere, UEUk bere ikastaroetan aukera ematen du bakoitzaren neurrira, era freskoan eta parte-hartzailean janzteko. Jantzi hitzak, baina, esanahi bat baino gehiago du euskaran. Jantzi, arropak jantzi ditzakegu. Gure burua ere bai; ezagutzez, trebetasunez... Eta erantzi... modu askotara erantzi daiteke norbera. Hitz horiekin jokatuta lehiaketa antolatu du UEUk.

Bizi dugun egoera ekonomikoa aintzat hartuta, gazteengana hurbildu eta Udako Ikastaroetan parte hartzeko erraztasunak eman nahi ditu UEUk. Horregatik erakundeen diru-laguntzak lortzeko lana egin du aurten ere, eta horrekin batera, lehiaketa hau antolatu du. Lehiaketa gazteei zuzenduta egongo da, eta irabazleak ikastaroetarako matrikula bat eta netbook bat irabaziko du.

Lehiaketan parte hartzeko honako galderei erantzun beharko zaie: Nor jantziko zenuke? Nor erantzi? Eta zergatik? Galderak sms hizkuntzan, errimaz, bertsoz, norberaren euskalkiz... erantzun daitezke. Modu originalenean erantzuten dituenak saria jasoko du.

Parte hartzeko, erantzunak komunikazioa@ueu.org helbidera bidali beharko dira, maiatzaren 22a baino lehen.

Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebistako aurkezleekin batera aurkeztu du UEUk lehiaketa. Izan ere, eurek erabakiko dute lehiaketaren irabazlea zein izango den. Maiatzaren amaieran jakinaraziko da zein den saria jaso duen erantzuna. Erantzun guztiak UEU 365 blogean jarriko dira.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com