Egin klik hemen INPRIMATZEKO


'Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak' ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu Unesco Etxeak

Unesco Etxea / Bestelakoak / 2009-04-30 / 08:30


Unesco Etxea-ko eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako Amarauna ikerlari-taldeak Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak izeneko ikerketa burutu du. Lanaren helburu nagusiak bi dira: batetik, erdaldunen euskararekiko uste eta jarrerak zeintzuk diren eta elebitasunerako mesedegarri eta oztopotzaile diren aurreiritziak arakatzea; bestetik, jarrerok euskaldunak ez diren EAEko 18-55 urte bitarteko biztanlerian zein maiztasunarekin ageri diren antzematea.



Zeintzuk dira ikerketaren ezaugarriak?

Zeintzuk dira ikerketaren ezaugarriak?

Datuak biltzeko metodo bi erabili dira. Eztabaida-taldeen bidez, lagun-taldekideek dituzten euskararekiko uste, jarrera, sentipen eta esperientziak jaso dira. Horrela, ideia askotarikoak, konplexuak eta aberatsak batu dira; batzuk euskararen aldekoagoak, beste batzuk kritikoagoak. Bereziki interesgarriak izan dira jarrera konplexuak, epelak, kontraesankorrak, matizatuak erakusten dituzten ideiak, hots, euskararen kontra ez egonik, bere sustapenari mugak ipintzen zaizkionean, edo atxikimendu matizatua erakusten denean. Azken jarrera hauei "bai-bainakoak" deitu zaie.

Azterketa kuantitatiboa egiteko erabili den galde-sorta azterketa kualitatiboaren emaitzen ondorioz diseinatu da: edukia eztabaidetan agerturiko ideietatik aukeratu da eta galderen formulaziorako partaideen berbalizazioak eurak erabili dira.

Zer dakar liburuak?

Liburuak ikerketa osoaren emaitzak dakartza atal bitan banatuta: batetik, ikerketa kualitatiboan jasotako ideia guztiak, gaiaren arabera antolatuta eta, bestetik, galde-sortaren emaitza kuantitatiboak. Gainera, liburuan zehar garatzen diren gaiekin lotutako hausnarketak eskaintzen dira, baita eztabaidetan agertu diren partaideen hainbat aipu ere.

Ikerketan agertu diren ideia batzuk, adibide gisa


Gai honi lotutako artikulua (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1241011366