Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratu berriak kaleratu ditu Soziolinguistika Klusterrak

Soziolinguistika Klusterra / Enpresa / 2009-04-28 / 08:25


Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzuna bilatu nahi dio Soziolinguistika Klusterrak, 2007. urtean abiatu zen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez.



Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak sortzeko Ezagutzaren Klusterrak egindako Kudeaketa Aurreratuko Enpresak argitalpenak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu dira. Beraz, kudeaketan eredugarri diren kasuen ordez, euskararen normalizazioan eredugarri direnak aztertzen dira hemen. Proiektuaren helburu nagusia euskara planekin abiatu diren erakundeen esperientzia eta ezagutza bildu eta zabaltzea da. Erakundeak enpresa, administrazio nahiz hezkuntza arlokoak izan daitezke. 10-15 orrialdeko kontaketa hiru hizkuntzetan egin da: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

2008ko lanaren fruitu dira IMH, Makina Erremintaren Institutua eta Bergarako Udala Kasuak eta Soziolinguistika Klusterraren webgunean (http://www.soziolinguistika.org/eu/node/3839) daude irakurgai. UEU eta Soziolinguistika Klusterrak Udako Ikastaroetarako antolatu duten Euskara lan munduan... lanean! soziolinguistika ikastaroan Kasu hauen berri emango da (http://ikastaroak.ueu.org/component/ikastaroak/ikastaro/62.html).

IMHko Kasua: Makina bat erreminta euskararentzat

IMH, Makina Erremintaren Institutua, Berrikuntza Teknologikorako Zentroa eta Lanbide Heziketa Eskola da. Makina-erremintaren prestakuntzaren munduan euskara ezartzen aitzindari izan da, prestakuntzari eta zerbitzu eskaintzari dagokionean.

Ingurune euskaldunak baldintzatuta sortu zen euskara plana IMHn, inguruarekiko eta nortasun eta kulturarekiko koherentziaz.

Kasu hau aztertzean, hainbat puntu iruditu zaizkigu interesgarri:

Bergarako Udaleko Kasua: Herria eta Udala euskaraz

Herri euskalduna izateaz gain, euskaraz bizi nahi duen herria da. Nahi hori gauzatzeko Bergarako Udalak barrura eta kanpora begira martxan duen euskara plana aurrera darama, koherentziaz.

Kasu honetan, puntu hauek azpimarratu ditugu:



Bi Kasuetan azpimarratu da euskara planak aurrera egiteko ezinbesteko faktore bat dagoela: pertsonak. Ezinezkoa da horrelako plan bat garatzea plan hori "jasango" duten pertsonen oniritzi edo inplikaziorik ezean. Pertsonen atxikimendua lortzea da lehenengo pausoa, baina ondoren inplikazioari eustea lortu behar da eta horretarako ezinbestekoa da dinamizazio egoki bat.

2007ko kasuak

Azken bi Kasu hauez gain, 2007an argitaratutako Kasuak ere gure webgunean daude kontsultagai: ELAY Taldea eta EIKA Koop. E.

Argitalpen hauek paperean jaso nahi izanez gero, Soziolinguistika Klusterrera eskaera egin besterik ez dago: oihana@soziolinguistika.org

Espero dugu Kasu hauek euskara-planen munduan sartu nahi duten erakundeentzat baliagarri izatea. Horretaz gain, Soziolinguistika Klusterraren helburuetako bat da arloko eragileekin hausnarketarako zein esperientziak elkartrukatzeko sareak osatzea eta lan honek horretan lagundu nahi du.


(SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1240825717