Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Politikari euskaltzaleak eta bertsolariak 'Bidegileak' bildumaren sorta berr¡en protagonista

Eusko Jaurlaritza - HPS / Kultura / 2009-03-17 / 08:45


Atzo (2009-3-16) aurkeztu zituzten Antero Apaolaza, Federico Baraibar, Louis Dassance, Julene Urzelai, Martin Treku Mattin, Justina Aldalur, Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki, eta Miel Arozamenari eskainitako liburuxkak.



Bidegileak bildumako 53. eta 54. sortak osatu eta argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS). Oraingo honetan politikari euskaltzale eta bertsolariek osatzen dute bilduma. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, José Antonio Rodríguez Ranz Euskara Sustatzeko zuzendariak, Mikel Atxaga Bidegileak bildumaren zuzendariak, eta plazaratu diren liburuki berrien egileek egin zuten atzo, Donostian, bi sorta berrien aurkezpena.

HPSk bultzatzen duen Bidegileak bildumaren bidez, euskalgintzan aitzindari izan diren pertsonak eta taldeak ezagutzera eman nahi dira, bidegile horien pentsaera, bizitza eta lana modu ulergarrian eta atseginean kaleratuz. Hori lortzeko, besteak beste, eta argitalpenaren kalitatea ziurtatzeko, material grafiko ugari erabiltzeaz gain, testuen idazketa adituen esku utzi da. Bi karpeta hauetan Mikel Atxaga izan da zuzendari eta koordinatzaile.

Liburuxka berri hauen 2.300 ale inprimatu dira eta paperean zabaltzeaz gain, www.euskara.euskadi.net helbidean paratuko dira kontsulta-gai, lehenago argitaratutako sortekin batera. Sorta hauen zabalpena, ohi den moduan, salmenta lekuen bitartez egiteaz gain, ikastetxe, euskaltegi eta herri-liburutegietara gauzatuko da.

53. sorta

54. sorta


Inprimatu


Erantzunak


Atzerakarga lar handia

Erramun Gerrikagoitia / 2009-03-18 / 10:25

Edozeinek dagoenak sarturik pitin bat euskararen munduan, mundu reflexivoan, ba daki zer da atzerakargea, zeri deitzen zaio atzerakarga. Hara hemen exemplu garbi bat.

Atzo (2009-3-16) aurkeztu zituzten Antero Apaolaza, Federico Baraibar, Louis Dassance, Julene Urzelai, Martin Treku Mattin, Justina Aldalur, Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki, eta Miel Arozamenari eskainitako liburuxkak.

Atzo (2009-3-16) aurkeztu zituzten liburuxkak .......................

Dirudienez batzuk dakite soilik theorikoki zer da atzerakargea baina ez dakite nola gainditu hori problemea praktikan, edo simpleki ez dute nahi. Ez zaieke interesatzen qualitatea na euskara eta errespetua ki irakurlea.


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1237275914