|
Atzo (2009-3-16) aurkeztu zituzten Antero Apaolaza, Federico Baraibar, Louis Dassance, Julene Urzelai, Martin Treku Mattin, Justina Aldalur, Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki, eta Miel Arozamenari eskainitako liburuxkak.
Bidegileak bildumako 53. eta 54. sortak osatu eta argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS). Oraingo honetan politikari euskaltzale eta bertsolariek osatzen dute bilduma. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, José Antonio Rodríguez Ranz Euskara Sustatzeko zuzendariak, Mikel Atxaga Bidegileak bildumaren zuzendariak, eta plazaratu diren liburuki berrien egileek egin zuten atzo, Donostian, bi sorta berrien aurkezpena.
HPSk bultzatzen duen Bidegileak bildumaren bidez, euskalgintzan aitzindari izan diren pertsonak eta taldeak ezagutzera eman nahi dira, bidegile horien pentsaera, bizitza eta lana modu ulergarrian eta atseginean kaleratuz. Hori lortzeko, besteak beste, eta argitalpenaren kalitatea ziurtatzeko, material grafiko ugari erabiltzeaz gain, testuen idazketa adituen esku utzi da. Bi karpeta hauetan Mikel Atxaga izan da zuzendari eta koordinatzaile.
Liburuxka berri hauen 2.300 ale inprimatu dira eta paperean zabaltzeaz gain, www.euskara.euskadi.net helbidean paratuko dira kontsulta-gai, lehenago argitaratutako sortekin batera. Sorta hauen zabalpena, ohi den moduan, salmenta lekuen bitartez egiteaz gain, ikastetxe, euskaltegi eta herri-liburutegietara gauzatuko da.
53. sorta
- Miel A. Elustondo: FEDERIKO BARAIBAR ZUMARRAGA (Gasteiz, 1851 - 1918)
Zuzenbidean eta filosofia eta letratan lizentziatua zen. Gasteizko Institutuko zuzendaria, Arabako diputatu nagusia eta Gasteizko alkatea izan zen. Idazle oparoa zen; gai desberdinak landu bazituen ere, arkeologia eta hiztegigintza alorretan egindako ikerketetan nabarmendu zen. Arabako erdaran gelditu diren euskal hitzen gordailua aztertu zuen. Diputatu nagusia zelarik, bera mintzatu zen Araban lehen aldiz euskaraz hitzaldi ofizial batean. Euskaltzain urgazlea izan zen.
- Mixel Itzaina: LOUIS DASSANCE (Uztaritze, 1888 - 1976)
Nekazaritza-injinerutza eta letretako ikasketak egin zituen. Uztaritzeko alkate izan zen. Gure Herria aldizkariaren sortzaileetakoa. Euskal Herriko kirol, botanika eta historiaz lan handia egin zuen; euskaraz zein frantsesez idatzi zuen. Mota guztietako elkarteetan ardurak izan zituen: Eskualzaleen Biltzarra elkarteko lehendakari, Ikas elkarte pedagogikoko ohorezko lehendakari eta Parisko Conseil National de Défense des Langues et Cultures Régionales-eko lehendakariorde izan zen. Euskal aldizkarietako kolaboratzailea. Euskaltzain osoa izan zen.
- Xabier Euzkitze: JULENE URZELAI ARAMENDI (Azkoitia, 1912 - Venezuela, 1983)
Autodidakta. Abertzalea. Mitinlari sutsua. Emakume Abertzale Batzako kidea. Gerla zibila zela eta, erbesteratu beharrean izan zen: hasieran, Europan zehar; geroago, 1940an Venezuelan lekutu zen. Euskaltzalea. Venezuelatik bertatik emititzen zuen Radio Euzkadiko esataria.
54. sorta
- Joxemari Iriondo: MARTIN TREKU MATTIN (Ahetze,1916 - 1981)
Mattin eta Xalbador izan dira Ipar Euskal Herriko XX. mendeko bertsolaririk garrantzitsuenak. Xalbadorrekin osatu zuen bertsolaritzaren historian izan den bikote historikorik sonatuenetakoa. Mattinen bertsokera umoretsua zen, zirtolaria eta piperduna, entzuleak barrez aise jartzen zituena. Bi bertso liburu argitaratu zizkioten bizi zela, Ahal dena (1971) eta Etxe xokotik kantari (1981).
- Miel A. Elustondo: JUSTINA ALDALUR IRURETAGOIENA (Aia, 1922)
Bertsozalea. Klausurako moja klaratarra. Sor Maria Jesus Agredakoak prosaz idatzitako Mística Ciudad de Dios liburuan oinarrituta, 1.532 bertsoz ondutako Ama Birjiñaren visitas liburua egin zuen Sor Justinak.
- Nerea Azurmendi: JOSE MIGEL IZTUETA LAZKAO TXIKI (Lazkao, 1926 - Donostia, 1993)
Bertsolaria. Maila desberdinetako txapelketetan parte hartu zuen. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun (1964, 1965) eta txapeldunordea izan zen (1950, 1962). Euskadiko Txapelketan ere parte hartu zuen. Txapelketetan nabarmendu arren, batez ere jaialdi, saio eta bazkaldu ondoko bertsolaria zen. Bizi zen bitartean, bertsolaririk ezagunenetakoa; hil zenean, berriz, euskal umorearen adierazgarri bilakatu zen. Bertsolari-saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore onekoa eta bizia zen; halaber, sentimendu eta ateraldi handikoa.
- Joxemari Iriondo: MIGEL AROZAMENA (Lesaka, 1930 - 1976)
Eskola zaharreko bertsolaria. Hitz-jario eta etorri egokiko bertsolaria zen. Kalakari trebea. Jendearen aurrean alai eta irribarretsu azaltzea gustatzen zitzaion, bereziki. Nafarroako Bertsolari Txapelketan eta kanporaketetan parte hartu zuen baita txapeldun gertatu ere (1962, 1966). Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere esku hartu zuen zenbaitetan (1962, 1965, 1967). Bertso-saioak direla eta, toki guztietatik ibilitakoa. Gai askotako bertso idatziak egin eta argitaratu zituen garaiko agerkarietan.
|
|
Edozeinek dagoenak sarturik pitin bat euskararen munduan, mundu reflexivoan, ba daki zer da atzerakargea, zeri deitzen zaio atzerakarga. Hara hemen exemplu garbi bat.
Atzo (2009-3-16) aurkeztu zituzten Antero Apaolaza, Federico Baraibar, Louis Dassance, Julene Urzelai, Martin Treku Mattin, Justina Aldalur, Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki, eta Miel Arozamenari eskainitako liburuxkak.
Atzo (2009-3-16) aurkeztu zituzten liburuxkak .......................
Dirudienez batzuk dakite soilik theorikoki zer da atzerakargea baina ez dakite nola gainditu hori problemea praktikan, edo simpleki ez dute nahi. Ez zaieke interesatzen qualitatea na euskara eta errespetua ki irakurlea.
|