Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskara, galtzeko arriskuan dauden hizkuntzen artean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> *2.500* dira, Unescoren arabera, une honetan munduan galtzeko arriskuan dauden hizkuntzak; eta horietako bat euskara da. Hala jaso du NBEren barruko erakundeak, atzo bertan (2009-2-19) aurkeztu zuen *Arriskuan diren munduko hizkuntzen atlas*aren edizio berrituan. > Unescoren atlasaren arabera, munduko 6.000 hizkuntzetatik 2.500 galtzeko arriskuan daude. Arriskuan dauden hizkuntzak, berriz, bost bizitasun edo bizkortasun mailen arabera sailkatzen dituzte atlasean: ahulduta daudenak, arriskuan daudenak, arrisku larrian daudenak, egoera kritikoan daudenak eta desagertutakoak. > > Bost maila horien artean, euskara egoera ahulduan dauden hizkuntzen artean kokatu du Unescok bere hizkuntzen atlasaren azken eguneraketan. Atlasa osatzeko lanetan parte hartu duten 30 hizkuntzalarien arabera, ahulezia egoera dagoen hizkuntzaren ezaugarri nagusia zera litzateke: hau gehienek hizkuntza hitz egitea, baina bere erabilera eremu jakin edo zehatzetara mugatuz (familia, adibidez). > > Hiztunen kopurua, belaunaldi batetik besterako transmisioa eta erakunde publikoen hizkuntza politikak dira, besteak beste, hizkuntza baten egoera neurtzerakoan atlasean lan egin duten hizkuntzalariek kontuan hartu dituzten faktoreak. Euskarari dagokionez, EAEn (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian) "lege babes handia" duela adierazi dute ikertzaileek, baina egoera "ahulagoan" aurkitzen dela bai Nafarroan, bai Ipar Euskal Herriko lurraldeetan. > > "Atlasaren bertsio digitala":http://www.unesco.org/culture/ich/index.php?pg=00206 da Unescok atzo aurkeztutakoa. Paperezkoa ere aterako dutela aurreratu dute lanaren arduradunek. Unescok 1995ean plazaratu zuen bere lehendabiziko *Arriskuan diren munduko hizkuntzen atlasa*a, 2001ean bigarrena, eta 2009ko hasiera honetan aurkeztu dutena da hirugarrena. Euskara ahuldutako hizkuntzen artean kokatu du Unescok bere atlasaren hiru edizioetan. Aurrekoarekiko alderen bat nabarmenetzekotan, orduan Hego eta Ipar Euskal Herriko egoerak bereiztu egiten zituen Unescok (Hego Euskal Herrian "galtzeko arriskuan" eta Ipar Euskal Herrian "galtzeko arrisku larrian" zegoela nabarmenduz), baina bereizketa hori ez da zehazten 2009ko eguneraketan. Azken bertsio honetan, besteak beste, katalana eta galiziera ez daude galtzeko arriskuan dauden hizkuntzen atlasean. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1235120868/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com