Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euroituneko konpromisoak betetzeke
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Espainiako Estatuan oraindik egiteko askotxo dago, Estatuak berak 2001ean berretsi zuen Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna (Euroituna) betetzeko. Hala dio itun horren jarraipena egiteko Europako Kontseiluak izendaturiko batzordeak. > Euroituna sinatu eta berretsia duten estatuetan hizkuntza gutxituen babes eta garapenerako itunean jasotakoak betetzen diren ala ez jakiteko, Europako Kontseiluak bere neurketak eta azterketak egiten ditu. Honako honetan, jarraipen batzordeak Espainiako Estatuari dagokion bigarren txostena plazaratu du. > > Lehendabiziko txostenean jasotakoa eta orduan emandako gomendioak bete ote diren ala ez jaso dute bigarren dokumentu honetan; era berean, Estatuari zuzendutako gomendio berrituak. > > > **Justizia eta administrazio publikoak** > > > Justizian eta administrazio publikoen alorretan antzeman dituzte Europako Kontseiluko adituek euskararen normalizazioari dagokionez arazorik nabarmenenak. Hego Euskal Herrian auzi judizialak euskaraz eramateko dauden oztopoak handiak direla berretsi dute, auziko parte batek hala eskatuta ere. Justiziaren administrazioko eragileak euskalduntzeko beharrezkoak diren neurriak ez direla hartzen dio Europak, EAEn eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik horretara bideratutako ahaleginak egin direla aipatu arren. > > Administrazio publikoan ere harremanak euskaraz egin nahi dituzten herritarrek zailtasun dezenteak dituztela ohartarazi dute Europako Kontseilutik. EAEren kasuan euskararen erabileran oztopo handienak Osakidetzan eta Ertzaintzan nabaritu dituzte. > > > **Gomendioak** > > > Justizian euskararen erabilera bultzatzeko neurriak hartzea, batik bat bigarren mailako ikasketetan eta lanbide heziketan euskarazko hezkuntzaren eskaintza areagotzea eta hedabideetan euskararen presentzia sendotzeko urratsak egitea (EAEn zein Nafarroan) dira Europako Kontseiluak bere azken txostenean euskararen normalizazioaren alde eman dituen gomendioak. > > > **EKEren balorazioa** > > > Euskara Kultur Elkargoak-EBLULek Europako Kontseiluaren adituek kaleratutako 2008ko txostenari buruzko bere iritzia plazaratzeko prentsaurrekoa egin zuen 2008-12-12an, txostenak Nafarroaren gainean jasotzen duenaren ingurukoen balorazioa eginez. Bertan, EKEren lehendakaria den Koldo Martinez Urionabarrenetxeak eta Iulen Urbiola Loiarte zuzendariak, txostenaren lerro nagusiak jorratu zituzten, baita Europak ematen dituen gomendio eta ondorioak ere. > > Joan den ostiralean, EKEk Txostena eta Europako Kontseiluak egindako gomendioak aurkeztu zituen, Espainiako Estatuaren jardunbidea monitorizatzeko bigarren txandari dagokionez. > > Lehenbiziko monitorizazioan (2005), Nafarroako Foru Komunitatearekin zerikusia duten hainbat gomendio egin zituzten Europako Kontseilutik: > > > - 1. Gomendioa: <i>"9. artikuluan dauden betebeharren aplikapena bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko eta politikoak har (dítzatela), bereziki aipatutako artikulo 9. horren aplikapena dagokien Elkargo Autonomoetan lan egiten duen pertsonalaren portzentaia egokia berezko hizkuntzen oinarrizko ezagutza ziurtatzeko"</i>. > > - 4. Gomendioa: <i>"...ikuspegi egituratua har (dezatela), euskararen erabilera ... Nafarroako irrati eta telebista saioetan, oro har, sustatzeko"</i>. > > - 5. Gomendioa: <i>"aurreikus (dezatela)... III. Zatiak euskarari ematen dion babesa eremu mistoan egokiro aplikatzeko aukera, Nafarroako legediak definitzen duenarekin bat"</i>. > > Bigarren txanda honetan, Adituen Batzordeak -lehenbiziko gomendioari dagokionez- zoriondu egin ditu Galizia, Katalunia eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak <i>auzitegietako langileei hizkuntza-prestakuntza egokia ematea ziurtatzeko egiten ari diren ahaleginengatik</i>. EKEren ordezkarien esanetan, "oso esanguratsua da, egia esan, Nafarroa zorion-emate horren barnean ez agertzea, eta gure agintariek arlo horretan deus ere egin ez izanaren ondorioa da". > > <i>4</i>. gomendioak, bere aldetik, hauxe dio Nafarroari buruz: <i>Nafarroari dagokionean, egoerak arazotsua izaten jarraitzen du. Urtero, Nafarroako Foru Komunitateak komunikabideei laguntza ematen die, baina ez dago bermatua euskarazko komunikabideek laguntza hori jasotzea. Era berean, laster telebista digitalizatuko da eta hori kezka-iturria da, iduri duenez Nafarroarako Digitalizatze Planak euskaraz ari diren bi telebista-kate baztertzen dituelako</i>. > > <i>5</i>. gomendioa ere ez dute betetzat jo. "Atal honetan oso adierazgarria irizten diogu -diote EKEkoek- Nafarroako agintarien jarrerari, alegatu baitute foru legeria aldatzeko egin duten saiakerak arrakastarik ez duela izan; eta, denok jakin badakigu, aldaketa hori ezin gauzatu izan dela, egungo Nafarroako Gobernuari eusten dioten alderdiek gaia blokatu dutelako". > > Lehen monitorizazio-txandako Gomendioak bete ez direla ikusita eta bigarren txanda honetan aurkeztutako informazioa aintzat hartuta, Adituen Batzordeak ondorio hauek atera ditu Europako Karta betetzen ari ote den ala ez esaterakoan: > > - <b><i>Nafarroari dagokionez, bere horretan diraute lehen gainbegiraketa-zikloan identifikatu ziren arazoek, euskara eta komunikabideei dagokiena, programak transmititzeko ikuspegi egituratua ez dagoelako. > > - Irakaskuntzari dagokionez, nafar agintariek eremu mistoan eta eremu ez-euskaldunean hezkuntzarako eskaintza handitu dute, euskararen onerako. Dena dela, oraindik ere arazoak izan badira, bereziki irakaskuntza teknikoaren eta lanbide irakaskuntzaren alorrean, eremu euskaldunean barne. > > - Azkenik, eta administrazio publikoek euskaraz egiten duten harrerari dagokionean, adituek hauxe diote: Iruñean kokatuta dagoen administrazio erregionalak ez ditu euskarazko zerbitzuak bermatzen</i></b>. > > > **Txostena** > > > Europako Kontseiluko aditu taldeak Euroitunaren konpromisoak betetzen diren ala ez ikusteko egin duen azken txostena ikusteko, hona hemen bi dokumentu, bata gaztelaniaz eta bestea ingelesez: > > - "Europako Kontseiluaren txostena (gaztelaniaz)":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2008/euroituna_gomendioak_II_gaztelaniaz.pdf > > - "Europako Kontseiluaren txostena (ingelesez)":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2008/euroituna_gomendioak_II_ingelesez.pdf > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1229413579/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com