Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Euskara 21: akordioa, beharrezkoa ez ezik, lorgarria
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bost hilabeteko ibilbide oparoa egin du orain artean "Euskara 21":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1209537391 ekimenak. Horrela adierazi zuten Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarako ordezkariek eta ekimeneko hainbat partaidek, lehen bost hilabete horien balantzea egin eta aurrera begirako asmoak azaltzeko Donostian eginiko agerraldian (2008-9-30). "Ekimenaren webguneak":http://blog.euskara21.euskadi.net/ 2.000 ekarpen baino gehiago jaso ditu bost hilabeteotan. Orain, berriz, eslogan lehiaketa jarri dute abian. > **Ibilbidearen laburpena** > > > "XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak" aztertu eta zehazteko xedez, Euskararen Aholku Batzordeak apirilaren 29an abian jarritako Euskara 21 ekimenak bost hilabete egin ditu. Tarte horretan, prozesuak emaitza oparoak jaso ditu. > > Alde batetik, "XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak" izeneko Batzorde-atal bereziko kideek ekarpen aberatsak egin dizkiote batzorde iraunkorrak ondutako Oinarrizko Txostenari. Aipatu ekarpenak liburu banatan argitaratu dira euskaraz eta gaztelaniaz. Guztira, lau aldiz batzartu da prozesuan zehar Batzorde-atal berezia, orain arte egindako lanaren jarraipena egiteko. > > Bestetik, Euskara 21 webgunearen bidez ekarpen eta iruzkin ugari jaso ditugu, eztabaida zabal-bizi batean zehar. Hona hemen 2008-9-29ra arteko datu aipagarrienak: > > >

BISITAK

18.590

EKARPENAK

2.105

GAINERAKO FOROETAN
EGINIKO EKARPEN
ETA IRUZKINAK

1.550

> > > Bost hilabete hauetan, gai ugari atera dira plazara, eta ikuspegi ugaritatik hitz egin dute batzordekideek nahiz herritarrek. Kontsentsua bilatzen duen edozein prozesutan gertatzen den antzera, izan dira ezadostasun zabalak nahiz jarrera kontrajarrien arteko talkak. Baina, oro har, elkar ulertzea izan da nagusi, eta parte-hartzaileek ahalegin berezia egin dute nork bere postura bestearengana hurbildu eta adostasunaren zimentarriak jartzeko. Zentzu horretan, esan daiteke hizkuntza politikari buruzko akordioa, beharrezkoa izateaz gain, lorgarria ere badela. > > > **Gogoetaren eduki nagusiak** > > > Batzordekide nahiz herritarren ekaprenak jaso eta aztertu ostean, ondorioztatu daiteke hiru lerro nagusi ageri direla ekarpenetan: > > - Euskara indarberritzeko jarduna gizarte kohesioarekin bateragarria da eta hala izan behar du. > > - Euskararen biziberritzearen zutabe nagusiak: adostasuna eta erritmo egokia. > > - Euskararen erabileraren erronkan, esparru ez formalek dute garrantzia berezia. Horietan jokatzen baita, nagusiki, adierazgarritasuna eta naturaltasuna. > > Bestalde, batzorde iraunkorrak balorazio oso positiboa egin du ekarpenen inguruan. Izan ere, oro har, akordio zabala dago Oinarrizko Txostenaren inguruan. Horrez gain, dokumentuak eztabaida piztu du, eta hori zen helburu nagusienetako bat. Hona Oinarrizko Txostenari egin zaizkion ohar azpimarragarrienak: > > - Zehaztasun handiagoa behar du dokumentuak alor batzuetan. > > - Desadostasun kontzeptualak ere badira, kontsentsua, hizkuntza askatasuna, progresibotasuna edota antzeko esamoldeekin. > > - Ideia berriak jaso dira. Kasu gehienetan, Txostenean bertan dauden ideiak dira, baina formulazio berri batekin. > > > **Aurrera begira** > > > "Batzorde-atal bereziaren azken batzarrean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1222151470 adostutakoari jarraiki, Oinarrizko Txostenari eginiko ekarpenetatik ateratako ideia eta gai nagusien araberako gaitegi bat osatu eta aurkeztu zaie batzordekideei, hauek azken iruzkinak egin ditzaten. > > Iruzkin horiek, Batzorde-atalak azaroaren hasieran egingo duen batzarrean aurkeztuko dira. Hortik aurrera, Oinarrizko Txostena idatzi zuen batzorde iraunkorrak txostena idazteari ekingo dio, abendura amaiera bitarteko epean. > > > **Prozesua gizarteratzen jarraitzeko ekimenak** > > > Zalantzarik gabe, Euskara 21 ekimenak jakin-min eta interesa piztu du euskal gizartean, eta, halatan, ekimena kudeatzen duen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabateko konpromisoa hartu du interes zabal-sakon horri erantzuteko behar diren zabalkunde-estrategiak mamitzeko. > > Helburu horri jarraiki, urrian eta azaroan zehar hainbat aurkezpen eta mintegi egingo dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore nagusi eta lurralde guztietako talde, elkarte nahiz erakundeekin. Guztira, 15 saio inguru aurreikusten ditugu. > > > **Euskara 21 eslogan lehiaketa** > > > Euskara 21 markoaren barruan, beste ekimen bat martxan jarriko da: eslogan lehiaketa bat. Lehiaketa honen helburua honakoa da: euskararen biziberritzea eta herritarren arteko bizikidetzea era egokienean uztartzen dituen eslogana aukeratzea eta, aurrerantzean, Euskara 21 ekimenaren logoarekin batera erabiltzea. > > Urriaren 1etik azaroaren 15era zabalik egongo den lehiaketa honen gorabeherak, Euskara 21 webgunearen bidez jarraitu ahal izango dira. Bertan argitaratuko dira, beraz, lehiaketaren oinarriak, eta han txertatuko da eslogan irabazlea, Euskara 21 logoarekin batera, esloganak islatzen duen ideiak ongietorria eman diezaien webgunearen bisitari ugariei. > > Horrez gain, eslogan irabazlearen egileak 1.500 euroko saria jasoko du, eta sari hori Euskara 21 gogoeta prozesua itxiko duen ekitaldian emango zaio. > > >
> Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Aurkezpen eta mintegien fasean sartuko da Euskara 21 ekimena":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1222151470 > > - "Euskara 21 ekimeneko batzorde-atal bereziak hurrengo urratsari ekin dio":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1214548744 > > - "XXI. mendeko hizkuntza politikaren gaineko gogoeta Euskara 21 ekimenarekin":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1209537391 > > - "Hizkuntza politika berria gazte teknologikoentzat":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1222076254 > > - "Euskara, XXI mendeko hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221729936 > > - "Euskara 21":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221644603 > > - "Hizkuntza politikaren oinarriak berpentsatuz":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1216188244 > > - "XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak txostenari ekarpenak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1215592315 > > - "HP21: Oinarrizko Txostena irakurri ondoko zenbait ohar":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1215426700 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com