Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Aurkezpen eta mintegien fasean sartuko da Euskara 21 ekimena
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara 21 ekimenak koxka bat estutuko du euskararen inguruko gogoeta, aurkezpen eta mintegien fasea abian jarriz. 2008ko azaroaren amaiera arte hainbat aurkezpen eta mintegi antolatuko dira, bi irizpide nagusiren arabera: batetik, erakunde eta sektore estrategikoak kontuan hartuz, eta bestetik, lurraldeen arabera. Batzordekideen ekarpenak gaztelaniaz ere kontsultagai daude Euskara 21-en "webgunean":http://blog.euskara21.euskadi.net/. > Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, <a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1209537391">Euskararen Aholku Batzordea</a>ren bidez, hizkuntza politikaren oinarriei buruzko askoren arteko eztabaida eta hausnarketa jarri zuen abian. Asmo horrekin eratu zen <i>XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak</i> izeneko Batzorde-atal Berezia. Gogoeta prozesu honetan, orain arte hizkuntza politikaren alorrean egindako bidea aztertu, eta, ondorengo urteetarako oinarriak zehaztu nahi dira. > > Ekimenaren abiapuntua Batzorde-atal Bereziko Batzorde Iraunkorrak prestatutako "Oinarrizko Txostena":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2008/Euskara_21_Oinarrizko_Txostena.pdf izan zen, zeinari hilabete hauetan zehar Batzorde-ataleko gainerako kideek hainbat ekarpen egin dizkioten. Iritzi trukaketa horren fruitu, <i>Oinarrizko Txostenaren eta ekarpenen erkaketa</i> izeneko dokumentua ondu da. Bertan biltzen dira batzordekideek Oinarrizko Txostenari eginiko ekarpenen nahiz Euskara 21 webgunean parte hartzaileek idatzitako ekarpen luze zein laburren ideia nagusiak. Ideia nagusi horiek Oinarrizko Txostenari egokituta daude. > > Hain zuzen ere, joan den 2008-9-19an eginiko bilkuran Batzorde-atal Bereziari aurkeztu zitzaion aipatu dokumentua. Horrekin batera, ekimenaren kronograma ere aurkeztu da, datozen hilabeteotan egingo den lanaren berri emanez. Helburu nagusia gogoeta prozesuari hauspo berria ematea da; eta, era berean, gogoetaren fruituak eta ondorioak gizarteratzea. Izan ere, gizarteko alor esanguratsuenen partaidetza ezinbestekoa baita euskararen oraina zein geroa aztertzeko. > > > **Hurrengo urratsa** > > > Datozen asteotan euskal gizarteko hainbat alorretako ordezkariei aurkeztuko zaizkie Euskara 21 ekimenaren barruan orain arte sortutako ideia eta ekarpenak. Halatan, alor hauetan hizkuntza politikaren inguruan sortzen diren kezka, zalantza eta proposamenak jaso ahal izango dira. Hau guztia bideratu eta gauzatzeko hainbat aurkezpen eta mintegi antolatuko dira estrategikoak diren elkarte nahiz sektoreekin. > > Aurkezpen eta mintegi hauek Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde guztietan antolatu dira, hots, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban; eta horietan guztietan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkariek parte hartuko dute. > > > <br> > <b>Ildo bereko artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskara 21 ekimeneko batzorde-atal bereziak hurrengo urratsari ekin dio":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1214548744 > > - "XXI. mendeko hizkuntza politikaren gaineko gogoeta Euskara 21 ekimenarekin":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1209537391 > > - "Euskara, XXI mendeko hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221729936 > > - "Euskara 21":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221644603 > > - "Hizkuntza politikaren oinarriak berpentsatuz":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1216188244 > > - "XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak txostenari ekarpenak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1215592315 > > - "HP21: Oinarrizko Txostena irakurri ondoko zenbait ohar":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1215426700 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1222151470/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com