Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Kontsumitzaileen hizkuntz eskubideak bermatzeko diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritza / Herri-administrazioa / 2008-09-02 / 08:25


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak joan den 2008kouztailaren 1ean Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretua onartu zuen. Dekretu horretan ezartzen diren egitekoak enpresei betetzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren arteko diru-laguntza deialdia kaleratu dute orain. Ekimen honetarako 600.000 euro bideratuko da aurten eta eskatzaile bakoitzari gehienez ere 45.000 euro esleitu ahal izango zaizkio.






Eskaerak aurkezteko epea

Diru-laguntza deialdia uztailaren 29an onartu zuen Gobernu Batzordeak eta atzo (2008-9-1) argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da eta zabalik izango da gaurtik aurrera, hau da irailaren 2tik urriaren 2ra arte.





Diruz lagunduko diren enpresak eta establezimenduak

Onuradunak honako hauek izan daitezke:

  1. Legez unibertsalak, interes orokorrekoak edo antzeko beste kategoria batekoak diren zerbitzuak egiten dituzten erakunde edo pertsona juridikoak:
  2. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden jendeari begirako, produktuak saltzeko edo zerbitzuak emateko establezimenduek, baldin eta honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

Diruz lagunduko diren jarduerak

Diru-laguntzak 123/2008 Dekretuak ezarritako hizkuntza betebeharrei erantzuteko asmoz garatutako jarduerak finantzatzeko izango dira, bereziki euskaraz eskaintzeko:


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1220272149