Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Kontsumitzaileen hizkuntz eskubideak bermatzeko diru-laguntzak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak joan den 2008kouztailaren 1ean "Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretua":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1215005893 onartu zuen. Dekretu horretan ezartzen diren egitekoak enpresei betetzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren arteko diru-laguntza deialdia kaleratu dute orain. Ekimen honetarako 600.000 euro bideratuko da aurten eta eskatzaile bakoitzari gehienez ere 45.000 euro esleitu ahal izango zaizkio. >

> > **Eskaerak aurkezteko epea** > > > Diru-laguntza deialdia uztailaren 29an onartu zuen Gobernu Batzordeak eta atzo (2008-9-1) argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da eta zabalik izango da gaurtik aurrera, hau da irailaren 2tik urriaren 2ra arte. > >

> > > **Diruz lagunduko diren enpresak eta establezimenduak** > > > Onuradunak honako hauek izan daitezke: > > 1. Legez unibertsalak, interes orokorrekoak edo antzeko beste kategoria batekoak diren zerbitzuak egiten dituzten erakunde edo pertsona juridikoak: > > - Komunikazio-sareak ustiatzen dituzten komunikazio-operadoreak, zerbitzu unibertsala ematen dutenak, eta jendearentzako telefono-zerbitzuak ematen dituztenak. > > - Bidaiarien trenbideko edo errepideko garraio publiko erregularreko zerbitzuak ematen dituzten enpresak. > > - Bidaiarien aire-garraioko zerbitzu erregularrak ematen dituzten enpresak, eta aireportuetan errepide asistentzia zerbitzuak ematen dituztenak. > > - Energia elektriko zerbitzua ematen duten banaketa-enpresak. > > - Gas naturala merkaturatzen duten enpresak. > > 2. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden jendeari begirako, produktuak saltzeko edo zerbitzuak emateko establezimenduek, baldin eta honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute: > > - 250 langiletik gora dituzten enpresetakoak diren establezimenduak izatea, betiere urtean 50 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena badute, edo haien urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa bada, edo aurreko baldintza horiek betetzen dituen beste enpresaren batek haien kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 edo gehiagoko partaidetza baldin badu. > > - Jendeari salmentak egiteko gunearen azalera 400 metrotik gorakoa duten establezimenduak izatea, elebidunen proportzioa % 33 baino handiagoa duten udalerrietan edo Bilbon, Gasteizen edo Donostian kokatuta badaude. > > - Bezeroarentzako arreta ematen duten plantillako langileak 15 baino gehiago dituzten establezimenduak izatea. > > - Merkataritza-establezimenduek, betiere kolektiboak badira, hau da, esparru edo eraikin beraren barruan hainbat saltoki badaude eta saltoki horietako jarduerak era independentean gauzatzen badira. > > - Euskal Autonomia Erkidegoan jendeari begirako establezimendua duten finantza eta kreditu-erakundeak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzak saldu edo alokatzen dituzten profesional, enpresa edo eraikuntza-obren sustatzaileak. > > > **Diruz lagunduko diren jarduerak** > > > Diru-laguntzak 123/2008 Dekretuak ezarritako hizkuntza betebeharrei erantzuteko asmoz garatutako jarduerak finantzatzeko izango dira, bereziki euskaraz eskaintzeko: > > - Jendaurrean jartzeko kartel edo errotuluetan ageri den informazioa -finkoa eta aldakorra-. > > - Jendearen eskura dauden inprimaki edo katalogoak, produktu edo zerbitzu bati edo gehiagori buruzko informazioa ematen badute. > > - Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek betetzeko diren inprimakiak. > > - Atxikimendu-kontratuak, ereduzko klausulak dituzten kontratuak, kontratu arautuak, baldintza orokorrak eta horietan guztietan aipatzen diren edo horiei buruzkoa den dokumentazioa. > > - Kontsumitzaileei zuzendutako komunikazio edo jakinarazpenak, baita fakturak edo egindako operazioen ziurtagiriak, aurrekontuak, gordailu-frogagiriak eta antzeko dokumentuak ere. > > - Bezeroarentzako arreta zerbitzuetan lan egiten duten langileen hizkuntza trebakuntza. > > - 123/2008 Dekretuak ezarritako betebeharren planaren diseinua, inplementazioa, jarraipena eta ebaluazioa. > > >
> **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua aurkeztu dute":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1215005893 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com