Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskara 21 ekimeneko batzorde-atal bereziak hurrengo urratsari ekin dio
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara 21 ekimeneko Oinarrizko Txostenaren eta, oro har, hizkuntza politikaren nondik norakoaren inguruan osaturiko ekarpenak aurkeztu zituzten atzo (2008-6-26) Donostian. Dagoeneko irakurgai daude ekimenaren webgunean ("www.euskadi.net/euskara21":http://blog.euskara21.euskadi.net/), euskaraz zein gaztelaniaz. Webguneak 8.000 bisitari izan ditu martxan jarri zenetik; 100 ekarpen labur inguru jaso ditu, eta 340tik gora iruzkin. > **Euskara 21 ekimena: nondik nora** > > > Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) bultzatutako "Euskararen Aholku Batzordeak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1209537391 aro berri bati ekin dio, eta hizkuntza politikari buruzko askoren arteko eztabaida eta hausnarketa jarri du abian Euskara 21 ekimenaren eskutik. Patxi Baztarrika sailburuordeak nabarmendu zuenez, gogoeta honen asmo nagusia, euskararen etorkizunari begira gauzatu beharreko hizkuntza politikaren inguruko eztabaida "euskal gizarte osora zabaltzea da, ahalik eta zabalen. Izan ere, gure gizartea anitza da baita hizkuntzei dagokienez ere, horregatik guztiagatik, euskararen munduak ez ezik erdal munduak ere lekua du ekimen honetan". > > Euskararen Aholku Batzordearen baitan, erakunde publiko, hezkuntza, kultura, komunikabide, enpresa, alderdi politiko, sindikatu, euskalgintza, gizarte elkarte eta ekonomia arloko 40 lagunek osatutako <i>XXI mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak</i> izeneko batzorde-atal berezia eratu da, aipatu gogoeta prozesuaren aitzindari eta dinamizatzaile gisa. > > Batzordearen funtzionamendua erraztu eta arintze aldera, zazpi lagunez osatutako Batzorde iraunkorra eratu da. Eztabaidari abiapuntua emateko asmoz, Batzorde iraunkor honek "Oinarrizko Txostena":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2008/Euskara_21_Oinarrizko_Txostena.pdf deiturikoa atondu zuen. Txosten honen egileak dira: Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, batzorde honen buru gisa; Erramun Osa, HPSko Koordinaziorako zuzendaria eta taldeko koordinatzailea; Aurelia Arkotxa, Euskal Literaturan katedraduna, idazle eta euskaltzain osoa; Lore Erriondo, Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendaria, irakasle eta pedagogoa; Alberto Lopez Basaguren, EHUko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna; Eneko Oregi, itzultzailea eta IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko zerbitzuburua; eta Pello Salaburu, Euskal Filologiako katedraduna, EHUko irakaslea eta euskaltzain osoa. > > > **Oinarrizko Txostena laburrean** > > > 2008ko apirilaren 29an Oinarrizko Txostena aurkeztu zitzaien Batzorde-atal bereziko gainontzeko kideei1; eta, horrekin batera, baita gizarte osoari ere. Zentzu horretan, euskarari buruz gogoeta egin dezaten eskatu zaie batzorde-ataleko kideei; honenbestez, uste dutenarekin, duten ikuspegiarekin, aberastu dezaten gizarteari erabat irekita dagoen gogoeta saioa. Izan ere, euskararen indarberritzearen egiazko protagonistak herritarrak dira, haien esku, haien gogo eta bihotzetan baitago, hein handi batean, euskararen oraina zein geroa, euskara biziberritzeko giltzarria. > > > **Gogoetari bultzada berria** > > > Gogoetaren puntu honetara iritsi ondoren, hurrengo urratsari ekin dio <i>XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak</i> izeneko Batzorde-atal bereziak atzo, ekainak 26, Donostian egin zuen bilkuran: Oinarrizko Txostenaren eta, oro har, hizkuntza politikaren nondik norakoaren inguruan osaturiko ekarpenak aurkeztu zituzten, aipatu bilkuran, batzorde-atal bereziko kideek. Urrats kualitatibo bat dakar, ezbairik gabe, ekitaldi horrek, eta berebiziko bultzada emango dio Euskara 21 gogoeta prozesuari. > > Batzorde-atal bereziko kideen ekarpenak atzo bertan jarri zituzten irakurgai "Euskara 21 webgunean":http://blog.euskara21.euskadi.net/, euskaraz zein gazteleraz. Ekimen honetan parte hartzeko, 2008ko apirilaren 29an, jarri zen abian webgunea, partaidetzarako tresna gisara, guztion ekarpenekin <i>XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak</i> finkatzeko aukera emango duena. Honako hauen gogoetak ikus daitezke, euskarazko atalean: > > - Kike Amonarriz > > - Joseba Arregi > > - Mikel Basabe > > - Ana de Castro > > - Miren Dobaran > > - Joseba Iņaki Etxezarreta > > - Itziar Idiazabal > > - Anjel Lertxundi > > - Jose Luis Lizundia > > - Lucia Martinez > > - Jasone Mendizabal > > - Xabier Mendiguren > > - Ludger Mees > > - Mertxe Mujika > > - Tomas Uribeetxeberria > > - Ana Urkiza > > - Mikel Zalbide > > Webgunean, besteak beste, honako hauek egin daitezke: oinarrizko txostena kontsultatu, blog-aren bitartez gogoetan parte hartu eta gogoetaren inguruko berriak jarraitu. Atzeraelikatzea, bizitasuna eta aniztasuna ezaugarri dituen webgune honen bitartez, euskararen inguruan iritzia adierazi dutenekin harremanetan jardun ahal izango da, besteen iruzkinak irakurriz eta norberarenak gune honetara ekarriz. > > Horrez gain, inkestak erantzun eta emaitzak kontsultatzeko aukera, euskararen inguruko albisteetarako estekak eta mediateka eskura daude, baita aldian-aldian argitaratzen den Euskara 21eko buletina e-postaz jasotzeko aukera ere. > > > **Webguneak harrera positiboa** > > > Webgunea martxan jarri zenetik, oso harrera beroa izan du, eta parte-hartzea biziki altua izan du eremu guztietan. Apirilaren 29tik hona, 8.000 bisitatik gora jaso ditu webguneak. Era berean, 100 ekarpen labur inguru jaso ditu, eta 340tik gora iruzkin. Ekarpen luzeei dagokienez, euskararen inguruko gogoeta mamitsuak eskaintzen dituzten 6 ekarpen luze jaso dira. > > Bestalde, Euskara 21 ekimenak isla handia izan du komunikabideetan. Isla horren lekuko, komunikabide ezberdinetako eztabaida foro digitaletan euskararen inguruan jaso den iruzkin kopuru altua: 1.500 iruzkin inguru, hain justu. Era berean, ekimenak iritzi-artikulu soka luzea sortarazi du komunikabideetan. Bistakoa da, beraz, ekimenak eztabaida eta interesa piztu duela. > > Horrez gainera, webgunean iritzia eman duten gehienek positiboki baloratu dute Euskara 21 ekimena. Izan ere, ekimenari esker bi urrats garrantzitsu eman direla aitortzen dute balorazio positiboa egiten dutenek: alde batetik, gogoetarako dokumentu bare eta kritiko bat sortzea; eta, bestetik, herritar guztiei, baita erdaldunei ere, aukera eman izana euskararen inguruko eztabaidan parte hartzeko. Azken puntu hau eskertu dute bereziki. > > > <br> > <b>Ildo bereko artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "XXI. mendeko hizkuntza politikaren gaineko gogoeta Euskara 21 ekimenarekin":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1209537391 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1214548744/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com