Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Menuak eta kartak automatikoki euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Menuak eta kartak euskaratzeko itzultzaile automatikoa sortu eta interneten eskuragarri jarri du Donostiako Euskararen Udal Patronatuak. > **Egitasmo berria** > > > "Menu bihurgailua":http://www.euskaraz.org/platerean/?o=6 taberna, jatetxe zein edozein etxetako menuak eta kartak gaztelaniatik automatikoki euskaratzeko tresna informatikoa da. Tresna hau Euskararen Udal Patronatuak ostalari eta merkatarientzat sortu zuen "merkatari.net":http://www.merkatari.net atarian dago, eta ostalari eta sukaldariek gehien erabiltzen dituzten plater eta menu izenak euskaratzeko gai da. Egitasmo berria da, ez baitzegoen orain arte menuak eta plater izenak gaztelaniatik euskarara ekartzeko internet bidezko tresnarik. > > Bihurgailua herenegun (2008-6-10) aurkeztu zuten Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan. Ainhoa Beola, Hizkuntza Normalkuntza zinegotziak bertan adierazi zuenez, "menu bihurgailua baliabide eraginkorra izan daiteke euskararen presentzia handitzeko Donostiako ostalarien eta tabernarien menuen eskaintzetan zein taberna eta jatetxeetako hizkuntza paisaian. Horrez gain, gastronomiari loturiko zenbait hitzen erabilera normalizatzeko lagungarria izango da". > > > **1.057 termino eta hauen eratorriak** > > > Dijitalidadea S.L enpresak sortu duen menu bihurgailuak hainbat iturri erabiltzen ditu corpusa osatzeko: <i>merkatari.net</i> atarian dagoen "Euskara Platerean":http://www.euskaraz.org/platerean saileko hiztegia eta menuen bilduma, Leioako Ostalaritza Eskolako "gastronomiavasca.net":http://www.gastronomiavasca.net eta "sukaldean.com":http://sukaldean.com webguneetako fondoak... Guztira, 1.057 termino eta horien eratorriak biltzen ditu. Termino edo sarrera horiek multzo funtzionaletan banatuta daude, hau da, esaldia osatzeko osagaiek duten portaera berezitua aintzat hartuta banatu dira: > > - Osagai nagusiak: txuleta, karramarroa > > - Hitz anitzeko terminoak: baratxuri berdea, zizka-mizkak aukeran > > - Adjektiboak: ketua, krematsua, etxekoa > > - Aditzak: gozatua, irin-arrautzeztatua > > - Jakien zatiak: saiheskia, hanka, muina > > - Prestaera moduak: entsalada, ogitartekoa > > - Gehigarriak: olioa, bainilla, maionesa > > > **Euskaldunentzako tresna** > > > Menu bihurgailua edonork erabili dezakeen arren, euskaraz jakin edota ulertzen duten ostalari eta tabernariei zuzenduta dago bereziki. Euskara ezagutzen ez dutenek erabiliz gero, komeni da tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea. Menu bihurgailuak menu eta jaki ugari gaztelaniatik euskarara itzultzen duen arren, tresna mugatua da, zailtasuna areagotzen den heinean erantzuna jasotzeko aukera txikiagoa da. > > Iņaki Illarramendi Gipuzkoako Ostalaritza Enpresarien Elkarteko lehendakariordeak aurkezpenean esan zuenez,"hain tresna azkarra eta erabilerraza gure eguneroko lana egiteko oso lagungarria da, gure kartak eta menuak automatikoki euskaratzeko aukera izango dugu eta. Horrek gure lan eremuan erabateko eraginkortasuna du eta ongi etorria da". > > > **Merkatari.net, ostalari eta merkatarien zerbitzura** > > > Lehen aipatu bezala, menu bihurgailua "merkatari.net":http://www.merkatari.net atariaren barruan dago, Euskararen Udal Patronatuak ostalari eta merkatariek euskararen gainean dituzten informazio beharrak ase eta ahalik eta zerbitzu osatuena eskaintzeko sorturiko webgunean. "Artikulu honetan":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1183969369 daukazue bertan eskaintzen denaren gaineko informazioa. > > > <br> > **(MIKEL ETXEBESTE MENDARTE Donostiako Euskararen Udal Patronatuko normalizatzailea da)** > > <br> > <b>Gai honekin zerikusia duten artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Donostiako merkatari eta ostalarientzako webgunea":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1183969369 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1210845399/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com