Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» 2007an baino 2.000 ikasle gehiago HABEren azterketetan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara-gaitasun tituluen baliokidetzarako Dekretua indarrean sartu delarik, guztira 9.747 (iaz baino 2.000 gehiago) euskara ikasle ari dira parte hartzen EAEko hiru lurraldeetan egiten ari diren HABEren 2008ko lehenengo deialdiko azterketetan, 1., 2. , 3. eta 4. mailak lortzeko asmoz. > Horietatik 7.132 ikasle 1. eta 2. maila erdiesteko aurkeztu ziren aurreko asteburuan. Azken larunbat honetan (2008-5-24), berriz, 2.616 ikasle aurkeztu ziren 3. maila lortzeko azterketara. Horien artean bizkaitarrak ziren ugarienak: 1.606; gero gipuzkoarrak datoz, 712; eta arabarrak, 297. > > > **Lehen aldiz baliokide** > > > Orain arte, HABEk emandako euskara gaitasun egiaztagiriek ez zuten administrazio publikoetan lan egiteko balio. Ostera, "Dekretu honi esker":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1207744634 euskaltegietako ikasketen harian HABEk emandako lau mailetako egiaztagiriek balio ofizial osoa izango dute. > > 2008ko apirilaren 18tik indarrean dagoela, atzeraeragina duen Dekretu honek Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin parekatzen ditu IVAP-ek, HABEk, Osakidetzak, Ertzaintzak eta Hezkuntza Sailak emandako agiriak, bakoitzaren baliokidetzak ezarriz. > > Hala, lehenbiziko aldia izango da HABEren 3. maila lortzeko azterketa EGAren eta IVAP eta Osakidetzaren 3. Hizkuntza Eskakizunen eta Ertzaintzaren 2. Hizkuntza Eskakizunaren balio berekoa izango dela. Ekainaren 14an, berriz, HABEren 4. maila lortzeko azterketa egingo da (72 ikasle aritu dira aurten), saio modura hirugarren urtea baita zazpi euskaltegitan maila hau ematen dena. Konbalidazio dekretuaren ondorioz, HABEren 4. maila IVAP eta Osakidetzaren 4. HE-ren balio berekoa izango da. > > > **Euskaltegien lanari aitortza** > > > HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak azpimarratu duenez, "konbalidazio dekretuaren eragina oso positiboa izan da, izan ere euskaltegietan ari diren herritarretan jende gehiago animatu da azterketak egitera, balio ofizial osoa eta baliokidetza aitortu zaizkielako HABEren egiaztagiriei, eta horrek eragin positiboa izango du haien ikas-prozesuan; gainera, euskaltegien lanari merezi zuen aitortza ematen zaio horrela eta, azken batean, euskaltegietan zerbitzu osoagoa eskaintzen da" > > Hauek dira Dekretuak ontzat eman dituen baliokidetzak: > > >

Europako Erreferentzia Markoa

IVAP

HABE

OSAKIDETZA

ERTZAINTZA

HEZKUNTZA SAILA

B1

1. HE

1. maila

1. HE

B2

2. HE

2. maila

2. HE

1. HE

C1

3. HE

3. maila

3. HE

2. HE

EGA

C2

4. HE

4. maila

4. HE

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com