Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Kotxeko nabigatzailea ere euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Gero eta hedatuago dauden kotxerako GPS nabigatzaileak ere hasi dira euskaraz hitz egiten. TomTom nabigatzaileak, behintzat, aukera hori eskainiko digu aurrerantzean, "Eibar.org":http://eibar.org/ elkarteko lagunei esker. > TomTom GPS nabigatzailearen sistema euskaratu du Eibar.org-ek. GPSrako ahots berriak grabatzea "nahiko erraza" zela ikusita, eta aurrez eginiko saiakeraren bat egon arren (<i>Inaki</i> izeneko batek egina) hura dagoeneko saretik desagertuta zegoela konturatuta, ekimen berria martxan jartzea erabaki zuten. Horrela, elkarteko lau kidek (Luis Alberto Aranberri <i>Amatiņo</i>, Mikel Iturria, Iban Arantzabal eta Leire Narbaiza) egin zituzten grabazioak 2008ko apirilean, eta saio haien emaitza eskuragarri dago orain. > > > **Nola instalatu** > > > Eibar.org-eko beste bi kide, Jatsu Argarate eta Gari Araolaza, arduratu dira grabazioaz eta fitxategien moldaketaz. Sortu diren lau soinu-fitxategiak "http://eibar.org/materixala/gps":http://eibar.org/materixala/gps helbidean daude eta bertatik deskargatu daitezke. Eibar.org-eko lagunen esanetan, printzipioz behintzat TomTom markako GPSentzat bakarrik balio dute ahots fitxategiek. "Inork lortzen badu beste GPS marka batean martxan jartzea, eskertuko dugu informazio hori, hemen jarri eta beste erabiltzaileak ere jakinean egon daitezen", diote. > > Ahots fitxategiak deskargatu eta nabigatzailean erabilgarri ezartzeko, honako pausoak jarraitu behar dira: > > 1. Deskargatu nahi duzun ahotsaren fitxategia. ZIP formatuan konprimatuta daude. > > 2. Erauzi ZIP formatuko fitxategi hori. Barnean hiru fitxategi aurkituko dituzu, <i>.chk</i>, <i>.bmp</i> eta <i>.vif</i> luzapenekin. > > 3. Lotu USB bidez zure TomToma ordenagailura eta bilatu TomTom-aren barruan <i>voices</i> karpeta. > > 4. Kopiatu lehen erauzitako hiru fitxategi horiek <i>voices</i> karpetara. > > 5. Deskonektatu GPSa ordenagailutik, piztu eta aukeratu ahots berria. > > > **Batua eta euskalkiak** > > > TomTom nabigatzailerako aukeran jarri diren euskarazko lau ahotsen artean badaude ezberdintasunak. Izan ere, Amatiņok eta Mikel Iturriak euskara batua erabili zuten grabazioetan eta, aldiz, euskalkiak erabili zituzten Leire Narbaizak (Eibarkoa) eta Iban Arantzabalek (Elgetakoa). > > Deskargarako fitxategiekin batera, ahots bakoitzari dagokion soinu lagin bana ere jarri dute sarean Eibar.org-ekoek, mp3 formatuan. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1211192208/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com