|
Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimenez, euskara-gaztelania / gaztelania-euskara hiztegia jaso eta erabili ahal izango da eskuko telefonoan. Edonork nahi duenean jaitsi ahal izango du hiztegia SMS Premium sistemaren bitartez. Hiztegia hitza idatzi eta 5464 zenbakira igorri behar da mezua aplikazioa jaisteko.
Ainhoa Beola Hizkuntz Normalkuntzarako zinegotziak aurkezpenean argitu zuenez, zerbitzu hau ez da Donostiara mugatzen, Donostiatik kanpo ere jaitsi eta erabili ahal izango baita Sakelako Hiztegia.
Erabilera oso erraza da. Beolak azaldu zuen erabiltzaileak sms bidez Hiztegia hitza idatzi eta 5464 zenbakira bidali beharko duela mezua aplikazioa jaisteko. Erabiltzaileak 0,15 euro + BEZ ordaindu beharko du hiztegia deskargatzeko. Ordainketa behin bakarrik egingo da, behin hiztegia jaitsita erabiltzaileak nahi adina kontsulta egin ahal izango du doan.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta Bluexare enpresek garatu dute hiztegia eskuko telefonoetan integratzeko sistema. Hiztegi hau Elhuyar hiztegian oinarrituta dago, euskaraz edo gaztelaniaz nabigatzeko aukera eskaintzen du eta 8.000 sarrera ditu. Kontsultatu nahi den hitzak adiera bat baino gehiago izango balu, bakoitzari dagokiona eskainiko du.
Aplikazioak 334 kb pisatzen ditu eta telefono mota gehientsuenetan erabili ahal izango da. Bestalde, wap bidez jaitsi daiteke www.euskaraz.net/wap helbidetik, eta baita ordenagailu bidez ere, www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Hiztegiak/Sakelakoa/Donostia_hiztegia.jar helbidean sartuta eta bertatik USB bidez eskuko telefonora deskargatuz.
Donostiako Hizkuntz Normalkuntzarako zinegotziak gogoratu zuen Euskararen Udal Patronatuaren helburu estrategikoen artean dagoela euskarazko produktu informatikoen eta eduki digitalen erabilera areagotzea. Zentzu horretan, eskuko telefono bidezko hiztegi hau tresna interesgarria da oso euskarak teknologia berrien eremuan gero eta presentzia gehiago eduki dezan, eta horrez gain, zerbitzu praktiko eta eraginkorra da, hiritarrak edonon edozein zalantza argitzeko aukera izan baitezake.
Urrats nagusiak
Jarraian zehaztuko direnak dira Sakelako Hiztegia eskuko telefonoetan erabiltzeko jarraitu behar diren urrats nagusiak:
- Menu nagusia. Hizkuntza aukeratzeko modua
 | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
- Euskara-Gaztelania edo Gaztelania-Euskara hiztegia hautatu
 | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
- Bilatu nahi duzun hitza
 | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
- Hitzaren itzulpena duzu
 | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
(MIKEL ETXEBESTE MENDARTE Donostiako Euskararen Udal Patronatuko normalizatzailea da)
|