Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» 45 erakundek eskatu dute Bikain Ebaluazioa
egitea 2008an
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen presentzia erabilera eta kudeaketa ebaluatzeko <i>Bikain</i> ekimenak lehen ezarpen-urtea duen honetan, 45 izan dira ebaluatuak izateko eskaria luzatu duten enpresak nahiz erakundeak. > Geroztik, eta aurrez finkatu eta jakinarazitako irizpideak aplikatu ondoren, 30 izan dira aurten ebaluatzeko aukeratu diren erakundeak. Hauen profilari dagokionez, 8 industria-sektorekoak dira, eta 22, berriz, zerbitzu-sektorekoak. > > Hortaz, eta <i>Bikain</i> kronograman ezarritako hurrenkerari jarraiki, maiatzean barrena erakunde hauek beren Aurretxostena landuko dute batetik, eta bestetik ebaluatzaileen taldeak eratzen hasiko da Idazkaritza Teknikoa. > > Talde ebaluatzaileak eratzeko garaian, bereziki baloratuko da prestakuntza-ikastaroan egindako lana, jarrera, ebaluatuko den erakundearen sektorearen ezagutza eta kanpo-ebaluazioetan eskarmentua. > > > **120 lagun prestakuntza-saioetan** > > > Harrera ezin hobea izan dute <i>Bikain</i> Ebaluatzaile izateko antolatu diren bi prestakuntza-saioek: guztira 120 lagunek hartu dute parte Miramonen eta Derion 2008ko apirilaren 14an eta 22an egin diren egun osoko saioetan. > > Kopuruz ez-ezik, lan-jatorriz ere ugaria eta aberatsa izan da ikastaro hauetara bildu den profesionalen taldea, eta euskararen normalizazioari lotutako ohiko esparru profesionalez gain, bestelako jatorri profesionaletako lagunekin elkartu eta iritziak trukatzeko aukera ona izan da. > > Idazkaritza Teknikoak goraipatu egin du parte hartu duten lagunek egindako lana, dela ikastaroaren aurretik, dela ikastaroan bertan, dela ikastaroaren ondoren; izan ere, ikastaroak eskatu duen ahalegina eta prestasuna ohargarriak izan baitira, baina aldi berean ezinbestekoak <i>Bikain</i> bezalako lantegi batek ezinbestekoa duen enfoke praktikoa izango bazuen. > > Ikastaroaren balorazioari dagokionez, "asetasun-inkestako datuen argitan":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2008/Bikain_inkestaemaitza.pdf ikastaroaren balorazio orokorra oso ona da, 8koa hain zuzen, oraingoz jasotako datuen arabera. Zer hobeturik ez da falta, eta ebaluatzaileek areagotu beharreko gaitasunetan sakondu beharra da gehien errepikatzen ari den eskaria. Horretarako, <i>Bikain</i> Idazkaritza Teknikoa "Ebaluatzaileen Gida" agiria ari da prestatzen, ebaluazio-prozesuan ebaluatzaileek jakin beharrekoak zehazteko. > > Azkenik, baina ez azken, Idazkaritza Teknikoak asko eskertu nahi du ikastarora bertaratu direnen jarrera aktiboa eta adeitsua, denon artean giro atsegin eta aberasgarria sortzeko balio izan duena. > > > <br> > **(BIKAIN IDAZKARITZA TEKNIKOA)** > > > <br> > <b>Ildo bereko artikulua</b> (ikusteko gainean sakatu) > > - "Bikain ziurtagiria eskuratzeko eskabide epea zabalik":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1204792856 > > - "Bikain: euskararen kalitate ziurtagiri publikoa, ofiziala eta doakoa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1197977766 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1210240937/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com