![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Itxaso Ferreras - Kontseilua / Bestelakoak / 2008-05-08 / 07:00
Euskal Herriko hainbat sindikatuk Euskaraz bai esan dute, Kontseiluak bere 10. urteurrena ospatzeko prestatu duen prentsaurreko berezi batean. Euskara Sustatzeko eta Euskalgintza Babesteko Akordio Soziopolitikoa sinatu duten sindikatuek Euskaraz bai adierazpenarekin bat egin dute.
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, ENHE eta HIRU sindikatuetako ordezkariek Euskaraz bai adierazpenari babesa eman diote Gasteizen egindako agerraldi batean. Hamaika eragilek sinatutako "Akordio Soziopolitikoko": sindikatu guztiak Euskaraz bai adierazpenari atxiki zaizkio.
Euskaraz bai adierazpenak euskararen egoera azaltzeaz gain, etorkizunean jarraitu beharreko ildoak proposatzen ditu. "Euskarak etorkizuna behar duelako, iraungo duen hizkuntza izatea nahi dugulako eta euskal herritar guztien hizkuntza izatea nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen garapena ziurtatzea", azaldu du Kontseiluko idazkari nagusia den Xabier Mendigurenek.
Hain zuzen ere etorkizunean jarraituko dituzten oinarrizko ildoen aipamena egin dute sindikatuetako ordezkariek:
Sindikatuekin, Euskararen Gizarte Erakundeek Euskaraz bai adierazpenaren atxikimendu kanpainaren hirugarren agerraldia egin dute. Lehendabizikoa Kontseiluko sortzaileekin egin zuten, bigarrena euskal kirolariekin. Euskaraz bai adierazpenak gizarte-eragileen atxikimenduak biltzen jarraituko du. Hurrengo ekitaldi batean euskal kulturako hainbat ordezkariren atxikimendua eskatuko duela iragarri dute Kontseilutik.
Era berean, edozein herritarrek atxikimendua emateko bidea azaldu dute; norbanakoen datuak Kontseiluko webgunean ematea besterik ez dago, hain zuzen ere www.kontseilua.org/euskarazbai helbidean. Jada asko dira bildutako atxikimenduak, "eskertzekoa da herritarren erantzun azkarra", esan du Mendigurenek.
Kontseiluak 10 urte bete dituen momentu honetan Bai euskarari leloaren bilakaera den Euskaraz bai zabaltzeari ekin zaio. "Euskararen normalizazioan ez dugu erdiko marratik atzera egin nahi, euskararen aldekotasunetik euskaraz egitera eman behar dugun jauziak Euskaraz bai du izena", adierazi du Kontseiluko idazkari nagusiak.
(ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluaren komunikazioburua da)
![]() | Inprimatu |