|
Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin GNU/Linux sistema eragilea nola erabiltzen den argitzen duten 18 kapitulu jarri dira eskuragarri Interneten. Nahiz eta GNU/Linux tutoretzaren izena jarri, batizpat GNOME mahaigainean oinarritzen dira kapitulu guztiak. Ah! Eta kapitulu guztiak euskaraz grabatu dira!
Edukia
Edukia
18 kapitulu hauetan zehar hainbat gauza azaltzen dira, gai batzuk sakonago, beste batzuk arinago:
- 0. GNOMEren fitxategi-kudeatzailea
- 1. GNOMEren panela
- 2. GNOMEren hobespenak (I)
- 3. GNOMEren hobespenak (II)
- 4. Inprimagailua konfiguratzea
- 5. Sistemaren konfigurazioa
- 6. GNOMEren Lekuak menua
- 7. GNOMEren aplikazio gehigarriak
- 8. Evolution posta-bezeroa (I)
- 9. Evolution posta-bezeroa (II)
- 10. Epiphany web arakatzailea
- 11. OpenOffice.org Writer
- 12. OpenOffice.org Calc
- 13. OpenOffice.org Impress
- 14. Gimp
- 15. Inkscape
- 16. GNOMEren jokoak
- 17. Multimediako aplikazioak
Lizentzia
Kapitulu guztiak Creative Commons by Share Alike 3 lizentziapean kaleratu dira. Badakigu hainbat lizentzia libre desberdin daudela, baina arrazoi nagusia lizentzia hau hautatzeko honakoa da: kapituluen atzeko planoan erabili diren abesti guztiak CC lizentziapean kaleratutakoak dira, eta hauetariko batzuk CC by SA lizentziarekin kaleratu direnez,
tutoretzaren kapituluak ere lizentzia horrekin kaleratu behar izatea.
Lizentzia hau dela eta, kapitulu hauek beste proiektu batean erabiliz gero, proiektu hori ere CC by SA 3. bertsioa (edo berriagoa) lizentziapean kaleratu beharko da, edo lizentzia honekin bateragarria den beste batekin.
Erreprodukzioa
Kapitulu hauek bereizmen handian grabatu dira: 1280x720. Horretaz gain ez daude Mpeg edo Avi formatuan, baizik eta Linux sistemako formatu lehenetsian: Ogg (Theora eta Vorbis) formatua. GNU/Linux sistemetan kapitulu hauek erreproduzitzeko multimediako edozein erreproduzigailu erabil daiteke, adib. Totem edo VLC.
MacOS X eta Windows sistemetan kapitulu hauek ikusteko honako gunetik VLC deskargatu eta instalatu (aplikazio librea da):
Deskargak
Arestian aipatu den bezala, bideo-tutoretza hau 18 kapitulurekin osatuta dago, eta gutxi gorabehera guztira ia 4 GB betetzen dute. EuskalGNUk datu kopuru hauek transferitzeko gaitasun ekonomikorik ez duenez, EHU-ko arduradun batzuekin jarri gara harremanetan eta bertan jarri dira kapituluak eskuragarri.
Euskal Herriko Unibertsitateari eman behar diogu gure eskerrik handiena kapitulu hauek beraien zerbitzarian eskuragarri jartzen uzteagatik. Kapituluak honako helbidetik deskarga ditzakezue:
Azkenik, gogoratu tutoretza hau librea denez kapitulu guztiak DVD euskarri batean graba ditzakezula, eta DVD horren kopiak nahi dituzun bezala zabal ditzakezula (beti ere CC by SA 3.0 lizentziapean), interneteko konexio motela duten erabiltzaileen eskerrak eskuratuz :) Ez ahaztu gainera, DVDtan grabatu eta zabaltzean EHUko transferentzia-tasa
gutxiagotzen lagunduko duzula.
Gure eskerrik beroenak Gipuzkoako Foru Aldundiari proiektu hau sustatuz aurrera eramaten laguntzeagatik. Mila esker!
EuskalGNU Elkarteko kideok tutoretza hau zuen atseginekoa izatea espero dugu... On dagizuela!
(IŅAKI LARRAŅAGA MURGOITIO EuskalGNU Elkarteko kidea da)
|