Egin klik hemen INPRIMATZEKO


"Zazpi urtean kezka areagotuz"

Itxaso Ferreras - Kontseilua / Bestelakoak / 2008-04-25 / 08:34


Zazpigarrenez Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko diagnosiaren argazkia egin eta argazki horretan oinarritutako ondorioak atera ditu. "Zazpi urtean kezka areagotuz" esaldiarekin laburbildu ditu Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaok urteko txostenaren ondorioak.



Zazpi urteotan herritarrek jakinarazi diote Behatokiari hizkuntza-eskubideen egoera "euskararen telefonoa"ren bidez (www.euskararentelefonoa.com eta 902 194 332). Behatokiak herritarron kexak, zorionak edo galderak jasotzen ditu eta urteko diagnosia egiten du. Atzo (2008-4-24) Iruņean 2007ko txostenaren edukia aurkeztu zuen.

2007an kudeatutako 1.230 espedienteetatik 1.121 hizkuntza-eskubideen urraketak izan dira. "Hartara, inoiz baino urraketa gehiago helarazi dizkiote herritarrek Behatokiari", azaldu dute. Irakurketa positiboa ere egin dute, herritarrek gero eta kontzientzia aktiboagoa baitute hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean.

Halere, hori nahikoa ez dela azaldu dute: "Herritarrek erakusten duten kontzientzia aktiboagoak isla zuzena izan beharko luke erakundeek zein administrazioek eskubideen bermatzeko abian jartzen dituzten mekanismoetan". Horren harira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak prestatutako Euskaraz bai adierazpenak Behatokiaren diagnosiak bete-betean berresten du. Adierazpen horretan euskararen egoeraren balorazioa egin du euskalgintzak: "Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dago bermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen diren ezintasunak. Euskal Herriko hainbat eremutan, euskaraz bizitzeko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar du hori lortzeko ohiko funtzionamendua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako".

Progresibotasun-eza eta milaka urraketa

Behatokiak kezka handiz argitaratu du 2007ko urteko txostena, bi elementuk eragindako kezkaz hain zuzen ere: progresibotasun-eza eta milaka urraketa izatea.

Urteko txostenaren arabera, berriro ere administrazio guztiek urratzen dituzte hizkuntza-eskubideak:


Frantziako Estatua


Espainiako Estatua


Nafarroako Gobernua


Osansungintza


Herrizaingoa

Autonomia Erkidegoetako Herrizaingo zein Barne sailetan ez dituzte aukerak baliatu hizkuntza-eskubideak bermatzeko mekanismoak abian jartzeko:


Justizia


Eremu sozioekonomikoa

Iaz egindako diagnosiaren ondorioak iraultzeko neurririk ez dute hartu administrazioek:


(ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluaren komunikazioburua da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1209105295