Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» 248 inzidentzia izan ziren 2007an Elebiden
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> *Elebide*, Hizkuntza Eskubideak bermatzeko Zerbitzuaren 2007ko jarduera-txostena aurkeztu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. 248 inzidentzia izan ziren *Elebide*n bere lehendabiziko urtean, 2006ko udazkenean abian jarri zenetik. Kexak izan dira nagusi, gehienak euskaraz aurkeztu eta euskararen erabilerari lotutako urraketen gainekoak, gehienak esparru publikoarekin zerikusia dutenak. > **Sarrera** > > > 2006ko urriaren bukaeran iragarri genuen Elebide / Hizkuntza Eskubideak bermatzeko "Zerbitzuaren sorrera":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1161081651. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) gizartearen aurrean legealdi honetarako harturiko konpromiso bat zen hori, konpromiso nagusietariko bat, bete dugun konpromiso bat. Urtebete pasatxo darama lanean Elebidek, eta justu gaur gatoz bere ibilaldiko lehenbiziko urteko jarduera-txostena aurkeztera, 2007ko memoria alegia. > >

> > > **Hizkuntza-eskubideak: gizarte demokratiko eta aurreratuen ezaugarria. Herritarrei aitortzetik haratago bermatu behar dira hizkuntza eskubideak** > > > Gizarte moderno eta demokratikoan bizi gara, eta gizarte demokratikoen ezaugarri nagusietariko bat da herritarrei eskubideak aitortzea eta aukera-berdintasuna bermatzea. Baita hizkuntza kontuetan ere. > > Askatasunak eta berdintasunak elkarrekin hartzen dute arnasa, baita hizkuntza kontuetan ere. Ez gara inongo hizkuntza inposatzearen aldeko, ez da hori egin nahi duguna, ez da hori egiten duguna. Baina gurea bezalako gizarte batean, hizkuntza bat ez baizik bi ditugun euskal gizarte honetan, hizkuntza-askatasuna benetakoa izateko, ezinbestekoa da hizkuntzen arteko berdintasuna ere benetakoa izatea. Ez bakarrik berdintasun formala edo legala -hori badaukagu, biak baitira, euskara eta gaztelania, ofizialak-, baizik, gainera, berdintasun soziala. Ditugun bi hizkuntzak eguneroko bizitzan erabiltzeko aukera-berdintasunik gabe nekez bermatu daiteke hizkuntza-askatasuna. > > Gernikako Autonomia Estatutuak euskarari eta gaztelaniari aitortzen die ofizialtasuna, eta era berean, euskal herritar orori aitortzen dio bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea. Herritarrei hizkuntza-eskubideak zehatz aitortzera eta aitorturiko eskubide horiek garabidean jartzera, horretara dator 1982an onarturiko Euskararen Legea. Hemen herritarrari ez zaio ezer inposatzen, Legeak ez dio hizkuntza bat edo bestea inposatzen: hemen herritarrari eskubideak aitortzen dizkio Legeak, eta Lege horrek berak herri-aginteei obligazioak ezartzen dizkie herritarrek euren hizkuntza-eskubideak benetan balia ahal izan ditzaten. Hezkuntzan, hedabideetan, administrazioan eta gizarte-bizitzako hainbat esparrutan euskaraz bizitzeko eskubidea aitortzean eta eskubide horiek benetan errespetatzean dago gure hizkuntz legeriaren helburu nagusia. > > > **Hizkuntzen arteko berdintasunaren bidean neurri eraginkorrak hartzea dugu helburu** > > > Nolanahi ere, euskal gizartean hizkuntza eskubideak legez bermatuta badaude ere, bistan dago urrun gaudela, oso urrun, bi hizkuntzen arteko egiazko berdintasun soziala lortzetik. Aurrerapauso handiak eman dira urteotan, eta horretan jarraitzen dugu, baina oraindik bide luzea egin beharra dago hizkuntza eskubide horiek gizarteratzeko eta egunerokotasunean errespetatzeko. Euskara gaztelania baino egoera ahulagoan dago gure gizartean, eta, ondorioz, euskal hiztunen hizkuntza eskubideak dira urratu ohi direnak. > > Hau ez da, halere, dramatizatu behar den zerbait, hau ez da ezkor izatera eraman behar gaituen zerbait: ez goaz atzera, aurrera goaz, ez dugu txarrera egin, onera egin du euskal gizarteak, inolako zalantzarik gabe. Duela hogei urte baino kontzientzia handiagoa du gaur euskal gizarteak hizkuntza-eskubideen gainean, eta eskubide horiek gaur orduan baino askoz gehiago errespetatzen dira. Hau ez da, ordea, goizetik gauera konponduko den zerbait, baina hau ez da, ez eta ere, berez, bere kasa, denbora pasatze hutsari esker konponduko den zerbait: horregatik da beharrezkoa herri-aginteek etengabe neurri eraginkorrak hartzea hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen. > > > **Legea bete eta betarazi: horra herri-aginteen erantzukizuna** > > > Herri-aginteen obligazioa da, obligazio saihestezina gainera, legea betetzea eta betaraztea, herritarren eskubideak bermatzea, baita hizkuntza kontuetan ere. Daukagun obligazio hori betetzen laguntzeko tresna da Elebide. Ez diegu gure ardurei izkin egin nahi, alderantziz. Ez ditugu herri-administrazioen gabeziak ezkutatu nahi, alderantziz. Horrelako ezer egin nahi ez dugulako, baizik hizkuntza eskubideak gero eta gehiago, gero eta erosoago errespeta daitezen jarri dugu martxan Elebide. Elebiderekin Administrazioak ispiluaren aurrean jarri du bere burua, arlo honetan ditugun hutsuneak identifikatzeko, konbentziturik gaudelako eskubideen aitortza hutsa ez dela nahikoa eta konpondu beharreko hutsuneak eta gabeziak ditugula guztiok ere. Euskal herritarren hizkuntza eskubideak babestea eta bultzatzea dugu helburu. > > > Elebide: izena eta izana herritar guztien zerbitzuan > > > Izena eta izana bat datoz Elebideren kasuan. Ele-bide izenak elea -hitza, hizkuntza- aipatzen du alde batetik. Bestetik, ele-bi-tasuna aipatzen du. Azkenik, bide aipatzen du, elebitasunerako bidea, arazoaren konponketarako bidea, jarrera aktiboa, bidea egitearen aldeko jarrera, alegia. > > Hizkuntza eskubideak bermatuz ez da ezer inposatzen: hizkuntza eskubideak ere bermatuz gizarte justuagoa eta berdintasun handiagokoa eraiki dezakegu. Zenbat eta sendoagoa izan bi hizkuntzen arteko berdintasuna, orduan eta sendoagoa izango da bi hizkuntzen arteko bizikidetza eta, ondorioz, sendoagoa izango da guztion arteko elkarbizitza. Bi hizkuntzen berdintasuna lortu nahi dugu benetako hizkuntza askatasuna bermatzeko. Hau ez da, beraz, ezeren -eta are gutxiago inoren- kontrako zerbitzua. Hau bereizkeriaren edo diskriminazioaren kontrako eta berdintasunaren aldeko zerbitzua da. > > Herritar guztien hizkuntza-eskubide guztien babesak du tokia Elebiden. Ez alferrik bi hizkuntza ditugu hemengoak, gureak. Bat bera ere ez daukagu bazterrean uzteko. Baina begien bistan dago gaur eta hemen berdintasunera iristeko bidean babesa eta bultzada behar dituena ez dela gaztelania, euskara baizik. Hemen herritar guztiok dugu euskaraz edo gaztelaniaz nahi dugun hizkuntzan bizitzeko eskubidea, baina hemen berak aukeraturiko hizkuntzan bizitzeko zailtasunak dituena euskaraz bizitzeko hautua egin duena da. Eta hemen euskaraz bizi nahi duenak euskaraz bizitzeko aukera benetakoa izan dezan ez da bakarrik aukera hori egiten dutenen edo euskaraz dakitenen helburua izan behar, gizarte osoaren helburua izan behar du horrek. Guztion aukera-berdintasuna eta berdintasun soziala guztion helburu delako, eta hemen euskaraz bizi nahi duenak ere bere hizkuntza askatasuna benetan baliatzen badu guztion elkarbizitza aterako delako irabazle. > > Beharrezkoa da hizkuntza eskubideen urraketa nozitzen duten herritarrak administrazioaren beraren babesa eta estimua jasotzea. Beharrezkoa da hizkuntza eskubideen urraketak administrazioak zuzenean ezagutzea. Beharrezkoa da urraketa horiek konponbidean jartzea. Beharrezkoa da herritarrek euren hizkuntza eskubideak zeintzuk diren jakitea. Hau ez da, beraz, inori koloreak ateratzeko eta errieta egiteko zerbitzua. Hau herritarrari babesa eta laguntza emateko zerbitzua da, hizkuntza eskubideen urraketa nozitzen duen herritarrari babesa, eta urratzaileari laguntza arazoa konponbidean jar dezan. Horretan guztiorretan saiatu da Elebide urtebete honetan, eta horretan jarraituko du. > > > Elebide: konponbidea oinarri > > > Administrazioak arazoak konponbidean jarri behar ditu. Horregatik da Elebide zerbitzu aktiboa eta eraginkorra. Horrexegatik Elebide ez da "salaketa makina" huts bat, edo "salaketa buzoi" soil bat. Izan ere, salatze hutsak ez baitu ezer konpontzen, hori bakarrik ez litzateke eraginkorra izango. Soluzioak landu behar dira, eta horretan saiatzen da Elebide. Hizkuntza eskubideren bat urratu duenarekin harremanetan jartzen gara, eta lankidetza edo aholkularitza eskaintzen dizkiogu urratzaileari, arazoa konponbidean jar dezan. Kasu bakoitzaren jarraipen zehatza egiten da. > > > Elebideren eginkizunak 2007an > > > Ondorengoak dira Elebide Zerbitzuak 2007an bete dituen -eta etorkizunean ere beteko dituen- funtzioak: > > - Hizkuntza-eskubideen urraketa konkretuak identifikatu eta zuzenean ezagutzea. > > - Herritarrei hizkuntza-eskubideen berri emateko baliabideak martxan jartzea. > > - Aholkularitza ematea hizkuntza eskubideen eta hizkuntza-araudiaren gainean. > > - Hizkuntza eskubideen babesarekin lotutako iradokizunak aztertu eta bideratzea. > > - Kexak jaso eta bideratzea, herritarrari babesa eta salatua izan den erakundeari arazoa konpontzeko laguntza eskainiz. > > - Kexaren xede diren erakundeei aholkularitza eta baliabideak eskaintzearekin batera, kexa bakoitzaren jarraipen zehatza egin eta emaitzaren berri eman salatzaileari. > > - Administrazioen arteko lankidetza iraunkor baterako protokoloak aztertzen eta adosten ari gara, baita hizkuntza eskubideen gainean eskumenak dituzten beste zenbait erakunderekin ere. > > > **2007ko jarduera-txosteneko daturik esanguratsuenak** > > > Bere jardueraren lehenengo urtebetean, Elebide zerbitzuan guztira 248 inzidentzia jaso edo erregistratu dira. Inzidentzia bakoitzari zerbitzuak bere jardunerako ezarrita duen "kudeaketa protokoloa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2008/elebide_kudeaketa_protokoloa_900.png aplikatu zaio. > > Elebidera beraien kexa, kontsulta edota iradokizunak bideratu dituzten herritar gehienek (% 67) Internet erabili dute horretarako, e-posta, hain zuzen ere. Telefonoz, posta arrunta erabiliz eta aurrez aurre ere jaso dira herritarren eskari eta zalantzak. Intzidentzia aurkeztean erabilitako hizkuntzari dagokionez, euskara nagusi izan da, alde nabarmenarekin: inzidentzien % 91 euskara erabiliz izan dira. > > Inzidentzien tipologian, berriz, kexak nabarmendu dira (207, inzidentzien % 83a); kontsultak ere egon dira (% 15), eta gainerakoak iradokizun eta eskaerak izan dira. Aurkeztutako kexen tipologian, berriz, askotarikoak aipa daitezke, gehienak ahozko arretarekin lotutakoak (% 39) izan badira ere. Ondorengo irudian ikus daitezke: > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > Inzidentzia gehienak euskaraz aurkeztu diren bezala, kexak ere kasurik gehienetan (207tik 200etan) euskara erabili nahi zutenen eskubide urraketekin lotutakoak izan dira. Esparru publikoan gertatutako urraketak dira, era berean, Elebidera zuzendu direnen artean kexa gehienak eragin dituztenak, eta hauen artean nagusi EAEko Administrazio orokorreko erakunde eta zerbitzuak: > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > EAEko Administrazio orokorraren barruan, berriz, Eusko Jaurlaritza da kexa gehien pilatu dituena, guztira 58. Esparru pribatuari dagokionez, jarduera profesionalak dira kexa gehien eragin dutenak, 38 (% 86a). > > Atzo aurkeztutako balantzean aipatutako 248 inzidentzietatik gehienak, 213, dagoeneko itxi ditu Elebidek. Irekita jarraitzen duten 35ak kexak dira. > > Txosten osoa ikusi nahi duenak, hemen dauka: > > - "Elebide: 2007ko jarduera-txostena":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2008/elebide_jarduera_txostena_07.pdf > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com