Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  D ereduko matrikulazioa bultzatzeko kanpaina berria Nafarroan

D ereduko matrikulazioa bultzatzeko kanpaina berria Nafarroan

2008-03-11 / 07:00 / Euskara Kultur Elkargoa (EKE)   IRAKASKUNTZA

Udalbide Elkarlan Elkarteak eta Euskara Kultur Elkargoa Fundazioak, Nafarroako Lehen Hezkuntzako ikasle berriei zuzenduriko D ereduko matrikulazioa bultzatzeko kanpaina berria jarri du martxan.

Azkeneko urte hauetan, bi erakundeek izaera honetako kanpainak bultzatu dituzte, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak egin beharreko lana eginez. Derrigorrezko hezkuntzaren eskaeran Nafarroako familien heren baten eskaera izan arren.

Kanpainaren bultzatzaileen esanetan, Nafarroan euskarako ereduaren matrikulazioaren datuak oso baikorrak dira, ikustea besterik ez dago azkeneko urte hauetan D ereduan matrikulatu diren ikasleen kopuruaren gorakada, zalantzarik gabe egonkortzen ari den eredua da.

Ekimenak lau kontzeptu biltzen ditu: eleaniztasuna, lan etorkizuna, kalitatezko heziketa eta gure kultura. Ildo guztiek D eredua irakasten den eskoletako lanaren emaitza eta hezkuntzaren ikuspegiaren isla dira.

Kanpainaren edukiak aurreko edizioetako kontzeptuak biltzen ditu (euskaraz matrikula ezazu, etorkizunera konekta ezazu / matricúlale en euskara, conéctale al porvenir), baina bereziki hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelera eta ingelesa) oinarritutako eleaniztasuneko eskaintzari zuzentzen zaio.

Jakina den moduan, D ereduaren hezkuntza eskaintzak euskara-gaztelania elebiduneko formazioa bermatzen du, eta ingelesaren ikaskuntza eskolaren hastapenetik hirugarren hizkuntza moduan. Sistemak eta bere murgilketa linguistikoaren metodologiak D ereduaren barruan hainbat urtetako esperientzia dauka, eta hemen zein atzerrian entitate ezberdinen artean prestigio handia lortu du.

Publizitate kanpaina martxoaren lehen hamabostaldian burutzen ari da Nafarroan. Euskarri gisa hiri barruko autobusen espazioak (infobus) eta eguneroko dohaineko egunkarietako megaportadak erabiltzen ditu, tokiko aldizkari eta irratietan presentzia nabarmena edukiz.

Kanpainaren ildoak


ELEANIZTASUNA

Beste hizkuntzen aldibereko ikasketak haurraren adimen garapena eragin eta lagundu egiten du. Hainbat ikerketa europarren eta hezitzaileen esperientziak beren adopzio goiztiarrak egitura aberatsez hornitzen duela ziurtatzen du, beste hizkuntza batzuk ezagutzeko, hots, ingelera eta frantsesa, egoera onuragarri batetan kokatzen duelako, Europar Batasunak berak argi onartu duen bezala hizkuntza bat baino gehiagotan.


KALITATEZKO HEZIKETA

Hizkuntza bat baino gehiagotan hezitako haurrak maila akademiko garaiago bat du eta gaitasun handiago bat du arrazoitu eta arazoei irtenbideak bilatzeko. Gaitasun hau areagotzeko, euskarazko heziketak kalitatezko irakaskuntza bat aukeratzen du, haurraren eskola garapena ziurtatzeko, tolerantzia eta begirunean oinarritutako baloreak bultzatzen dituen ingurune egoki batetan, beharrezko diren baliabide guztiak erabiliz.


GURE KULTURA

Euskarazko heziketak haurra kulturaren ezagupenera eta bere inguruko errealitatera hurbiltzen du, geure erkidegoaren alor guztietan bere integrazioa ziurtatuz


LAN ETORKIZUNA

Lan giroan hizkuntzen garrantzia geroz eta haundiagoa da. Euskara ezagutzeak lan arloan abantail asko emango dio, bere ikasketak bukatzean lan perspektiba zabalagoak izango dituelako.


(EUSKARA KULTUR ELKARGOA)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com