Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Zerbitzu-sektore pribatuan euskara gutxiago erabiltzen da

Eusko Jaurlaritza - HPS / Herri-administrazioa / 2008-02-28 / 07:00


Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskal Autonomia Erkidegokoan egin duen hizkuntza-paisaiaren azterketa zabalaren arabera eremu publikoan euskararen presentzia eremu pribatuan baino nabarmen handiagoa da. Bietan, dena den, euskararen erabilera handiagoa da idatziz ahoz baino.



Hizkuntza azterketak egoera zehatzak ezagutzeko

Hizkuntza azterketak egoera zehatzak ezagutzeko

Euskararen bilakaeraren eta haren indarberritzearen nondik norakoak ezagutu ahal izateko askotariko ikerketak egiten dihardu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, horietako hainbat, herritarren jarrerak, nahiak, motibazioak, hizkuntza-gaitasuna, euskarazko produktuak kontsumitzen dituztenen apetak, hizkuntza-transmisioa, eta abar aztertzen dituzte, beste hainbat ikerketa, ostera, deskriptiboagoak dira eta euskarak eremu jakin batean bizi duen egoerari buruzko datuak eskaintzen dituzte. Azterketa horiek guztiak behar-beharrezkoak dira, herritarren beharrak, jarrerak, eta abar ezagutzeko, kontuan hartzeko eta euskararen beraren egoera zehatzera hurreratu ahal izateko, aurrera begirako ildoak zedarritzeko orduan lagungarri gertatuz.

Hori horrela, 2006 eta 2007 urteetan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskal Autonomia Erkidegoko eremu publikoan zein pribatuan hizkuntza-paisaiaren azterketa zabala egin du, inoizkorik zabalena. Hona hemen ikerketa honen helburuak:

A. Hizkuntza-paisaia administrazio publikoaren eremuan

Baliatu den metodologia, Informazio-bilketarako SIADECOk bereziki diseinatutako behaketa-sistema erabili da. Diseinu metodologiko honek behaketa zuzena ez partehartzailearen teknika eta elkarrizketa egituratuaren teknika uztartu ditu. Neurtu diren faktoreei dagokienez, honakoa hauek aztertu dira:

Aztertutako unibertsoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietan (251 udalerri) administrazio publiko desberdinen jabetzakoak diren (nahiz eta enpresa pribatu baten bidez kudeatu) eta EAEn kokatuak dauden eremu desberdinetako bulego, instalazio edota zerbitzuak izan dira: polikiroldegiak, liburutegiak, museoak, aterpetxeak, zaharren egoitzak, suhiltzaileak, turismo bulegoak, Legebiltzarra, epaitegiak, ikastetxeak eta abar luzea.

Eusko Jaurlaritzaren, Estatuko administrazioaren, Foru Aldundien eta Udalen bulegoak eta instalazioak; Ertzaintza; Hezkuntza arloko ikastegi publikoak zein pribatuak; Osasun arloko zentro eta ekipamendu publikoak zein pribatuak; edota, EAEko udalerri guztietako herri administrazioaren menpeko hiri-paisaia.

Hortaz, EAEko administrazio publikoaren menpeko ekipamenduetan lokalizatutako 4.187 zerbitzuetan, guztira ia 255.000 elementuren hizkuntza egoeraren azterketa egin da.

Administrazio publikoaren eremuan hizkuntza-paisaiari buruzko ikerketaren emaitza nagusiak ondorengoak dira:

Laburbilduz, ekipamenduetako hizkuntza-paisaiaren egoera orokorra honakoa da: %27 euskara hutsean, beste %27 ele bietan eta %46 gaztelania hutsean. Azpimarragarria da, oro har, idatzizkoaren eta ahozkoaren artean dagoen aldea, idatzizkoaren alde.

Ondorio nagusiak:

Azterturako ekipamenduetako eta instalakuntzetako hizkuntza-paisaian euskararen presentzia ezagutzeko, honako tipologia hau eraiki da:

Ondorioak tipologia horren arabera azalduko dira jarraian:

Udalerri barruko hiri-paisaiaren neurketak emaniko emaitza nagusiak berriz ondorengoak dira:

Laburbilduz, hiri-paisaiako elementuen hizkuntza-egoera orokorra: ia erdiak (%48) ele bietan, %35 euskara hutsean, %11 gaztelaniaz eta %6 besterik gisa kontsideratutakoak. Ikerketatik atal honi dagokionez atera ditzakegun ondorio nagusiak:

Hizkuntza-paisaian euskaraz eta ele bietan dauden elementuen ehunekoak, neurketa faktoreari jarraiki

Hizkuntza-paisaian euskaraz eta ele bietan dauden elementuen ehunekoak, neurketa faktoreari jarraiki
Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

B. Hizkuntza-paisaia eta euskararen erabilera zerbitzu-sektore pribatuan

Bi azterketa desberdin egin dira:

Ikerketaren ondorio nagusiak:

Beraien establezimendu/enpresan euskara erabiltzeak abantailak dakarrela diotenak eta arazoak dakarrela diotenak, jardueraren arabera (%)

Beraien establezimendu/enpresan euskara erabiltzeak abantailak dakarrela diotenak eta arazoak dakarrela diotenak, jardueraren arabera (%)
Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Ondorio nagusiak


Inprimatu


Erantzunak


"Ona" hobetu beharra

Arrasateko euskalzale bat / 2008-02-28 / 16:34

Hau irakurrita, badirudi administrazioak harro azaltzen dituela bere emaitzak, pribatuarekin alderatuta hobeak direla esanik. Euskara baina denon eskubidea da, eta EAEko biztanle garena ezin dugunez ahaztu( bestelako Euskal Herrietan eskuduntzarik ez eta...)EAEko administrazioak Hinkuntz Politika egokia eta eraginkorra egiteko ordua dela argi dago.

Horretarako lehenengo pausua "hobeto" dagoen administrazioko harreman guzti-guztiak euskaraz egiteko aukeran izango direla bermatuko duen plana burutu beharko du, epeak markatu eta modu eraginkorrean lan egin. Ezin dugu ahaztu Euskarak berak presa daukala normalizaziora iristeko eta goazen martxan zalantzan dagoela normaltzera helduko ote den.

Bigarren pausua arlo pribatuari ere bide horretan sartzeko presioa egitea da, eta horretarako dira kontsumitzaileen legeak eta bestelako baliabideak, erabiltzeko eta baliagarri egiteko. Pausuak ematen dituenari saria eman beharko zaio eta egiten ez duenari zigorrak jarri, eskubide kontua baita.

Dena arian-arian, presarik gabe, inor izutu barik, kontsentsuaren bidez egiteko joerak bere muga behar du, bestela hemendik 20 urtera ezagutzan, paisaian edota erabileran % 2a hobetu dugula esango dugu, eta denok pozik!

Ni gaizki banago ez naiz pozten ondokoa baino hobeto nagoelako, eta egoera bideratzen saiatzen naiz. Bide batez ondokoa ere hobeto egon dadin egiterik banu ere ez legoke gaizki. Mediku ona izan da aztertzailea eta diagnostiko zabal eta zehatza egin dio euskararen egoerari. Daukan gaixotasuna osatzeko errezeta zein den zehaztea da orain egin beharrekoa, eta errezeta hori biztanleen pentzura ez dadila joan.


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1204175415