Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Atezainak ere euskaraz EHUn
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak *Atezainok euskaraz* liburuxka atera berri du, atezainek euskaraz lan egiten laguntzeko egina. Hain zuzen ere, atezainen lan eremuan, hitz egitean edo idaztean, sor daitezkeen zalantzak argitzea du helburua liburuxkak. Unibertsitatean euskararen erabilera bultzatzeko planaren barruan kokatzen da ekimen hau. > **Erabilera-taldeen ondorio** > > > <i>Atezainok euskaraz</i> liburuxka berria UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen artean sortutako erabilera-taldeen ondorioetako bat da. Hain zuzen ere, Donostiako Erizaintza Eskolako atezainen taldean hasi ziren atezainek euskaraz lan egiten laguntzeko materiala sortzen eta <i>Atezainok Euskaraz</i> izeneko dokumentu xumea sortu zen. 2004ko lehen bertsio hori zuzendu, osatu, txukundu eta egokitu ondoren, <i>Atezainok euskaraz</i> berria kaleratu da orain. > > > **Liburu bat, tresna bat** > > > Liburuxkak koaderno itxura dauka, kiribilduna da, batez ere lanerako tresna izateko asmoarekin jaio baita, atezainen laneko mahaiaren gainean zabalik edukitzeko. > > Kapitulu bakoitzaren amaieran orrialde zuri bat ere badauka, norberak oharrak idazteko. Liburuaren edukiak zehazteko, atezainen lan jarduerak aztertu ziren, eta batez ere praktikoa izan nahi duenez, egoera eta adibide gehienak errealak dira, atezainek beraiek proposatuak edo jarriak. > > Horrela, liburuak bost atal nagusi dauzka: > > - Lehenengoak <b>Euskaraz hitz egin</b> du izena. Atezainek jarduera gehienak ahoz egiten dituzte eta, batez ere, bi nabarmentzen dira horietan: harrera egin eta argibideak eman. Horien inguruan hainbat aholku ematen dira atal horretan. > > - Bigarrenean, <b>Euskaraz idatzi</b> izenekoan, atezainek idatzi behar dutenerako -gehienetan testu laburrak izaten dira, baina batzuetan eragin handikoak ere bai, jendearen aurrean jartzen baitira irakurtzeko- argibideak ematen dira. > > - Gero <b>Hiztegia</b> dator, atezainek maiz erabiltzen dituzten hitzekin. > > - Ondoren, <b>Prozesuak</b> atalean, atezainen eginkizunak (eskolako ateak nola ireki edo itxi, berokuntza-sistema nola jarri abian...) idazteko aholkuak daude laburbilduta. > > - Azkenik, <b>Material lagungarria</b>n gehiago sakontzeko lagungarriak izan daitezkeen hainbat baliabideren berri ematen da: liburuak, Internet bidezkoak, hiztegia eta kontsulta-guneak. > > Liburuxka bere osotasunean ikusi nahi duenak hemen dauka, PDF dokumentuan, "Atezainok euskaraz":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2008/atezainok_euskaraz_liburuxka_ehu.pdf > > > **Erabilera bultzatzen** > > > Etorkizunera begira, Euskara Errektoreordetzak ildo horretatik jarraitzeko asmoa dauka, erabilera bultzatzen. Horrela adierazi du onartu berri den Euskararen Plan Gidarian, 2008tik 2012ra burutuko den planean hain zuzen ere. Horren arabera, erabilera-planak jarriko dira abian hainbat ikastegitan, eta erabilera-talde batzuk ere jardungo dute lanean; adibidez, 2008an, idazkaritzetako langileak arituko dira. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1203071385/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com