Egin klik hemen INPRIMATZEKO


IV. Plangintzaldirako irizpideak finkatu ditu Jaurlaritzak

erabili.com / Herri-administrazioa / 2008-02-11 / 07:00


Ezagutzatik erabilerara pasatzea eta euskal hiritarren hizkuntza eskubideak bermatzea, euskal herri-administrazioaren baitan euskara erabiltzeko benetako aukera berdintasuna posible eginez. Horiexek dira Eusko Jaurlaritzak herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko IV. Plangintzaldiari begira finkatu dituen irizpideen funtsezko bi helburuak.



IV. Plangintzaldiak 2008-2012 epealdia hartuko du eta bitarte horretan EAEko herri-administrazio ezberdinetan gauzatuko diren euskara planetan kontuan hartzeko irizpideak 2008-2-7an aurkeztu zituzten Donostian Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) ordezkariek. Patxi Baztarrika sailburuordea, Jokin Azkue Herri-administrazioetan Euskara Normalizatzeko zuzendaria eta Joseba Lozano teknikaria izan ziren aurkezpenean. Eusko Jaurlaritzak egin du aldi honetako bere erabilera plana, eta orain beste herri-administrazioen esku jartzen ditu bere plana taxutzeko irizpideak.

Ezagutza eta benetako erabilera uztartu

Baztarrika sailburuordearen esanetan, "ezagutza eta benetako erabilera orain arte baino gehiago eta hobeto uztartzen asmatu behar dugu plan honetan".

Planaren helburu zehatzak oraindik zehazteke dauden arren, orain aurkeztu diren irizpideen arabera hiru oinarri nagusi aurrikusten zaizkio: herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea, ahalik eta langile gehienen parte-hartzea bultzatzea eta parte-hartzaile horiek euskara ere lan hizkuntza gisa erabiltzea. Izan ere, herri-administrazioan euskara dakiten langileen kopurua "altua" izan arren, "gehienen lan hizkuntza gaztelania da", HPSko ordezkariek onartu dutenez.

III. Plangintzaldiaren balorazioa

Jarraian, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak joan den asteko aurkezpenean plazaratu zuen III. Plagintzaldiaren balorazio txostenean jasotakoak dijoazkizue.


Gaur eguneko egoera, datu kuantitatiboei begiratuta


Ondorioak

IV. Plangintzaldia: irizpědeak

Hona hemen, bestalde, hasieran aipatutako irizpideen zerrenda.


Eragin eremua

86/1997 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako esparrua:


Eragin epea

2008ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra.


Xede nagusia

Euskara ere Administrazioko lan hizkuntza "normala" izatea.


Oinarri nagusiak


Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako irizpideak


Inoiz baino langile gehiago erabilera planetan

Eusko Jaurlaritzako irizpideak aintzat hartzen badira, erabilera normalizatzeko planean langile hauek hartuko lukete parte, lanpostuen jabe izan edo ez izan: derrigortasun data ezarria izanik, dagokien hizkuntza eskakizuna egiaztatu dutenek, edozein dela ere beren atalaren izaera (2008ko urtarrileko datuen arabera: 8.834).

Horietaz gain, derrigortasun data ezarri gabe izanik, dagokien hizkuntza eskakizuna egiaztatu dutenei gonbita egin ahal izango diete herri-administrazioek euren borondatez erabilera planean sartzeko (2008ko urtarrileko datuen arabera: 3.209).

Gainera, salbuespen gisa, zenbait lanposturen lan-jardunak estrategikotzat jotzen badira, erakundeak gonbita egin ahal izango die derrigortasun data izanik dagokien hizkuntza eskakizuna baino bat baxuagoa egiaztatu dutenei (905).

Guztira, parte har dezaketenak: 12.948 (% 38,20)


Erabilera planetako lehentasun komunikatiboak


Prestakuntza, metodologia, antolakuntza, partaidetza eta jarraipena


Ondorioak


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1202479800