Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» IV. Plangintzaldirako irizpideak finkatu ditu Jaurlaritzak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ezagutzatik erabilerara pasatzea eta euskal hiritarren hizkuntza eskubideak bermatzea, euskal herri-administrazioaren baitan euskara erabiltzeko benetako aukera berdintasuna posible eginez. Horiexek dira Eusko Jaurlaritzak herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko IV. Plangintzaldiari begira finkatu dituen irizpideen funtsezko bi helburuak. > IV. Plangintzaldiak 2008-2012 epealdia hartuko du eta bitarte horretan EAEko herri-administrazio ezberdinetan gauzatuko diren euskara planetan kontuan hartzeko irizpideak 2008-2-7an aurkeztu zituzten Donostian Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) ordezkariek. Patxi Baztarrika sailburuordea, Jokin Azkue Herri-administrazioetan Euskara Normalizatzeko zuzendaria eta Joseba Lozano teknikaria izan ziren aurkezpenean. Eusko Jaurlaritzak egin du aldi honetako bere erabilera plana, eta orain beste herri-administrazioen esku jartzen ditu bere plana taxutzeko irizpideak. > > > **Ezagutza eta benetako erabilera uztartu** > > > Baztarrika sailburuordearen esanetan, "ezagutza eta benetako erabilera orain arte baino gehiago eta hobeto uztartzen asmatu behar dugu plan honetan". > > Planaren helburu zehatzak oraindik zehazteke dauden arren, orain aurkeztu diren irizpideen arabera hiru oinarri nagusi aurrikusten zaizkio: herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea, ahalik eta langile gehienen parte-hartzea bultzatzea eta parte-hartzaile horiek euskara ere lan hizkuntza gisa erabiltzea. Izan ere, herri-administrazioan euskara dakiten langileen kopurua "altua" izan arren, "gehienen lan hizkuntza gaztelania da", HPSko ordezkariek onartu dutenez. > > > **III. Plangintzaldiaren balorazioa** > > > Jarraian, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak joan den asteko aurkezpenean plazaratu zuen III. Plagintzaldiaren balorazio txostenean jasotakoak dijoazkizue. > > >
> _Gaur eguneko egoera, datu kuantitatiboei begiratuta_ > > - Ezagutza handia eta erabilera urria > > - Euskararen presentzia nahiko bermatua: > > - Hizkuntza paisaia > > - Kanpo proiekzioa > > - Erakundearen kanpo harreman ofizial idatzikoetan > > - Hedapen elebiduna: itzulpenari esker, hein handi batean > > - Herri-administrazioen eta langileen ahaleginari esker, prest gaude euskaraz lan egiteko, eta, ez hori bakarrik, gero eta gehiago egingo dugu. > > - Datu esanguratsu batzuk: > > - Herri-administrazioetako langileak oro har: 33.889 (udalak, foru aldundiak eta Administrazio orokorra, beste batzuen artean...). > > - Langile horietatik 15.900 lanpostuk du ezarria derrigortasun data (% 46,92). > > - Derrigortasun data izanik, dagokien hizkuntza gaitasuna egiaztatu dute 8.834 langilek. > > - Derrigortasun data izan gabe ere, 3.209 langilek dagokien hizkuntza eskakizuna egiaztatua dute. > > - Beste datu zenbait: > > - 12.043 langilek hizkuntza gaitasuna egiaztatua du derrigortasun data izan edo ez izan (% 35,54). > > - Herri-administrazioetako langileen erdiak baino gehiagok egiaztatu du hizkuntza eskakizunen bat (%57,43). > > - Egiaztatze datuak alderatuz, azken 12 urtetan hauxe izan da bilakaera: > > - % 130ean egin du gora egiaztatze mailak, langileriak, berriz, % 29. > > - 1995ean 3.829koa zen egiaztatzea eta 2007an 8.834koa. > > >
> _Ondorioak_ > > - Herri-administrazioetako langileen % 57,43k hizkuntza eskakizunen bat egiaztatzen du. > > - Herri-administrazioetan 12.043 langilek badu gaitasuna euskara lan hizkuntza moduan erabiltzeko. > > - Euskararen ezagutza beharrezkoa da erabilera ziurtatzeko, baina hori baino gehiago behar da. > > - Badira beste aldagai batzuk erabileran eragina dutenak: ohitura eza, ziurtasun falta, egoera soziolinguistikoa... Erabilera sustatzeko aukerak bermatu behar dira. > > - Hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak bitarteko dira euskararen erabilera bermatzeko. > > - Herri-administrazioek benetako urratsak eman behar dituzte euskara lan hizkuntza izan dadin, hori bai, malgutasunez, progresibitatea zainduz eta herritarren hizkuntza eskubideak babestuz. > > > **IV. Plangintzaldia: irizpědeak** > > > Hona hemen, bestalde, hasieran aipatutako irizpideen zerrenda. > > >
> _Eragin eremua_ > > 86/1997 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako esparrua: > > - EAEko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak. > > - Herri kontuen Euskal Epaitegia. > > - Lan Harreman Kontseilua. > > - Foru- eta toki-administrazioak eta beren erakunde autonomoak. > > - Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiak. > > - Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioa eta zerbitzuetako langileak. > > >
> _Eragin epea_ > > 2008ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra. > > >
> _Xede nagusia_ > > Euskara ere Administrazioko lan hizkuntza "normala" izatea. > > >
> _Oinarri nagusiak_ > > - Herritarren hizkuntza eskubideak bermatu: bereziki lehen atentzioa euskaraz emateari dagokionean. > > - Erabilera planetan langile gehiagok hartuko luke parte: batzuek hala dagokielako, eta beste batzuek, borondatez. > > Horiek guztiek gutxienez funtzio komunikatiboren bat (batzuk) egin beharko lukete euskaraz: > > - Malgutasunez: erritmoa eta helburuak administrazio bakoitzak erabakiz. > > - Derrigortasun datak eta hizkuntza eskakizunak bitarteko, euskara erabilerarekin lotzeko. > > >
> _Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako irizpideak_ > > - Araubide orokorra, helmuga > > - Berrikuntzak > > - Administrazioaren jarrera aktiboa > > - Sortze lanaren sustapena, itzuli gabe > > - Kalitatezko komunikazioak / testu zuzenak, argiak, jatorrak eta egokiak > > - Idazketa elebiduna, korredakzioa > > >
> _Inoiz baino langile gehiago erabilera planetan_ > > Eusko Jaurlaritzako irizpideak aintzat hartzen badira, erabilera normalizatzeko planean langile hauek hartuko lukete parte, lanpostuen jabe izan edo ez izan: derrigortasun data ezarria izanik, dagokien hizkuntza eskakizuna egiaztatu > dutenek, edozein dela ere beren atalaren izaera (2008ko urtarrileko datuen arabera: 8.834). > > Horietaz gain, derrigortasun data ezarri gabe izanik, dagokien hizkuntza eskakizuna egiaztatu dutenei gonbita egin ahal izango diete herri-administrazioek euren borondatez erabilera planean sartzeko (2008ko urtarrileko datuen arabera: 3.209). > > Gainera, salbuespen gisa, zenbait lanposturen lan-jardunak estrategikotzat jotzen badira, erakundeak gonbita egin ahal izango die derrigortasun data izanik dagokien hizkuntza eskakizuna baino bat baxuagoa egiaztatu dutenei (905). > > Guztira, parte har dezaketenak: 12.948 (% 38,20) > > >
> _Erabilera planetako lehentasun komunikatiboak_ > > - Zer egingo da euskaraz? > > - "Azterketa komunikatiboa" > > - Erabilera planetako langileen lan-jardun nagusiak > > - Lan-jardun nagusi horietako ahozko eta idatzizko komunikazio esanguratsuenak > > - Komunikazio horiek lehenesteko irizpideak > > - Herritarrekiko harremanak > > - Euskara lehenetsi dutenekiko komunikazioak > > - Administrazio barruan eta administrazio arteko harreman-sarea > > - Eragin handiko komunikazioak > > - Administrazioak egoki irizten dituenak > > >
> _Prestakuntza, metodologia, antolakuntza, partaidetza eta jarraipena_ > > - Berariazko prestakuntza, bi bide: > > - Ikastaroak: hautatutako lan-jardunak euskaraz egiten ikasteko > > - Trebakuntza saioak: ikastaroan ikasitakoa lanean erabiltzeko > > Epe mugatua: > > - Hasi: langileak komunikazioa lantzeko laguntza behar duenean > > - Bukatu: komunikazio hori euskaraz egiteko gauza denean > > - Metodologia: erraza eta malgua > > - Helburuak > > - Adierazleak > > - Estrategiak > > - Ekintza plana > > - Antolakuntza egiturak: > > - Hizkuntza Ofizialen Kudeaketa Batzordea > > - Hizkuntza Ofizialen Batzorde Iraunkorra (administrazio handietan) > > - Partaideak: > > - Planak eragindako langileen ordezkaria/k > > - Planak eragindako langileen arduraduna/k > > - Normalkuntza teknikaria/k > > - Euskararen ardura daraman kargu politikoa/k > > - Euskararen erabileraren jarraipena > > - Urteko balorazio txostena > > - IV. Plangintzaldiaren tarteko eta bukaerako balorazioa > > >
> _Ondorioak_ > > - IV. Plangintzaldiaren helburua da ezagutzatik haratago joan eta euskara erabiltzea, betiere, malgutasunez baina etengabe. > > - Hizkuntza ofizial bien arteko oreka lortzera jo behar da, egoera txarragoan dagoenaren erabilera indartuz. > > - Neurriak hartu beharra dago herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko. > > - Helburua ez da euskara inposatzea, baizik eta euskara ere lan hizkuntza bezala erabili izatea, gaztelania bezala. > > - Gauza guztien gainetik, beharrezkoa da herritarrek hizkuntza hautatzeko duten eskubidea errespetatzea. > > - Erabileraren normalizazioa malgutasunez egin behar da, aurrera begira eta modu aktiboan. > > - Asmoa herri-administrazioei laguntzea da, haiekin batera euskararen normalizazioan aurrera egitea, eta ez irizpide hauek haiei ezartzea. > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com