|
Buruntzaldeko udalok, gure herrietako dendetako hizkuntza paisaia eta ohiturak aldatzeko ahaleginaren barruan, fruta-denda eta okindegietako egitasmoak jarri ditugu abian. Sei herrietako 73 fruta-denda eta 65 okindegi ari dira egitasmoan parte hartzen.
2005ean jo genuen lehenengoz fruta-dendetara eta orduan dendetan 15 fruten txarteltxoak eta bezeroen artean fruta-errezetaz osaturiko 15.000 liburuxka banatu genituen. Egitasmo arrakastatsua izan zen, baina motz geratu zen, fruten barietatea oso zabala delako eta barazkiak ez genituelako ukitu.
Okindegietara berriz, lehen aldiz jo dugu oraingoan. Sektore konplexua inondik ere, ogi barietatea geroz eta handiagoa delako eta denda bakoitzak bereak bakarrik diren ogi motak saltzen dituelako askotan.
105 txartel euskarazko izenekin
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo ia fruta-saltoki eta okindegi guztiak parte hartzen ari dira kanpainan eta horietako bakoitzean egunero erabiltzeko 105 txartel -79 txartel fruta-saltoki eta 25 okindegi bakoitzean- banatu ditugu, prezioarekin batera, fruta, barazki edo ogien euskarazko izenak ezagutzera emateko, batetik, baina, bereziki, erosketa-jarduna euskaraz egitea sustatzeko. Hona hemen izen guztien zerrendak, euskarazko eta gaztelaniazko adierekin:
- Fruta eta barazkiak:
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|
| 1. | Ahuakateak | Aguacate | | 2. | Alberjiniak | Berenjena | | 3. | Albertxikoak | Albaricoque | | 4. | Ananak | Piña | | 5. | Angurriak | Sandía | | 6. | Apioa | Apio | | 7. | Aranak | Ciruela | | 8. | Arbendolak | Almendra | | 9. | Azak | Berza | | 10. | Azaloreak | Coliflor | | 11. | Azenarioak | Zanahoria | | 12. | Babak | Haba | | 13. | Babarrunak | Alubia | | 14. | Bananak | Banana | | 15. | Baratxuriak | Ajo | | 16. | Batatak | Boniato | | 17. | Borraja | Borraja | | 18. | Brokoliak | Brócoli | | 19. | Datila | Dátil | | 20. | Dilista | Lenteja | | 21. | Endibia | Endivia | | 22. | Errefautxoa | Rabanito | | 23. | Erremolatxa | Remolacha | | 24. | Eskarola | Escarola | | 25. | Esparragoa | Espárrago | | 26. | Espinaka | Espinaca | | 27. | Gaztaina | Castaña | | 28. | Gerezia | Cereza | | 29. | Hurra | Avellana | | 30. | Ilarra | Guisante | | 31. | Intxaurra | Nuez | | 32. | Irasagarra | Membrillo | | 33. | Kakahuetea | Cacahuete | | 34. | Kakia | Kaki | | 35. | Kardua | Cardo | | 36. | Kiwia | Kiwi | | 37. | Klementina | Clementina | | 38. | Kornixona | Pepinillo | | 39. | Kuia | Calabaza | | 40. | Kuiatxoa | Calabacín | | 41. | Kukulua | Cogollo | | 42. | Laranja | Naranja | | 43. | Leka | Vaina | | 44. | Limoia | Limón | | 45. | Mahaspasa | Pasa | | 46. | Mahatsa | Uva | | 47. | Mandarina | Mandarina | | 48. | Mangoa | Mango | | 49. | Marrubia | Fresa | | 50. | Meloia | Melón | | 51. | Mertxika | Melocotón | | 52. | Mingrana | Granada | | 53. | Mizpira | Níspero | | 54. | Nektarina | Briñón | | 55. | Orburua | Alcachofa | | 56. | Orejoia | Orejón | | 57. | Papaia | Papaya | | 58. | Paraguaioa | Paraguayo | | 59. | Patata | Patata | | 60. | Pepinoa | Pepino | | 61. | Perretxikoa | Seta | | 62. | Pikua | Higo | | 63. | Piperra | Pimiento | | 64. | Pipermina | Guindilla | | 65. | Platanoa | Plátano | | 66. | Pomeloa | Pomelo | | 67. | Porrua | Puerro | | 68. | Romaneskoa | Romanesco | | 69. | Sagarra | Manzana | | 70. | Tipula | Cebolla | | 71. | Tipulina | Cebolleta | | 72. | Tomatea | Tomate | | 73. | Txanpiñoia | Champiñón | | 74. | Txirimoia | Chirimoya | | 75. | Txitxirioa | Garbanzo | | 76. | Udarea | Pera | | 77. | Uraza | Lechuga | | 78. | Uztapikua | Breva | | 79. | Zerba | Acelga |
- Ogiak:
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|
| 1. | Baguettea | Baguette | | 2. | Barra luzea | Barra grande | | 3. | Barra txikia | Barra pequeña | | 4. | Baserriko ogia | Pan de leña | | 5. | Erromatar txikia | Romanito | | 6. | Flauta | Flauta | | 7. | Fruitu lehorrezko ogia | Pan de frutos secos | | 8. | Generikoa | Genérico | | 9. | Moldeko ogi integrala | Pan de molde integral | | 10. | Moldeko ogi zerealduna | Pan de molde de cereales | | 11. | Moldeko ogia | Pan de molde | | 12. | Ogi birrindua | Pan rallado | | 13. | Ogi espainola | Pan español | | 14. | Ogi gatzgabea | Pan sin sal | | 15. | Ogi integral haziduna | Pan integral de semillas | | 16. | Ogi sesamoduna | Pan de sésamo | | 17. | Ogi sojaduna | Pan de soja | | 18. | Ogi txigortua | Pan tostado | | 19. | Ogi-barra zerealduna | Pan de cereales barra | | 20. | Ogi-irin integrala | Harina de trigo integral | | 21. | Ogi-irina | Harina de trigo | | 22. | Opilak | Bollos | | 23. | Txapata | Chapata | | 24. | Vienako ogia | Pan de Viena | | 25. | Zekale-ogia | Pan de centeno | | 26. | Zopakoa | Pan de sopa |
Dendariek fruta eta barazkien edo ogien izenekin eta argazkiekin osaturiko kartela ere jaso dute, dendan ikusgai jartzeko.
Bezeroentzako zozketa eta poltsak
Kanpainak ezagutzera emateko, berriz, bide ezberdinak erabili ditugu: batetik prentsaurreko eta prentsa erreportajeak eta bestetik, zozketa fruta-dendetan eta oparia okindegietan.
Joan den 2007ko abenduan antolatu genuen fruta-dendetako zozketa eta bezeroek euskarazko fruta eta barazkien izenen letra-zopa bat osatuz hartu zuten parte.
Okindegietako bezeroen artean ordea, ogia eramateko oihalezko poltsak banatuko ditugu. Bertan ogi izen guztiak daude inprimatuta.
Jatetxeak, arrandegiak, harategiak, ile-apaindegiak, gestoriak eta orain fruta-denda eta okindegiak. Arlo ezberdinak, baina guztiak salerosketa ohituretan eragiteko helburuarekin sortutako egitasmoak. Guztietan praktikoak eta diseinu aldetik zainduak diren elementuak banatu ditugu, hortik arloka lantzearena, denda-mota bakoitzaren behar eta ezaugarriak kontuan hartuta diseinatu eta prestatu baitugu banatutako materiala. Horren ondorio izan liteke materialak izandako harrera ona eta asko erabiliak izatea.
(BURUNTZALDEKO EUSKARA BATZORDEAK)
|