![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Maddi Etxebarria (Elhuyar Aholkularitza) / Hizkuntza / 2008-01-07 / 07:00
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak, Geurien be bai egitasmoaren barruan, elkarte eta txokoek dokumentuak euskaraz idazteko CD bat kaleratu du.
CD horretan, euren funtzionamendurako lagungarri diren ereduak jasotzen dira: batzar-deiak, aktak, ziurtagiriak, zerrendak, esaldi erabilgarriak, txokoetako hileko erreserbak... Horretaz gain, argibideen atal bat ere sartu da: data zelan idatzi, zenbakiak, Interneten aurki daitezkeen hainbat baliabide... Hori guztia, modu errazean eta erabilgarrian.
Horregaz batera, liburuxka bat ere banatu du, Geurien be bai egitasmoaren inguruko azalpenak jasotzen dituena, baita Bermeoko euskararen erabilerari buruzko hainbat datu ere. Azkenik, elkarte eta txokoan euskararen erabilera handitzeko hainbat proposamen egiten dira.
Geurien be bai Bermeoko enpresa eta elkarteak euskalduntzeko egitasmoa da, Bermeoko Udalaren Euskara Sailak 2004. urtean martxan jarritakoa.
Helburua
Proiektu honen helburu nagusia Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta elkarteetan euskararen erabilera bultzatuko duen plana garatzea da, enpresa eta elkarte bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokitua.
2007ko lanak
Udaberri inguruan, elkarte eta enpresa guztiak bisitatu genituen, urtero legez hitzarmena berritzeko asmoz, eta zertan lagun genezakeen jakiteko.
Elkarteetako arduradunekin egoera aztertu ostean, eragiteko eremu bi ikusi genituen:
Egitasmoan dauden kirol-taldeetako monitore eta entrenatzaileen artean eskuko orri bat eta egutegia banatu ditugu.
Orain arte aipatutako idatzi-eredu eta material batzuk ikus ditzakezue jarraian, bakoitzaren gainean sakatuz:
(MADDI ETXEBARRIA BILBAO Geurien Be bai egitasmoko teknikaria da)
Ildo bereko artikuluak (ikusteko gainean sakatu)
![]() | Inprimatu |