Euskalbar 3.0
erabili.com / Internet / 2007-11-20 / 07:00
Firefox nabigatzailearen erabiltzaile euskaldunak zorioneko berriro, eta Euskalbar tresna-barra ezaguna erabiltzen dutenak are gehiago. Euskalbarren 3.0 bertsioa plazaratu berri dute, eta nahi duenak eskuragarri dauka dagoeneko, gero eta zabalagoa den bere hiztegi eta tresna sortarekin.
Mozillaren gehigarrietan
Mozillaren gehigarrietan
Julen Ruiz Aizpuruk, Asier Sarasua Garmendiak eta Juanan Pereira Varelak landu dute Euskalbar tresna-barraren eguneraketa berria, 3.0 bertsioa osatu duena, alegia.
Orain arte bezala Internet & Euskadi webguneko bere txokoan ezartzeaz gain, oraingo honetan Euskalbarren lanean diharduten lagunek urrats berria eman eta Mozillaren gehigarrien atalean kokatzea lortu dute Euskalbar 3.0 bertsioa, nahi dutenek bertatik hartu eta beraien ordenagailuetan ezar dezaten. Euskalbarren aurreko bertsioren bat instalatuta daukatenek, berriz, hurrengo egunetan bertsio berriaren oharra jasoko dute beren Firefoxen. Izan ere, ez ahaztu Euskalbar Firefox nabigatzailean bakarrik instala daitekela.
Berrikuntza eta hobekuntzen zerrenda
Euskalbar 3.0 bertsioa instalatzen dutenek aurreko bertsio eta eguneraketekin alderatuta honako aldaketa, hobekuntza eta berrikuntzak somatuko dituzte:
- Bergara aldeko hiztegia kontsultagai dago.
- CorpEus gehitu zaio barrari.
- Kontsulta konbinatuetan azpisarreren kontsulta gaitzeko edo ezgaitzeko hobespena sortu da.
- Kontsulta konbinatuetan Elhuyarren eta 3000ren azpisarrerak ere kontsultatzen dira.
- Elhuyar hiztegia tarteko orrialderik erabili gabe kontsulta daiteke.
- POST metodoa darabilten hiztegien atzipena hobetu da.
- Kontsulta konbinatuetan hiztegi gehiago kontsulta daitezke.
- Kontsulta konbinatuetan hiztegien jatorrizko webguneetara joateko esteka erantsi da.
- Ongi etorri leihoa sortu da.
- Intza proiektuko lokuzioak kontsultatzeko botoia gehitu zaio barrari.
- Sinonimoen hiztegiak gehitu zaizkio barrari.
- Barrako zenbait hiztegi erakutsi eta ezkutatzeko aukera sortu da.
- Azalak sortu dira.
- Estatistika lokalak sortu dira.
- Estatistika lokalak ezabatzeko botoi bat gehitu zaio estatistiken leihoari.
- 3000ren azpisarrerak kontsultatzean zegoen arazoa konpondu da.
- Elhuyarren azpisarrerak kontsultatzean azentu markekin zegoen arazoa konpondu da.
- Open-Trad hiztegiak fitxak berrerabiltzeko zuen arazoa konpodu da.
- Hizkuntza hautatzeko botoiaren itxura aldatu da.
- Aukera berria: Shift eta Ktrl kontsultetarako denbora-muga aldatu egin daiteke.
- Morris kontsultaren letra-tipoa aldatu egin da, gainerako kontsulten letra-tipo bera eduki dezan.
- Hiztegien menuko hiztegiek fitxen hobespenak errespetatzen dituzte zabaltzean.
- Aldaketak hiztegien menuan:
Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1195470443