Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Elebila, interneterako euskarazko aurreneko bilatzailea, aurkeztu dute
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Internet erabiltzaileek sarean euskarazko bilaketak zuzenago eta azkarrago egin ahal izateko tresna berria dute. *Elebila* da bilatzaile berriaren izena eta berau garatu duen Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak atzo (2007-10-17) aurkeztu zuen bere lanaren emaitza Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Zentroan. > Gaur egun interneten dauden bilatzaile ohikoenetan, euskarazko termino baten bilaketa egiterakoan bilatzaileak ez du, oro har, bilatu nahi den terminoari buruz euskarazko informaziorik aurkituko lehen ekarpenean, bereziki erdarako grafia bera balu. Arruntena, terminoarekin zerikusia duten ingelesezko orriak lehenik eta ondoren beste edozein hizkuntza handietako orriak agertzea da, gaztelera kasu. > > Egoera hau, merkatuan dauden internet bilatzaileek euskarazko informazioa duten webguneak ezagutzen ez dituztelako ematen da. > > Hori horrela izateak ondorio zuzenak ditu; batetik, euskaraz lan egin behar dutenek beste edozein hizkuntzetan dagoen web orrietan sartu eta informazioa itzultzea, eta bestetik, euskaldunak ez duela erreferentziazko euskarazko eredurik (terminologiarik, fraseologiarik...) landu nahi duen gaia lantzeko. > > Oztopo hau salbatzeko, Elekak "Elebila":http://www.elebila.eu/search_basic/ garatu du, euskarazko edukiak dituzten webguneetan informazioa bilatuko duen interneterako lehenengo bilatzailea. > > Proiektuaren emaitza "www.elebila.eu":http://www.elebila.eu/search_basic/ URLa da, alegia, bilatzailea integratua edukiko duen web orri bat. Web-orri honetako bilatzaileak, merkatuan dauden beste bilatzaileen pareko abiaduraz eta zehaztasunaz bilatzeko gaitasuna dauka. > > > **Bilatzaile estandarren moduan** > > > Erabiltzeko modua bilatzaile estandarrena izango da. Leiho bat egongo da non erabiltzaileak bilatzen ari den terminoa sartuko duen. <b><i>Elebila</i></b>k aurkitutako emaitzak hamarnakako bloketan emango ditu, bakoitzak bere <i>snippet</i>a izango duelarik. > > Mota honetako programek, erabiltzaileak euskaraz informazioa topatzea ahalbidetzen dute. Bestalde, beste hizkuntza batzuetan lan egiteko beharra edukiz gero, <b><i>Elebila</i></b>k, internet osoan bilatzeko aukera ere ematen du. > > Hau guztia ezagutzera eman zuen atzokoan Elekak Donostian eginiko aurkezpean. Bertan, <b><i>Elebila</i></b> zer den azaltzeaz gain, programak nola funtzionatzen duen erakutsi zuten proiektuaren arduradunek. Era berean, hara bertaratukoek, <b><i>Elebila</i></b>ren inguruko mugikorretarako jokoa deskargatzeko aukera izan zuten. > > > <br> > **(ELEKA INGENIERITZA LINGUISTIKOA, SL)** > > > <br> > <b>Ildo bereko artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Elebila, euskarazko emaitzak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1192607564 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1192614599/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com