Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Mintzapraktika egitasmo bateratua aurkeztu dute Bilbon
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> AEK-k, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak agerraldia egin zuten atzo (2007-10-16) Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, euskararen erabilera modu eraginkorragoan sustatzeko elkarlanaren berri emateko. Euskalgintzako eragileen eta erakundeen arteko lankidetzaren lehenengo emaitza ere aurkeztu dute, Mintzapraktika Egitasmo bateratua, hain zuzen ere. > **Hiru eragile elkarlanean, gehiagoren zain** > > > Euskaltegiek eta Euskara Elkarteek lan eskerga egiten dihardute azken urteotan gure hizkuntzaren alde, bakoitza bere esparruan. Bien zereginak garrantzi handikoak eta "elkarren osagarri" direla azaldu zuen Jasone Mendizabalek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren zuzendariak: "Azken urteotan argi ikusi da euskara ikasteko ez ezik, erabiltzeko erraztasunak ere eman behar direla". > > Ezagutza eta erabilera "naturaltasun osoz uztartu dira" orain arte sortu diren mintzapraktika egitasmoetan. Haietan, euskaraz aritzeko erraztasuna landu nahi dutenak (euskaltegietako ikasleak, euskaldunak izan arren hizkuntza erabiltzeko aukerarik ez duten lagunak...) eta erraztasun hori jadanik badutenak elkartzen dira, elkarrengandik ikasteko. Topagunearen ordezkariak atzo azpimarratu zuenez, "erakunde publikoek hasiera-hasieratik ikusi dute argi mintzapraktikaren garrantzia, eta ezinbesteko partaide izan dira" orain arteko elkarlanean. Duela zazpi urte, Bizkaiko Berbalagun egitasmoak koordinatzeko AEK-k, Uztarriak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Topaguneak sinatu zuten Berbabarri hitzarmena jarri dute adibidetzat. > > Elkarlanaren bide horretan sakonduz, AEK-k, Topaguneak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak harremanak landu dituzte azken urte eta erdian. Atzo aurkeztu zena lankidetza horren lehenengo emaitza baino ez da. Zentzu horretan, Mendizabalek argi utzi nahi izan zuen "elkarlana dela honelako egitasmoen giltza garrantzitsuenetakoa" eta "bide horretan sakontzeko asmoa daukagula". Gonbitea ere luzatu zien "herrietan sustatzaile izan nahi duten erakunde guztiei batera lan egiteko. Gure aldetik, ahalegina egingo dugu inor kanpoan gera ez dadin". > > > **Mintzapraktika egitasmoak** > > > Arestian aipatu den bezala, mintzapraktika egitasmoak izan dira lankidetzaren abiapuntu. Mertxe Mujika AEKren Koordinatzaile Nagusiak azaldu zuen zertan gauzatuko den lankidetza hori, lau helburu nagusi nabarmenduz: > > - euskararen erabilera bultzatzea > > - herrietako mintzapraktika egitasmoak zabaltzea > > - egitasmo horiek sustatzen dituzten eragileen elkarlana bultzatzea > > - egitasmoen ikusgarritasuna handitzea eta haien eraginkortasuna gizarteratzea > > Barrura begira, jadanik martxan dauden mintzapraktika egitasmoen funtzionamendua hobetzeko eta egitasmo berriak martxan jartzeko jarraibideak adostu dituzte Topaguneak, AEK-k eta HPSk. Baina horrez gain, eta kalera begira, irudi bateratua ere sortu dute hiru eragileek: MP letrak osatzen dituzten hiru lagunen irudi koloretsuak izango dira aurrerantzean mintzapraktika ekimenak erraz ezagutarazteko ikurra, sinplea, koloretsua eta identifikatzen erraza. > > "Mintzapraktika egitasmoen erreferente argia ere sortu nahi izan dugu" azaldu zuen Mertxe Mujikak, "eta horretarako Internetera jo dugu. Informazioa bilatzeko biderik erabiliena da gaur egun, eta pentsatu dugu ezinbestekoa zela ekimen berri honek sarean ere bere txokoa izatea". Mujikak azaldu Zuenez, informazio hutsa baino askoz ere gehiago aurkituko dute internautek "www.mintzapraktika.org":http://www.mintzapraktika.org/ webgunean. Parte-hartze aktiboa ere funtsezkoa izango da webgune berrian: bertan, mintzapraktika talde "fisikoek" aukera izango dute foroetan parte hartu eta haien blog propioak sortzeko, baina gainera, inguruan talde fisikorik ez duten lagunek ere mintzapraktika plataforma birtual gisa erabili ahal izango dute webgunea, ahozko komunikazioa ahalbidetzen duten tresnen bidez. > > > **Errotuz doan mugimendua** > > > Mintzapraktika egitasmoek hazkunde handia izan dute azken urteotan. Aitzindaria Donostiako Mintzalagun ekimena izan zen, 1993an abiatu zena. Harez geroztik, gero eta jende gehiago joan da halako ekimenetan batzen, gaur egungo zenbakietara iritsi arte: mintzapraktika taldeak Euskal Herri osoko 40 herri eta eskualdetan daude martxan, eta 1.800 lagun baino gehiago mugitzen dituzte. Mugimendua sasoi betean dago, gainera, eta oraindik badira sortze prozesuan dauden taldeak: Sakana, Gasteiz, Ezkerraldea... > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2007/mintzapraktika_aurkezpena_485.png"></td></tr></table></center> > > > <br> > **(JOXE ROJAS GRANJA Topaguneako Hedabide Sailaren arduraduna da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1192545440/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com