Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» 4.000 ale berri Iparraldeko liburutegi eta eskolak hornitzeko
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ipar Euskal Herriko erakundeei, udalei eta kultur erakundeei euskarazko 4.000 liburutik gora eman dizkie Eusko Jaurlaritzak, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea xede duen ekimenaren barruan. > Jaurlaritzaren, Ipar Euskal Herriko Udalen eta Euskal Kultura sustatzeko Sindikatuaren arteko elkarlanaren emaitza da liburu ematea. Atzo (2007-9-10) Miarritzeko udaletxean eginiko ekitaldian gauzatu zen. Miren Azkarate Kultura sailburuak ordezkatu zuen bertan Eusko Jaurlaritza, Jose Mari Muņoa, Lehendakariaren harremanetarako Komisionatuarekin batera; Miarritzeko alkate Didier Borotra eta Ipar Euskal Herriko Udalen arteko Euskal Kultura sustatzeko Sindikatuaren presidentea eta Kanboko alkatea den Vincent Bruk hartu zituzten EAEko ordezkariak Miarritzen. > > > **50.000 liburu 11 urtetan** > > > <i>4.000</i> liburutik gora, 409 izenburu, bataz beste 10 bat ale bakoitzeko, emango ditu Eusko Jaurlaritzak Ipar Euskal Herriko liburutegi eta eskoletara zabaltzeko. > > Euskarazko liburuen irakurzaletasuna bultzatzea xede eta beraz euskara eta euskal kulturaren sustapena eragin nahi duen elkarlan honen baitan azken 11 urte hauetan 50.000 liburu inguru zabaldu ditu Jaurlaritzak Ipar Euskal Herrian, eta horiekin bertako udalek eta kultura arloko erakundeek hornitu euskarazko eskolen eta udalen liburutegiak. > > > **2006ko uzta** > > > Atzoko ekitaldiaren ondotik zabalduko diren 409 izenburu horiek, berriz, 2006. urteko uztari dagozkio. Iaz Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren liburugintza sustatzeko deialdiaren laguntzarekin 34 argitaletxek kaleratutako liburuak dira, hain zuzen. > > > **Elkartzen gaituen ondarea** > > > Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailarentzat euskara euskaldunok elkarren artean dugun ondarea da eta ipar eta hegoaldeko euskaldunok elkarrekin dugun ondare hori sendotzeko, biziberritzeko eta euskarari geroa emateko tresna dira liburuak, eta hori bultzatu nahi da norberaren kulturaren elikagai eta plazer diren liburuen bitartez, hauek eskoletako eta herri liburutegietan jarriz Ipar Euskal Herriko euskaldunen zerbitzura. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1189418808/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com