Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Ikasleen euskara maila hobetzeko protokoloa HUHEZIn

Joxe Aranzabal / Irakaskuntza / 2007-06-04 / 08:00


Ikusita zenbait ikaslek ez dutela euskara maila nahikorik, HUHEZIk (Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) protokolo bat onartu du, ikasle horien hizkuntza maila hobetzeko. Protokoloa datorren 2007-2008 ikasturtean abiatuko da, baina maiatzean eta ekainean proba egingo zaie horrela eskatu duten ikasleei.



Horren haritik, HUHEZIren Hizkuntzen Departamentuak arduradun bat izendatuko du probak diseinatu, pasatu, plangintza egin eta egoera horretan dauden ikasleen jarraipena egiteko.

Bi ikasle mota

Euskara maila dela-eta, bi ikasle mota bereiziko dira:

Konpromisoa

Jakin ondoren zein euskara maila duten, konpromiso bat eskatuko zaio ikasleari, eta horren probagarri, hitzarmena sinatuko du. Hitzarmen horretan zehaztuko da plangintza, alegia, zein epetan zein helburu bete behar duen. Arduradunak plangintza horren jarraipena egingo du, eta aldian-aldian emaitzen berri emango die irakasleei.

Jomugak

Abiapuntu gisa, maila jakin bat eskatuko zaie ikasleei, ikasketen arabera:


(JOXE ARANZABAL MENDIZABAL Komunikazio arduraduna da HUHEZIn)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180708277