Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Ikasleen euskara maila hobetzeko protokoloa HUHEZIn
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ikusita zenbait ikaslek ez dutela euskara maila nahikorik, HUHEZIk (Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) protokolo bat onartu du, ikasle horien hizkuntza maila hobetzeko. Protokoloa datorren 2007-2008 ikasturtean abiatuko da, baina maiatzean eta ekainean proba egingo zaie horrela eskatu duten ikasleei. > Horren haritik, "HUHEZIren":http://www.mondragon.edu/huhezi Hizkuntzen Departamentuak arduradun bat izendatuko du probak diseinatu, pasatu, plangintza egin eta egoera horretan dauden ikasleen jarraipena egiteko. > > > **Bi ikasle mota** > > > Euskara maila dela-eta, bi ikasle mota bereiziko dira: > > - <b>Galdera egiten duten ikasle potentzialak</b>. Maiatzean eta ekainean proba bat egingo zaie, euskara maila neurtzeko, eta probekin batera, autobiografia linguistikoa eskatuko zaie. Emaitzak aztertu ondoren, aholkua eman eta jarraipena egingo zaie. > > - <b>Matrikula egin ondoren antzemandako kasuak</b>. Euskarazko irakasleak kasua detektatu ahala, arduradunari jakinaraziko dio, protokoloa abia dezan. > > - Ikasleari elkarrizketa egingo zaio aholkua emateko, eta, hala balegokio, plangintza egiteko. > > - Arduraduna hiru bider elkartuko da ikaslearekin, jarraipena egiteko. > > - Arduraduna urtean hiru aldiz elkartuko da euskarako irakaslearekin. > > > **Konpromisoa** > > > Jakin ondoren zein euskara maila duten, konpromiso bat eskatuko zaio ikasleari, eta horren probagarri, hitzarmena sinatuko du. Hitzarmen horretan zehaztuko da plangintza, alegia, zein epetan zein helburu bete behar duen. Arduradunak plangintza horren jarraipena egingo du, eta aldian-aldian emaitzen berri emango die irakasleei. > > > **Jomugak** > > > Abiapuntu gisa, maila jakin bat eskatuko zaie ikasleei, ikasketen arabera: > > - <b>Irakasle ikasketak</b>. Hizkuntzen Portfolio Europarrean C1 mailarako ezartzen direnak. EGAren parekoa. > > - <b>Ikus-entzunezko Komunikazioa</b>. Hizkuntzen Portfolio Europarrean C2 mailarako ezartzen direnak. 4. hizkuntza eskakizunaren parekoa. > > > <br> > **(JOXE ARANZABAL MENDIZABAL Komunikazio arduraduna da HUHEZIn)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180708277/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com