Egin klik hemen INPRIMATZEKO


EAEko 6. mailako ikasleen % 51,3ak ez du gainditu B1 euskara proba

erabili.com / Irakaskuntza / 2007-05-29 / 08:30


Lehen Hezkuntzako azken mailan (seigarrena) dabiltzan ikasleen erdiek baino gutxiagok menperatzen du maila egokian euskara EAEn. % 51,3ak ez du gainditu joan den azaroan ISEIk (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundea) 1.599 ikasleri eginiko B1 proba.



EAEko hezkuntza sistemaren hizkuntza ereduen eraginkortasunaren gaineko eztabaida puri-purian dagoen honetan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak mahai gainean jarri berri dituen emaitzek, B1 euskara probarenak, ereduen ezbaira ale berria ekarri dute. Egungo ereduek ikasleen euskalduntzea urrutitik ere lortzen ez dutela diotenen aldeko alea, garbi, Lehen Hezkuntza amaitu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren (DBH) atarian euskara behar bezala menperatzen dutenen kopurua menperatzen ez dutenena baino txikiagoa baita, emaitza horien arabera.

B1 euskara proba

Hizkuntza maila zehatza ezarrita, Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko ikasleen euskara maila neurtzea zen 2006ko azaroan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 103 ikastetxetako 1.599 ikasleri egindako probaren helburua.

ISEIk argitaratutako txostenean jasotakoaren arabera, "maila zein eduki horiek Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Erreferentzia Markotik bildu dira, hain zuzen ere, Marko horretan deskribatzen den B1 mailatik. Proba honetan erabili diren jarduerak ez dira kasu guztietan ikastetxeetan lantzen direnak, nahiz eta askotan bat etor daitezkeen. Euskara proban, Erreferentzi Markoaren irizpideak jarraituz, ikaslearen komunikaziorako konpetentzia ebaluatu da. Horretarako komunikaziorako behar diren lau trebetasunak ebaluatu dira: irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena. Hortaz, probaren xedea honako hau izan da: LHko 6. kurtsoko ikasleen euskara maila erreferentziako B1 mailara iristen den ala ez aztertzea".

Ingeles maila neurtzeko hain hedatua dagoen PET (Preliminary English Test) hartu zuten eredutzat proba egiterakoan. Frantziako estatuan, esate baterako, B1 maila da atzerri-hizkuntzarako DBH amaieran ikasleei eskatzen zaiena.

Gainditzen dutenen gaitasuna

Irakurmena, entzumena, ulermena eta idazmena neurtu dituztela kontuan hartuta, jarraian dator alor horietako bakoitzean ikasleek frogatu beharreko gaitasunak, B1 mailaren proba gainditu ahal izateko:

Trebetasun bakoitzaren item gaindituen ehunekoarekin batez bestekoa egiten da; ikasleek proben % 70 atera behar dute maila gainditzeko. Ingeleseko PET proban eskatzen den portzentaje berbera da.

Emaitzak

Azaroan egindako BI euskara proba egin zutenen artean % 48,7ak gainditu zuen. Hizkuntza ereduen arabera, berriz, honakoak izan dira emaitzak:

Irakurketa

Emaitza horiei buruz aritzerakoan kontuan hartu beharreko "ohar garrantzitsua" ere eman dute azterketaren egileek. Izan ere, proba horrek berez aurretiko prestakuntza bat eskatzen du, baina EAEn egin dutenek ez dute halakorik izan. "Ondorioz, gainditze tasak baxuagoak izango dira seguru asko", diote ISEItik. Ikastetxeetan B1 proba aurrez prestatuz gero "gainditze tasa altuagoak lortuko lirateke", Eusko Jaurlaritzaren arduradunen esanetan.

Laburtuta, jarraian aipatuko diren ondorioak atera dituzte probaren egileek izandako emaitzetatik:

***


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180104171