Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» EAEko 6. mailako ikasleen % 51,3ak ez du gainditu B1 euskara proba
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Lehen Hezkuntzako azken mailan (seigarrena) dabiltzan ikasleen erdiek baino gutxiagok menperatzen du maila egokian euskara EAEn. % 51,3ak ez du gainditu joan den azaroan ISEIk (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundea) 1.599 ikasleri eginiko B1 proba. > EAEko hezkuntza sistemaren hizkuntza ereduen eraginkortasunaren gaineko eztabaida puri-purian dagoen honetan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak mahai gainean jarri berri dituen emaitzek, B1 euskara probarenak, ereduen ezbaira ale berria ekarri dute. Egungo ereduek ikasleen euskalduntzea urrutitik ere lortzen ez dutela diotenen aldeko alea, garbi, Lehen Hezkuntza amaitu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren (DBH) atarian euskara behar bezala menperatzen dutenen kopurua menperatzen ez dutenena baino txikiagoa baita, emaitza horien arabera. > > > **B1 euskara proba** > > > Hizkuntza maila zehatza ezarrita, Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko ikasleen euskara maila neurtzea zen 2006ko azaroan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 103 ikastetxetako 1.599 ikasleri egindako probaren helburua. > > ISEIk argitaratutako txostenean jasotakoaren arabera, "maila zein eduki horiek <i>Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Erreferentzia Markotik</i> bildu dira, hain zuzen ere, Marko horretan deskribatzen den B1 mailatik. Proba honetan erabili diren jarduerak ez dira kasu guztietan ikastetxeetan lantzen direnak, nahiz eta askotan bat etor daitezkeen. Euskara proban, Erreferentzi Markoaren irizpideak jarraituz, ikaslearen komunikaziorako konpetentzia ebaluatu da. Horretarako komunikaziorako behar diren lau trebetasunak ebaluatu dira: irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena. Hortaz, probaren xedea honako hau izan da: LHko 6. kurtsoko ikasleen euskara maila erreferentziako B1 mailara iristen den ala ez aztertzea". > > Ingeles maila neurtzeko hain hedatua dagoen PET (<i>Preliminary English Test</i>) hartu zuten eredutzat proba egiterakoan. Frantziako estatuan, esate baterako, B1 maila da atzerri-hizkuntzarako DBH amaieran ikasleei eskatzen zaiena. > > > **Gainditzen dutenen gaitasuna** > > > Irakurmena, entzumena, ulermena eta idazmena neurtu dituztela kontuan hartuta, jarraian dator alor horietako bakoitzean ikasleek frogatu beharreko gaitasunak, B1 mailaren proba gainditu ahal izateko: > > - <b>Irakurmena</b> > > - Bere espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruzko testu errazak irakurtzeko, ulermen-maila onarekin. > > - Emandako arauak ulertzeko. > > - Tresna bati buruz garbi idatzitako argibide errazak ulertzeko. > > - <b>Idazmena</b> > > - Bere interes arloan, eguneko gaiei buruzko testu errazak eta koherenteak idazteko, elementu laburrekin jarraitasun lineala osatuz. > > - Esperientziak kontatzeko, sentimenak eta erreakzioak adieraziz testu erraz eta ongi egitaratuetan. > > - Informazioa eskatzeko, eta arauak azaltzeko mezuak idazteko. > > - <b>Entzumena</b> > > - Eguneroko gaiei buruzko informazio zehatza ulertzeko eta mezu orokorrak, nahiz eta xehetasun espezifikoak ulertzeko, baldin eta diskurtsoak egitura argia badu eta ahoskera argiz egina bada. > > - Eskolari edo aisiari buruzko eguneroko gaien gaineko diskurtso argien eta hizkuntza estandarrekoen ideia nagusiak ulertzeko, baita kontakizun laburretakoak ere. > > - Irratiko albistegietako eta beste material grabatu errazagoetako ideia nagusiak ulertzeko, eguneroko gaiei buruzkoak eta mantso eta argi samar ahoskatuak badira. > > - <b>Mintzamena</b> > > - Nolabaiteko jariotasunez bere intereseko gaien deskribapen errazak osatzeko eta jarraitasun lineal moduan aurkezten ditu elementuak. > > - Deskribapen errazak egiteko bere espezialitatearen loturiko gaiei buruz. Gai arruntei buruz bat-bateko elkarrizketak egiteko. > > Trebetasun bakoitzaren item gaindituen ehunekoarekin batez bestekoa egiten da; ikasleek proben % 70 atera behar dute maila gainditzeko. Ingeleseko PET proban eskatzen den portzentaje berbera da. > > > **Emaitzak** > > > Azaroan egindako BI euskara proba egin zutenen artean % 48,7ak gainditu zuen. Hizkuntza ereduen arabera, berriz, honakoak izan dira emaitzak: > > - D eredukoen artean, % 67ak. > > - B eredukoen artean, % 39ak. > > - A eredukoen artean, % 2ak. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2007/b1_euskara_azterketa_1_478.png"></td></tr></table></center> > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2007/b1_euskara_azterketa_2_480.png"></td></tr></table></center> > > > **Irakurketa** > > > Emaitza horiei buruz aritzerakoan kontuan hartu beharreko "ohar garrantzitsua" ere eman dute azterketaren egileek. Izan ere, proba horrek berez aurretiko prestakuntza bat eskatzen du, baina EAEn egin dutenek ez dute halakorik izan. "Ondorioz, gainditze tasak baxuagoak izango dira seguru asko", diote ISEItik. Ikastetxeetan B1 proba aurrez prestatuz gero "gainditze tasa altuagoak lortuko lirateke", Eusko Jaurlaritzaren arduradunen esanetan. > > Laburtuta, jarraian aipatuko diren ondorioak atera dituzte probaren egileek izandako emaitzetatik: > > - Hiru ereduetako ikasleria ebaluatu ondoren, agerian geratu da esposizio-denboraren garrantzia euskara maila on bat lortzeko. > > - Zenbat eta arlo gehiago euskaraz eman emaitzak hobeak dira etxetik euskararik ez dakitenentzat. > > - Emaitza hauek askoz hobeak izango lirateke B eta D ereduetan ikasleak B1 mailarako prestatuz gero. A eredua urrutiegi dago mailatik. > > <center><table cellpadding="20" class="taula"><tr><th width="40">*</th><th width="40">*</th><th width="40">*</th></tr></table></center> > > > > - <b><i>Euskararen B1 maila Lehen Hezkuntzan</i></b> txostena osorik irakur dezakezue "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/euskararen_b1_maila_LHn.pdf > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180104171/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com