Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Hizkuntza politikan egiten ari dena aurkeztu du Jaurlaritzak Bruselan

Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila / Herri-administrazioa / 2007-05-21 / 08:00


Miren Azkarate Kultura sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea Bruselan elkartu ziren joan zen astean Leonard Orban Eleaniztasunerako Europar Komisarioarekin, Eusko Jaurlaritzak euskara gizarteratzeko garatzen ari den ekimenen berri emateko.



Europar Elkarteko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Orokorreko arduradunek bezalaxe, Orban Komisarioak lehenengo eskutik ezagutu ahal izan zituen 2005-2009 legealdirako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 33 lan-ildo eta konpromisoak.

Ekimen aitzindariak

Halaber, Eusko Jaurlaritzak lankidetza arloko bi ekimen berri aurkeztu ditu, Europar Batzordeak aitzindaritzat jo izan dituenak:

Azkarate sailburuak Bruselan bertan adierazi zuenez, "amultsua eta lasaia" izan zen bileran, Jaurlaritza euskara gizartearen "esparru guztietan" aurrera eramaten ari den ekintza eta ekimenak aurkeztu zizkioten Orban jaunari, baita ere "mugaz gaindiko hitzarmen aitzindariak" euskara sustatzeko, gehitu zuen Azkaratek.


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1179478383