Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Hizkuntza politikan egiten ari dena aurkeztu du Jaurlaritzak Bruselan

Hizkuntza politikan egiten ari dena aurkeztu du Jaurlaritzak Bruselan

2007-05-21 / 08:00 / Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Miren Azkarate Kultura sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea Bruselan elkartu ziren joan zen astean Leonard Orban Eleaniztasunerako Europar Komisarioarekin, Eusko Jaurlaritzak euskara gizarteratzeko garatzen ari den ekimenen berri emateko.

Europar Elkarteko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Orokorreko arduradunek bezalaxe, Orban Komisarioak lehenengo eskutik ezagutu ahal izan zituen 2005-2009 legealdirako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 33 lan-ildo eta konpromisoak.

Ekimen aitzindariak

Halaber, Eusko Jaurlaritzak lankidetza arloko bi ekimen berri aurkeztu ditu, Europar Batzordeak aitzindaritzat jo izan dituenak:

  • Euskararen biziberritzea xede, mugaz gaindiko hitzarmena Eusko Jaurlaritzaren eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren artean. EEP delakoa Ipar Euskal Herrian hizkuntza politikarako gaietarako erakundea Frantses Estatuak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Baiona-Angelu-Miarritze Elkargoak, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak eta Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Elkargoak osatua da.
  • Eusko Jaurlaritzaren, Kataluniako Generalitatearen eta Galiziako Xuntaren arteko lankidetza hirtzarmena beren hizkuntza politikak koordinatzeko eta hiritarrak eleaniztasunaren onurekin sentikortzeko. Akordio honen argitan, Estatuaren Administrazioan eta Europar Batasunean ofizialak diren hizkuntzak babesteko eta erabiltzeko neurriak sustatzeko garaian, sinatzaileek bidera daitezkeen neurri normatibo, exekutibo eta aurrekontuzkoak bultzatuko dituzte Espainiako Estatuan eta Europar Batasunean. Adibidez, Estatuak bere erakundeetan gaztelania ez beste hizkuntza ofizialen erabilera ahalbidetzeko neurriak har ditzan bultzatuko dute, bereziki hauetan: Kongresuan, Senatuan, Justizia Administrazioan, sozietate estataletan, zerbitzu-enpresa publikoetan (Correos eta RENFE, adibidez) eta titulartasun publikoa duten Estatuaren eremuko hedabideetan.

Azkarate sailburuak Bruselan bertan adierazi zuenez, "amultsua eta lasaia" izan zen bileran, Jaurlaritza euskara gizartearen "esparru guztietan" aurrera eramaten ari den ekintza eta ekimenak aurkeztu zizkioten Orban jaunari, baita ere "mugaz gaindiko hitzarmen aitzindariak" euskara sustatzeko, gehitu zuen Azkaratek.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com