Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Diru-kontuak euskaraz Buruntzaldean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Buruntzaldeko Euskarako Zerbitzuek kanpaina berria jarri dute abian. Gestorietako diru-kontuekin lotutako tramiteak euskaraz egitera animatzea du helburu. Kanpainan erabilitako leloetako batek dioen bezala, *errentagarritasuna % 100ekoa da eta arriskua % 0*. > Buruntzaldeko udalek, diru-kontuen inguruko gestioak euskaraz egiteko duten aukeraz ohartarazi nahi dituzte herritarrak, poltsikoaren errentagarritasuna berdina baita euskaraz zein gaztelaniaz. > > > **Gestorietan ere dokumentazioa euskaraz** > > > Poliki bada ere, errentaren aitorpena euskaraz egiteko eskariak gora egin duen bezala, gestorietako gainerako ahozko zein idatzizko harremanetan ere gero eta presentzia handiagoa du euskarak. Aspaldi ohartu ziren gestiogileak euskararen erabileraren garrantziaz, eta haien bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeak dakarkien onuraz. Hori horrela, eta diru-kontuetan ere euskaraz aritzeko behar den konfiantza giroa sortu nahian, gestorietako langileek gero eta presenteago daukate hizkuntzaren aldagaia bezeroekin dituzten harremanetan. > > Gestorietako profesional hauentzat, dena den, ez da erraza izaten egin ohi dituzten tramite guztiak euskaraz egitea, ohitura faltaz aparte, askotan ez dutelako izaten eguneroko jardunean erabiltzen dituzten dokumentuen euskarazko eredurik. > > Hutsune hori betetzera dator kanpaina honen bidez Buruntzaldeko gestoria parte-hartzaileen artean banatu den CDa, lanerako hainbat material eta erreferentzia interesgarriz osatuta dagoena. Beldurrak uxatzea da lehenengo lana, ekinez egiten da bidea, eta horretarako sortua da tresna hau, bidea beldurrik gabe urratzen hasteko. > > Jarrera egokia, ohitura aldaketa, denbora eta beharrezko baliabideak dira dinamika berria sortzeko bitartekoak. Horietan eragiten hasteko, Buruntzaldeko Euskarako Zerbitzuetako teknikariek beren herriko gestoriak bisitatu dituzte egitasmoa azalduz eta parte hartzera gonbidatuz. Animatu diren profesional hauetako batzuen esperientzian oinarritutako informazioa ezinbestekoa izan da CDa osatzerakoan. > > Ea bada, urratsez urrats helburua betetzea lortzen dugun. > > > **Kanpainan erabiliko diren euskarriak** > > > - _Artekarientzat_ > > - "CDa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/dirukontuak_euskaraz.zip. Windows zein Macintoshen erabiltzeko prestatua. Gestorietarako baliagarria izan daitekeen hainbat material jasotzen du. > > - "Kartela":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/buruntzaldea_dirukontuak_euskaraz_kartela.pdf. Parte hartzen duten gestorietako erakusleihoetan jartzeko. Kartelaren helburua da herritarrak euskara erabiltzera animatzea, bai errentaren aitorpena bai gestorietako gainerako dokumentazioa tramitatzerakoan. > > - <b>Mahai gaineko ontzia</b>. Diru-kontuak euskaraz egiteko gonbitea serigrafiatua duen metakrilatozko ontzia, boligrafoak eta antzekoak sartzeko balio duena. > > - _Herritarrentzat_ > > - "Esku-orria":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/buruntzaldea_dirukontuak_euskaraz_eskuorria.pdf. Herriko etxe guztietan buzoneatu da. Esku-orriaren helburua da herritarrak euskara erabiltzera animatzea, bai errentaren aitorpena bai gestorietako gainerako dokumentazioa tramitatzerakoan. > > > <br> > **(MARIFER GOROSTIZA NARBAIZA, Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuen izenean)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1179303180/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com