Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Lingu@net Europarekin duen hitzarmena berritu du HABEk
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> HABEk Lingu@net Europarekin duen hitzarmena berritu du aurten ere. Proiektu hau Europako hizkuntzak ikasteko on-line baliabide zentrua da. Bertan hizkuntzen ikas-irakaskuntzarekin zerikusia duten webguneetara loturak eskaintzen dira, batetik, eta hizkuntzak ikasteko informazio eta aholkuak, bestetik. > "Lingu@net":http://www.linguanet-europa.org/plus/welcome.htm proiektua Europako Batzordeak babesten du, "Sócrates":http://ec.europa.eu/education/programmes/socrates/socrates_en.html programaren barruan. 24 erakundek osatua, 20 hizkuntzatan nabiga daiteke, horien artean, euskaraz. Horrez gain, euskara ikas/irakasteko egokiak izan daitezkeen 130 webgunetara akzesoa eskaintzen du. 2007an espero da 200dik gora izatea. > > > **20074rako lehentasunak** > > > HABEk eta Erresuma Batuko National Centre for Languages-ek ("CILT":http://www.cilt.org.uk/) berritu duten hitzarmenean 2007rako lehentasunak eta kide bakoitzak urte horretarako hartzen duen lan-karga jasotzen dira. > > Aurtengorako honako lehentasunak jasotzen ditu hitzarmenak: > > - Hizkuntzak ikasteko eta irakasteko modua babesten jarraitzea. > > - Jarduera osagarriak ikertzea eta garatzea, Lingu@net Europa aberas dadin. > > - Erabiltzaile kopurua haztea mundu zabalean. > > - Lingu@net Europa-ren finantza iraunkortasunaren alde lan egitea. > > > **Kalitatezko baliabideak** > > > Lingu@net Europak ikasle eta irakasleei Europako 20 hizkuntza ikasteko kalitatezko baliabideak eskaintzen dizkie. Bertan jasotzen diren baliabide guztiak banan-banan aurretik aztertu eta katalogatzen dira hainbat bahe pasa ondoren, esate baterako, edukiak fidagarriak izatea, eta hizkuntzaren aldetik zuzen idatziak; interfazearen diseinua argia izatea, nabigatzeko erraza, eta erabiltzaileari eskaintzen dion tresnen aldetik, erabilgarria (adibidez, on-line laguntzak); baliabidea iraunkorra izatea, eta aldian-aldian gaurkotzen dena; eduki mingarririk ez izatea, eta eduki mingarrietara eramaten duen estekarik ere ez izatea; eta baliabidearen hornitzailea sinesgarria izatea, hots, iturriak fidagarriak izatea. > > <b>Hizkuntza desberdinetatik abiatuta, aurrez katalogatutako 5.000 baliabide</b> baino gehiagotara ailegatzeko aukera ematen du. Aldi berean hizkuntzak ikasteari buruzko orientabide eta laguntza, bakoitzaren maila nola ebaluatu eta beste ikasleekin on-line komunikatzeko aukera. > > Eta guztia <b>20 hizkuntza desberdinetan</b>: bulgariera, katalana, daniera, euskara, estoniera, finlandiera, galiziera, greziera, islandiera, lituaniera, maltera, poloniera, portugesa, suediera, alemana, gaztelania, frantsesa, nederlandera, ingelesa, italiera. > > Horiez gain, hizkuntzen irakaskuntzan ari diren profesionalentzako arlo desberdinetan (trebakuntza, hizkuntza politika, ikerketa...) erabilgarri gerta daitezkeen baliabideak ere aurki daitezke Lingu@net Europan. > > > **Abantailak, laburrean** > > > - <b>Bilaketak</b>: hitz gakoa erabiliz, bilaketa aurreratua, ikasleentzako baliabideak bakarrik bilatzeko aukera. > > - <b>Ikasleentzako laguntza eta orientabideak</b>: Zein da zure maila? Ikas-estiloak, topagunea... > > - <b>Deskribapenak</b>: ele bietan edo gaztelaniaz (euskara ikasteko orrialdeetan). > > > <br> > <b>Ildo bereko artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskara Europako beste hizkuntzen parean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1150894051 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1179218478/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com