![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Fontso Cantera - Sasiburu Euskara Elkartea / Hizkuntza / 2007-05-02 / 08:00
Barakaldoko Udal Gobernuak urteetan zehar abian jarritako hizkuntza politikaren balantzea egin dute Barakaldoko euskalgintzako erakundeek, ekintza sinboliko batekin batera. Han adierazitakoak ekarri dituzte hona Sasiburu Euskara Elkartekoek.
Udaletxe aurrean elkartu garen herritarrok, bertako Udal Gobernuak kaltetutako barakaldar euskaldunak gara. Urteetan zehar udalerrian abian jarritako hizkuntza politikak ikusmena larriki kaltetu digula adierazi beharrean gaude. Osasuna kaltetzearen iturburua, agintariek udal kudeaketaren eremu guztietan euskarak pairatzen duen bazterketan kokatua dago.
Hizkuntza politika txikitzaile honetako adibide berri bat atera nahi genuke plazara gaurko honetan: Udalak ekoizten dituen euskarri komunikatibo ia guztietan euskararekiko irizpide murriztaileak erabiltzen dira.
Herritar guztiok etxean jasotzen ditugun udal aldizkari, triptiko eta bestelako euskarri ofizialetan erreparatuz gero, honako ezaugarri hauek behin eta berriro errepikatzen direla ikusiko dugu:
Irizpide hauek, barakaldar euskaldunon hizkuntza eskubideak baztertzeaz gain, gure ikusmenarengan eragin zuzena dute.
Horregatik gaurkoan, urteetan zehar argitaratutako inprimakiak euskaraz irakurtzean pairatu izan dugun kaltea aitortzea eskatu nahi diogu Udalari. Udalak sortutako kaltea, Udalak ordaindu dezala! Gure agintariei okulistatik jasotako zerbitzu guztien fakturaren ordainketa exijitu nahi diegu. Eta eskaera zehatz horrekin batera galdera hauek zuzendu nahi dizkiegu:
Berriro ere errepikatu behar dugu, gaur kritikatzera gatozen egoera bidegabe hau euskaldunok gure egunerokotasunean pairatzen dugun bazterketaren "izozmendiaren tontorra" baino ez dela. Barakaldoko Antzokian euskarazko emanaldiak programatu ez izatea, herritarrei gaztelaniazko dokumentuak etxera igortzea, hizkuntza paisaian euskarari sarbidea ez ematea, euskara ikasteko beka sistema eraginkorra ez egotea... guztiak euskara bigarren mailako hizkuntza izateko hizkuntza politika baten ondorioak baino ez dira.
Momentu honetan gogora ekarri nahi dugu Euskararen Erakundeen Kontseiluak burututako Udalen hizkuntza politikaren neurketan, Barakaldoko Udalak, eskuratu ahal diren 10 puntutatik 1,13 besterik ez zituela lortu (Gasteiz, Iruņea eta Santurtzi bezalako herrien baino puntuaketa nabarmen kaxkarragoa).
Gure ikusmen eta hizkuntza eskubideen osasunak hizkuntza politika berri baten behar dute... Euskararen ofizialtasun erreala aintzat hartuko duena... Euskararen Udal ordenantza eraginkorrak abian jarriko dituena... Udal euskalduntze plan estrategikoa martxan jarriko duena... Udaletxeko barne euskalduntze plan eraginkorra gauzatuko duena... Barakaldoko euskalduntze prozesua azkartzeko bitarteko ekonomiko, tekniko eta profesionalak bideratuko dituena... Euskalgintzako herriko elkarteen parte hartzea baimenduko duena.
HIZKUNTZA ESKUBIDEAK GUZTIONTZAT !!
UDALAK OKULISTAREN FAKTURAK ORDAIN DITZAN !!
EUSKARA BAI, MIOPIARIK EZ !!
(FONTSO CANTERA Sasiburu Euskara Elkarteko kidea da)
![]() | Inprimatu |