Egin klik hemen INPRIMATZEKO


EAEko herri administrazioetan hizkuntza eskakizunen betetze maila % 84koa da

Eusko Jaurlaritza - HPS / Herri-administrazioa / 2007-04-17 / 07:00


Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Herri Administrazioetako euskararen erabilera planaren (2003-2007) balorazioaren aurrerapena aurkeztu zuen 2007-4-12an Donostian. Plazaratutako datuen arabera, azken bost urteotan erabilera plana onartu duten herri administrazioek gorakada nabarmena egin dute, % 50era helduz, eta hizkuntza eskakizunen betetze maila % 84koa da. Erabili.com-en txosten osoa irakur dezakezue.



Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkeztu zuen emaitzen aurrerapena, Jokin Azkue, Herri administrazioetako hizkuntza normalizatzeko zuzendaria; Arritxu Oliden, EUDELeko ordezkaria eta Aretxabaletako alkatea; Lourdes Martinez Lagos, Arabako Foru Aldundiko Funtzio Publikorako zuzendaria; Gotzon Lobera, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia; eta Xabier Huitzi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzarako zuzendari nagusia alboan zituela.

Patxi Baztarrikak aurkezpenean nabarmendu zuenez, tresna honen nobedadea "administrazio guztietarako" balio duen galdetegia dugu, "propio ebaluazio honetarako prestaturikoa". Berritasuna da, era berean, ebaluazioa "kuantitatiboa eta kualitatiboa izatea". Horretarako bost lan talde osatu dituztela azaldu zuen sailburuordeak: langileen arteko hiru mahai (lurralde bakoitzeko mahai bat), hizkuntza normalkuntzako teknikarien mahai bat eta arduradun politikoen erakundearteko mahai bat. Horren harira, Baztarrikak azpimarratu zuen arduradun politikoen erakundearteko mahaian "joera edo kolore politiko ezberdinetako arduradunek" parte hartu dutela.

Ebaluazio hau, beraz, III. Plangintzaldiaren ebaluazioaren aurrerapena bada ere, 2008-2012 tarterako IV. Plangintzaldia egiteko abiapuntutzat hartuko dute.


Beste datu aipagarriak

Atarikoa

Administrazioan, beste esparru askotan bezala, ibilbide luzea egin dugu azken urteotan, euskararen normalizazioa ziurtatzeko. Izan dira laino uneak jardun honetan, ostarte zabaluneak ere izan dira. Euskarari eman zaion estatus juridikoari esker eta hizkuntza politikaren ekimenari esker, emaitza oparoak jaso ditugu. Horren erakusgarri da, besteak beste, langileak euskalduntzeko egindako ahalegina: euskararen ezagutza sekula izan den handiena da Administrazioan, kanpora begirako zabalkundean euskararen presentzia ere inoizko handiena da, alegia, euskara eguneroko egin zaigu errotulazioan, papelerian, aldizkarietan, webguneetan, jendaurreko ekitaldietan... Sekulako aurrerakada egin dugu arlo horretan, eta dagoeneko esan dezakegu hein handi batean elebiduna dela Administrazioaren azala, esan nahi baita, bermatua dagoela euskararen presentzia itxuran.

Alabaina, eta gatozen laino ilun tartera, oraindik ez dugu jauzi egin euskara erabiltzera. Egia da ezagutzatik erabilerarako jauziak denbora eskatzen duela. Egia da errazagoa dela ezagutzatik erabilerarako jauzi hori aipatzea gauzatzea baino, horixe baita urrats kualitatibo zail eta handiena, baina egia ere bada garaia iritsi dela, eta horixe izango dela Administrazioaren erronkarik nagusiena aurrera begira.

III. Plangintzaldiaren balorazio txostenaren aurrerapena

Aurten amaituko da EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko III. Plangintzaldia (2003-2007), esan dezakegu, beraz, IV.aren atari atarian gaudela. Atarian gaude baina lanean ere badihardugu, izan ere, plangintzaldi bakoitzaren amaieran egin beharreko ebaluazioa aurreratu eta dagoeneko balorazio aurrerapena gauzatua dugu. Zergatia begi bistakoa da: garaiz proposatzea datorren urtean hasiko den plangintzaldi berriari aurre egiteko neurriak. Txosten honen helburua, beraz, aurrelanak egitea da, 2008-2012 plangintzaldia behar bezala abian jartzeko.

Zeregin franko ekarri dizkigu Balorazio txostenaren aurrerapena gauzatzeak; izan ere, herri administrazioetan aniztasuna da nagusi. Esate baterako: badira planik gabeko administrazioak; erabilera plana bai, baina helburu neurgarririk gabekoak; erakunde osoa aintzat hartuta jokatu dutenak edota ahalegin guztiak lehentasunezko ataletara bideratu dituztenak.

Aniztasuna da jaun eta jabe herri administrazioetan, baina jakin beharra zegoen Administrazioan euskararen erabilera zertan den. Korapilo hori askatzeko galdetegi bat osatu dugu: denek era batera betetzeko modukoa. Eta nola? Bada, euskararen erabilera zenbaterainokoa den erakusteko moduko hainbat aldagai identifikatuz. Galdetegi horretan, bi ikuspegi hauek jorratu dira: alde batetik, datu kuantitatiboak batu dira; eta, bestetik, balorazio kualitatiboa egin da. Balorazio kualitatibo horretan, egungo egoeraren gainean hausnartzeaz gain, etorkizunera begira landu beharreko lan ildoak zehaztu dira.

Galdetegia herri administrazio guztiei helarazi zaie: plana zehaztuta dutenei eta planik gabekoei. Gainera, erraz betetzeko moduan jarri da; gaur egun, jakina da, informatikak asko lautzen ditu aldapak.

Beharbada horregatik, edo beharbada, administrazioek badutelako nahia euskara Administrazioko eguneroko jardunean erabilia izan dadin, erantzuna bikaina izan da, administrazio gehienek erantzun dute, udalak aintzat hartzen baditugu ia % 90ak.

Eta, bide batez, une hauxe erabiliko dugu, eskerrak emateko galdetegian parte hartu duten guztiei; izan ere bakoitzaren ekarpenik gabe ezinezkoa izango baitzen balorazio txosten hau gauzatzea. Eurei esker jakingo dugu, esaterako, barne eta kanpoko harremanak zein hizkuntzatan izaten diren; kanpora begira zein hizkuntza erabiltzen den, zenbat jendek eskatzen digun euskaraz lan egiteko; zein den dokumentuen sortze hizkuntza; zenbat itzultzen den; arduradun politikoen euskara-maila zein den. Jakingo dugu, era berean, herri administrazioetan hizkuntza irizpiderik finkatu den ala ez; zer-nolako harrera egin diogun gure hizkuntzari kontratuetan; telefonoa zein hizkuntzatan jasotzen den eta hamaika xehetasun gehiago.

Jakina, horiek datu kuantitatiboak dira, eta ezin ukatu zaie garrantzia, horiexek erakutsiko baitigute argien une honetan zertan den euskara gure administrazioan, eta horiexek izango baitira abiapuntu hurrengo plangintzaldietan aurrera egiteko eta aurrerakada hori zenbatekoa den neurtzeko.

Baina datu kualitatiboek ere badute beraien pisua. Azterketa kualitatiboa hausnarketa sakona eta denon parte hartzea sustatu duena izan da; esan nahi baita, azterketa kualitatiboa aurrera eramateko hiru lan talde osatu dira: langileena (hiru lurraldetakoak); euskara teknikari eta adituena eta sentsibilitate ezberdinetako arduradun politikoena (alderdi guztietakoak). Haien zeregina izan da balorazioak egitea: batetik, datu kuantitatiboak baloratu dituzte; bigarren, Administrazioan orokorrean euskara planak zehazteko eta aurrera eramateko dauden zailtasunak; eta hirugarren, baloratu dute euskara Administrazioko lan hizkuntza bilakatzeko zein gabezia ikusten diren.


Galdetegiko emaitzak

Luze jo du txostena tajutzeak eta luze joko luke emaitzak banan-banan aztertzeak, lan hori hurrengorako lagako dugu, hala ere, hona hemen zertzelada nagusiak:

Hasteko, nabarmen azpimarratzekoa da ezagutzak izan duen gorakada deigarria; indarra jarri da euskalduntzen eta fruitua jasotzeko ordua iritsi da. Horrela bada, ikus dezakegu derrigortasun data igaro zaien titularren % 54k dagokion hizkuntza eskakizuna edota altuago bat egiaztatu duela, eta beste % 4,4k dagokiona baino maila bat baxuagoa. Gainera, lanpostuen ia % 30 ez dago titularrez beteta, eta, kasu horietan, titularrez betetzerakoan lanpostu horri dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatua beharko du. Beraz, bitarteko langileez betetako lanpostuak jabeek betetzen dituztenean % 84k izango luke dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatuta eta beste % 4,4k dagokiona baino maila bat baxuagoa.

Aintzat hartu behar da lanpostuak betetzen dituzten bitarteko langileen egoera aldatu egiten dela egunetik egunera. Hori dela eta, urte amaieran izango ditugu datu eguneratuak. Aurrerapen gisa Eusko Jaurlaritzako bitarteko langileen egoera har dezakegu hizpide: Eusko Jaurlaritzako bitarteko langileen % 80k egiaztatzen du lanpostuari dagokion derrigorrezko hizkuntza eskakizuna.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Eta aipa dezagun gainera, datuen arabera, arduradun politikoen erdiek inguru badakitela euskaraz. Gaur egun, beraz, Administrazioa prest dago, inoiz egotekotan, euskaraz ere lan egiteko, neurri batean bederen.

Bigarren: herri administrazioen erdiek badute onartua erabilera plana, eta egin gabekoen artean % 24k saiakera egin du, bederen. Horiez gain, ezin ahaztu ditugu erabilera plan egituratua izan ez arren, euskararen erabileraren aldeko ekintza franko egin dituzten administrazioak.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Nolanahi ere esan behar da plana definitu duten erdiek bakarrik egin dutela jarraipena. Batez ere, herri txikiak dira jarraipena egin ez dutenak, askotan baliabide eskasiagatik.

Hirugarren: emaitzek argi erakusten dute euskarak herri administrazioetan izan duen bilakaera lurraldearen eta egoera soziolinguistikoaren araberakoa dela, alegia, errealitate soziolinguistikoa nolakoa, halakoa da bertako administrazioen euskararen erabilera. Nekez egingo du, beraz, erakunde batek euskararen erabileran aurrera, inguruko gizartearekin batera ez bada.

Laugarren: Hizkuntza ofizialen erabilerarako irizpideak aintzat hartzen baditugu, ikusten da kanpora begirako harremanetan, gutxi gorabehera, % 50-60 artean daudela ezarrita. Barrura begirakoak, ordea, kasu gehienetan, ezarri gabe daude. Gainera, irizpideak ezarrita egoteak ez du esan nahi irizpide horiek ezagutzen direnik, eta, are gutxiago, erabiltzen direnik. Begira dezagun:

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Gehienek finkatuta dituzten irizpideak hurrengoak dira:

Irizpiderik gabeko alderdiak berriz hurrengoak dira, batez ere:

Bosgarren: Orokorrean, erakundeen hizkuntza paisaian eta kanpo proiekzioan bermatua dago euskararen erabilera.

Hizkuntza paisaiari dagokionez, tresneria da gabezia gehien dituena. Udal eta mankomunitate batzuek errotulazio eta papeleria euskara hutsean ere badute, batez ere, Gipuzkoan eta errealitate soziolinguistiko aldekoenetan.

Kanpo proiekzioari dagokionez, orokorrean, euskararen presentzia bermatuta dago. Aldizkarietan daude gabezia gehien eta oraindik % 25 gaztelania hutsean argitaratzen da.

Esan bezala, kanpo proiekzioan euskararen erabilera altua bada ere, itzulpenetara jo behar izaten da horretarako eta gaztelania izaten da sortze hizkuntza bereziki: % 10-20 soilik sortzen da euskaraz.

Hona hemen zenbait grafiko adierazgarri:

1Udalak eta hauen menpeko erakunde autonomoak6Herri Kontuen Euskal Epaitegia
2Mankomunitate, partzuergo eta eskualde mailako erakundeak7Lan Harremanen Kontseilua
3Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak8Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
4Eusko Jaurlaritza eta honen menpeko erakunde autonomoak9Eusko Legebiltzarra
5Arartekoa10Euskal Herriko Unibertsitatea

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Itzulpenei dagokienez, kontuan izatea komeni da galdera honi % 27k erantzun diola; alabaina, aintzat hartzen badugu, orokorrean, sortutako testuen % 66 itzultzen da, gehienetan gaztelaniatik euskarara:

Seigarren: Erakundearen harremanetan (kanpo/barne harremanak eta harreman ofizial/ez ofizialetan), euskara gehiago erabiltzen da idatziz ahoz baino. Idatzizkoan, euskara, batez ere, kanpo harreman ofizialetan erabiltzen da, nagusiki, herritarrei eta beste administrazioei zuzendutako idatzietan. Ahozkoan % 30-40 artean.

Zazpigarren: Telefono bidezko harrera, nagusiki, euskaraz egiten da: Bizkaian eta Gipuzkoan esaterako % 80; Araban, aldiz, % 20 inguru. Hala ere, harremana euskaraz hasteak ez du bermatzen euskaraz jarraitzea, hori guztiz lotuta baitago solaskide bien euskara gaitasunarekin.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Zortzigarren: Kanpoko eskariari helduko diogu, kontuan hartuta EAEko 15 urtetik gorako euskaldunen kopurua % 29,16koa dela, eskaria altua dela esan genezake, % 26 ingurukoa. Batez ere, herritarrek jotzen dute euskaraz Administraziora:

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.


Euskararen erabileraren balorazioa EAEko herri administrazioetan

Hasieran aipatu dugu nola hainbat lan talde osatu eta jarri diren lanean galdetegian jasotako emaitzak baloratzeaz gain, administrazioetan, orokorrean, euskararen erabilera planak definitzeko, praktikara eramateko eta euskara lan hizkuntza bihurtzeko dauden zailtasunak baloratzeko. Bada, prozesu horretan guztian jasotako balorazio eta ekarpenak oinarri direla, AMIA matrizea gauzatu da, alegia, Aukera, Mehatxu, Indargune eta Ahuleziak jarri dira elkarren ondoan. Hona hemen erakusgarri ekarpenetako batzuk:


Etorkizunerako lan ildoen proposamena

Behin lan talde ezberdinetan jasotako ekarpenetan oinarrituta egungo egoeraren balorazio orokorra egin ondoren, etorkizunera begira jarri dira eta hainbat lan ildo proposatu dituzte lan taldeek.

Uste dugu zazpi lan ildo hauen inguruko gogoetak 2008an hasiko den IV. Plangintzaldiari begira kontuan hartzekoak izan daitezkeela.


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1176736881