![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Ana Eskisabel - EiTBko prentsa saila / Internet / 2007-03-30 / 08:00
Zuberoako pastoralek tarte berezia dute egunotan eitb.com-en. Euskal Telebistak datorren Aste Santuan bere lehen katean Santa Engrazi emango du eta aurrerago, berriz Jesus pastorala, eta horiei eskainitako webgunea da abian jarri dutena.
Euskal Telebistak Aste Santuan eskainiko duen Santa Engrazi eta aurrerago eman asmo duen Jesus pastoralen gaineko webgunea argitaratu du dagoeneko eitb.com-ek.
Aurten, bi berezitasun izango ditu gainera pastoralei eskainitako tarteak: pastoralaren testu osoa izateaz gain, zubereraz eta euskara batuan, hitz berezkoenen glosarioa eta zubereraren ezaugarriak topa daitezke bertan.
Glosarioaz gain, internautak zubereraren ezaugarriak aurki ditzake webgunean, jatorrizko testua sakonago aztertu nahi izanez gero. Zubereraren berri zabalagoa izan nahi dutenek beste webgune batzutarako loturak ere eskura dituzte pastoralei eskainitako tartean.
Aste Santuko programazioaren barruan, Euskal Telebistak Santa Engrazi pastorala pantailaratuko du. Santa Engrazi pastorala Santa Graziko herriak antzeztu zuen 2006ko uztailaren 23an eta 30ean, eta Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen.
Pastoralaren testua Junes Casenave-Harigile Altzaiko apaizak idatzi du, herriari izena eman dion santuaren omenez.
![]() |
EiTBren webgune berezian Santa Engrazi pastoralaren testua kontsulta daiteke, zubereraz eta euskara batuan, hitz berezkoenen glosario bat.
2004tik gaur arte eitb.com-en urtero jarri dute pastoralei eskainitako webgunea. 2004an Ramuntxo, 2005ean Antso Handia eta 2006an Bereterretx. Guztiak dituzue ikusgai eitb.com-en.
Ildo bereko artikuluak (ikusteko gainean sakatu):
![]() | Inprimatu |