Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Pastoralen gaineko webgunea abian eitb.com-en

Pastoralen gaineko webgunea abian eitb.com-en

2007-03-30 / 08:00 / Ana Eskisabel - EiTBko prentsa saila   INTERNET

Zuberoako pastoralek tarte berezia dute egunotan eitb.com-en. Euskal Telebistak datorren Aste Santuan bere lehen katean Santa Engrazi emango du eta aurrerago, berriz Jesus pastorala, eta horiei eskainitako webgunea da abian jarri dutena.

Euskal Telebistak Aste Santuan eskainiko duen Santa Engrazi eta aurrerago eman asmo duen Jesus pastoralen gaineko webgunea argitaratu du dagoeneko eitb.com-ek.

Osagarri berriak

Aurten, bi berezitasun izango ditu gainera pastoralei eskainitako tarteak: pastoralaren testu osoa izateaz gain, zubereraz eta euskara batuan, hitz berezkoenen glosarioa eta zubereraren ezaugarriak topa daitezke bertan.

Santa Engraziren testua

Glosarioaz gain, internautak zubereraren ezaugarriak aurki ditzake webgunean, jatorrizko testua sakonago aztertu nahi izanez gero. Zubereraren berri zabalagoa izan nahi dutenek beste webgune batzutarako loturak ere eskura dituzte pastoralei eskainitako tartean.

2004tik honakoak

Aste Santuko programazioaren barruan, Euskal Telebistak Santa Engrazi pastorala pantailaratuko du. Santa Engrazi pastorala Santa Graziko herriak antzeztu zuen 2006ko uztailaren 23an eta 30ean, eta Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen.

Pastoralaren testua Junes Casenave-Harigile Altzaiko apaizak idatzi du, herriari izena eman dion santuaren omenez.

Santa Engrazi-z gain, Aita Junes Casenave-Harigilek Jesus pastoralaren testua prestatu zuen 2006rako. Jesus San Frantses ikastetxeko ikasleek taularatu zuten, 2006ko maiatzaren 7an, euren herrian, Maulen. Pastoralak Jesu Kristoren bizitza kontatzen du, eta Euskal Telebistak hau ere laster emango du lehen katean.

EiTBren webgune berezian Santa Engrazi pastoralaren testua kontsulta daiteke, zubereraz eta euskara batuan, hitz berezkoenen glosario bat.

2004tik gaur arte eitb.com-en urtero jarri dute pastoralei eskainitako webgunea. 2004an Ramuntxo, 2005ean Antso Handia eta 2006an Bereterretx. Guztiak dituzue ikusgai eitb.com-en.






Ildo bereko artikuluak (ikusteko gainean sakatu):


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com