Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Xuxen erabiltzeko erraztasunak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Xuxen zuzentzaile ortografikoaren zerbitzuak eskuratu nahi dituztenek bi aukera berri izango dituzte aurrerantzean amaraunean, Euskalbar aplikazioaren barruan eta Google-ren orrialde pertsonalizatuetan. > Xuxen, euskarazko testuen akats ortografikoak zuzentzeko balio duen aplikazio informatikoa, oso hedatua dago eta ordenagailu askotan instalatuta aurki dezakegu. Ordenagailuan txertatuta ez daukatenek ere, internet erabiliz, eskura daukate zuzentzaile ortografikoa, "2005etik":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1116583191 amaraunean baitugu "www.xuxen.com":http://www.xuxen.com/. > > Orain, berriz, Xuxen bera hedatu eta honen erabiltzaileei erraztasun berriak eman asmoz, Eleka Ingeniaritza Linguistikoak amaraunean Xuxen erabiltzeko bideak zabaldu ditu. > > > **Euskalbar-en azken bertsioan** > > > Bide berri horietako bat Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzailerako sortutako "Euskalbar":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1148288618 tresna-barran txertatzea izan da. > > Joan den 2006ko hasieran sortutako tresna-barrak bere 1.11 bertsioa harrapatu du, Elekako Ibon Aizpuruak egindako erguneraketari esker. Eta eguneraketa hori, Euskalbar-i Xuxen-en webgunerako lotura gehitzea izan da, hain zuzen: XUXENweb bezala agertuko zaigu. > > Euskalbar-en azken bertsio hori "instalatzea":http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/ nahikoa da, beraz, Xuxen gehitzeko, tresna-barrak eskaintzen dituen gainerako hiztegi eta corpusekin batera erabili ahal izateko. > > Euskalbar-ek Xuxen erabiltzeko bi aukera ematen ditu: > > - Tresna-barraren kaxan aztertu nahi dugun hitza idatzi eta, esanahiak jakiteko hiztegiekin egiten dugun bezala, XUXENweb botoiaren gainean klik egin. > > - Webgune batean zuzen dagoen ikusi nahi dugun testua aukeratu eta, saguaren eskuineko botoiari emanez, besteak beste "zuzendu XUXENweb bidez" aukera aterako zaigu. Horri emanez gero, Xuxen-en webgunean jarraituko du zuzenketak. > > > **Google-n ere bai** > > > Euskalbar-en erabiltzaileek ez ezik, Google-ren orrialde pertsonalizatuen aukeraz baliatzen direnek ere klik bakar batera izango dute aurrerantzean Xuxen interneten. Google-k orrialde pertsonalizatuen zerbitzuan erabiltzaileari hainbat *gadget* gehitzeko aukera eskaintzen dio. "Horietako bat":http://www.google.com/ig/add?moduleurl=http://kantauri.eleka.net/gadgets/xuxenweb.xml&source=imag sortu dute Elekan, Xuxen gehitu nahi dutenentzat. > > > Euskarazko testuak ortografiari dagokionez behintzat xuxen-xuxen idazteko gero eta erraztasun gehiago ditugunik ezin ukatu, beraz. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1173109924/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com